EH Bilduk babesa eskatu dio PSNri mahaian egon ahal izateko, baina María Chiviteren alderdiak Geroa Baik, UPNk eta PPk osatutakoa nahiago izan du. Gainerako batzordeetan ez da sorpresarik izan eta gobernua sostengatzen duten alderdiak izango dira nagusi.
Demokrazia parlamentarioetan legeak onartu ahal izateko gakoa osoko bilkuran ordezkaturik dauden alderdien arteko indar harremanean datza. Zentzu horretan, argi dago Nafarroan datorren legealdiko puzzleak aurrekoarekin antza handia izango duela: alde batetik, PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin; bestetik, UPN, PP eta Vox; eta tartean EH Bildu, bat egiten ez duten pieza horiek koipeztatzeko zereginari eutsiz.
Baina, legeak aurrera atera ahal izateko prozesuan eskuinak badu zer esan eratu berri diren batzorde berrien bozketen emaitzak ikusita. Izan ere, Ekonomia eta Ogasuna Batzordearen mahaian gehiengoa eskuratu du, EH Bilduren eta PSNren arteko desadostasun baten ondorioz.
Gainerako batzordeetako mahaietan alderdi aurrerakoien gehiengoak ahalbidetzearen truke, EH Bilduk Gobernuari eskatu zion Ekonomia eta Ogasunaren batzordea zuzentzen duten hiru eserlekuetako bat eskuratzea, baina PSNk uko egin dio. Ondorioz, Geroa Baiko Isabel Aranburu izango da zuzendaria, UPNko Juan Luis Sánchez de Muniain zuzendariordea, eta PPko Irene Royo idazkaria. UPNk, halaber, osasuna, hezkuntza, industria eta eskubide sozialen batzordeetako zuzendaritzak lortu ditu.
Batzordeko mahaiaren eskumenak
Baina, zer suposatzen du batzordearen mahaia eskuratzeak? Praktikan, ez dauka eragin zuzenik legeetan. Bai, ordea, haien epe eta debateetan. Hau da, parlamentarien ganberara eramango diren eztabaida ekonomikoen inguruan azken hitza eskuinak izango du.
Bereziki esanguratsua da aurrekontuei dagokienez, UPNk eta PPk epeak ahalik eta gehien atzeratzea erabaki dezaketelako, gobernua presionatuz eta programa politikoan jasotako ekintzak oztopatuz.
Aipatu beharra dago, gerora osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko diren gaien nondik norakoak aztertzeko eta zehazteko balio dutela batzordeek. Hamalau parlamentarik osatzen dituzte, Foru Legebiltzarreko eserleku banaketa orokorra proportzionalki mantenduz: UPNk lau, PSNk hiru, EH Bilduk bi, Geroa Baik bi, PPk bat, Contigo-Zurekinek bat eta Voxek bat. Batzordekideak beraiek dira, hautagai bakar baten bozkaren bidez, mahaian eseriko diren zuzendaria, zuzendariordea eta idazkaria izendatzen dituztenak.
Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]
Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.
Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]
Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]
Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]
Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]
Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]
Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]