Nafarroako presidenteak eta trenbidea


2021eko ekainaren 28an - 13:03
Azken eguneraketa: 15:04
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bi aste direla, parlamentuan, egungo presidente Chivitek berretsi egin zuen AHT eraikitzeko bidean aurrera jarraitzea, Nafarroak bere garapenerako ezinbesteko inbertsioa duelakoan. Honaino ezer berririk ez, azken 25 urteetan foru presidenteek errepikatu dituzten betiko propaganda eta gezurrak.

Sanz presidenteak AHTa eraikitzeko hitzarmena sinatu zuen Blanco ministroarekin, baina ez zen ez epeetan ez helburuetan bete; eta Nafarroako trenbideak zerbitzuen eta langileen odoljarioarekin jarraitu zuen, murrizketekin eta pribatizazioekin. Barcina presidenteak alderdi politikoen legez kanpoko finantzazio irregularrei lotutako bankuek eta eraikuntza-enpresen trenaren diseinuarekin jarraitu nahi izan zuen, baina motel, oso motel.

Eta Barkos presidentea iritsi zen "aldaketaren" gobernura, eta, Mariano Rajoyren gobernuaren babesarekin, AHTaren lanak aurreko 20 urteetan baino gehiago azkartu ziren. Eta hori indarrean zegoen Corellarrak eta Pepin-ek sinatutako hitzarmenik gabe. Hori ez zen aldaketa bat izan, hori denoi ziria sartzea izan zen. Eta duela bi urtetik hona, gure erkidegoaren buru den Chivite cintruenigoarrak, Estatuko Gobernuko presidentearen antzeko gobernu-koalizio batean, aurrera jarraitzen du AHTaren inposaketarekin.

"Nafarroako presidenteek ez dute azken 25 urteotan azpiegitura hori eraikitzeko beharra frogatzen duen txosten, dokumentu edo azterketarik aurkeztu"

Trena benetan hain ona bada, zergatik Corellako batek eta Cintruenigoko beste batek ez dute ezer egin Castejón-Soria linea berriz irekitzeko? Zergatik ez dute holako neurri bat hartu haiek jaio eta bizi diren herriei eta herritarrei mesede egiteko? Zergatik ez du, 25 urte hauetan, lau foru presidenteetako inork Nafarroako trenbide zerbitzua sortu, mantendu eta hobetzeko hitzarmenik sustatu eta babestu? Zergatik ez dute deus egin egun pertsonen zein salgaien garraiorako gutxiegi erabiltzen den trazatua hobetzeko?

AHTa babestu duten, babesten duten eta babesten jarraituko duten Nafarroako presidenteek ez dute azken 25 urteotan azpiegitura hori eraikitzeko beharra frogatzen duen txosten, dokumentu edo azterketarik aurkeztu.

Espainiako eta Europako kontu-auzitegiek, unibertsitateko hainbat zientzialari eta irakasleren azterlanek, trenbidea garraio publiko eta sozial gisa defendatzeko plataformek, zenbait sindikatuk, talde ekologistek eta Sustrairen Tren Publiko eta Sozialaren Alternatibak erakutsi dute Nafarroan herritarrok, jarduera ekonomikoek, ingurumenak eta landa-inguruneak behar duguna egungo trenbide-azpiegitura aprobetxatzea eta hobetzea dela, Tuteran eta Iruñean AHTrako geltoki berriak egin gabe.

Klimaren, energiaren eta mineralen krisiak, osasun publikoan eta ingurumenean gaineko eragin larriak eta gure egungo kontsumo-eredua kolapsatzeko arriskua izan arren, gobernu buruek benetako ekozidak izaten jarraitzen dute. Ekozida horiek enpresen eta kartelen interesak baino ez dituzte ordezkatzen eta defendatzen, baliabide publikoak etengabe xahutuz eta bizitzarako hain beharrezko diren zaintza-, hezkuntza-, osasun- eta zerbitzu sozial sistemak eraitsiz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


Elkarri begira ez, elkarlanean

Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


2025-03-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirien jana

2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]


Eguneraketa berriak daude