Nafarroako Parlamentuak, 40 urte

  • Foru Legebiltzarrak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batera antolatuta, 1979ko apirilaren 3ko hauteskundeen berrogeigarren urteurrena oroitzeko ekitaldi instituzional bat ospatu du. Unai Hualde Legebiltzarreko Lehendakariak azaldu duenez, Nafarroa “politikoki, ekonomikoki, sozialki, kulturalki eta zerbitzu arloan onbideratzen lagundu duten pertsona guztiei zuzendutako aitortza eta omenaldi kolektiboa” egiteko xedez, “data garrantzitsu” hau gogoratuz.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 06an - 09:52
Unai Hualde Legebiltzarreko Lehendakariak ekitaldian. (Argazkia: Nafarroako parlamentua)

Lehendakariak honela, Nafarroan “elkarrizketan eta desberdintasunen arteko akordioetan oinarrituta, egonkortasun instituzionaleko epe luze bat gauzatu duen elkarbizitza eredua osatzen parte hartu duten parlamentariak, alkateak, zinegotziak, diputatu eta senatariak” oroitu nahi izan ditu. “Estatu mailan gertatzen ez den bezala, Nafarroan aniztasuna aberastasunaren sintoma da, ez desoreka edo ahultasun sintoma”.

Nafarroako eragile eta ekintzaileei esker ona adierazi die Hualdek, “haiek gabe 2019ko Nafarroa bestelakoa bailitzake”, eta jarraian, “gertuko politika” aldarrikatu du, “egun politikak duen mespretxuzko karga horren guztiz kontrakoa, hain zuzen. Udaletan egiten den lana gertutik ezagutzen dut, eta zalantzarik gabe baiezta dezaket ehunka pertsona horien lana dela kritika horien aurkako erantzun pisutsuena”.

“Autogobernuaren 40 urteak” laburbiltzeak duen zailtasunaren jakitun, Lehendakariak arlo politikoari dagokionez, gizarte publikoak eta zerbitzu publikoak lortzeko aurrera eramaten den garapen ekonomiko eta enpresariala azpimarratu du. “Gure hezkuntza eta osasungintza Estatuko hoberenen artean kokatzen dira eta horretarako ekarpen handia egin dute tokiko eta foru erakundeek. Politika bera, lantzen diren gaiak eta hauei ekiteko modua asko aldatu da, baina oraindik ere zain gaude aitortu zaizkigun baina oraindik eskualdatu gabe dauden konpetentzia garrantzitsuak eskuratzeko”.

Trafikoaren arloan hartutako konpromisoari dagokionez, Unai Hualdek “legegintzaldi hasi berriak emandako aukera probesteko” deia egin du, “akordioan oinarrituz, Estatuarekin dugun harremanaren inguruko filosofiarekin bat datorren alde biko jarreratik. 40 urte pasa dira 1979ko Parlamentu hark urte batzuk geroago Lorafna izango zenaren oinarriak onetsi zituenetik, eta autogobernua eta bere garapena Legebiltzar honetan gehien lantzen diren gaien artean daude oraindik ere”.

Lehendakariak, bestalde, “Nafarroako biztanleriaren parte bat ordezkatzeagatik eta beren ideiak defendatzeagatik mehatxatuak edo erailak izan diren” pertsonak oroitu nahi izan ditu. “Intentsitate altuko edo baxuko indarkeria jasan zuten haiei” zuzendu zaie, “inoiz gertatu behar ez zen zerbait” izan zelako. “Doakiela hemendik gure omenaldi eta elkartasun zintzoena. Zorionez, gaur gure esfortzuak elkarbizitzan sakontzen erabiltzen ditugu, baita berriz gerta ez dadin, oroimenean edukitzea komeni den iraganeko zauriak sendatzen ere”.

Nafarroako gizartean eta Parlamentuan bertan urte hauetan eman diren aldaketak aipatu ondoren, Hualdek amaiera gisa, eskerrak eman dizkie Legebiltzarraren menpe dauden bi erakundeei, Kontuen Ganberari eta Arartekoari, “etxe honetako langile guztiei”, eta bereziki aurreko hamar Lehendakaritzei, “zalantzarik gabe lurralde honetako aniztasunaren ikurra” baitira.

Jarraian, Nafarroako Parlamentuaren eta Toki Korporazio demokratikoen 40. urteurrenaren kariaz onetsitako Adierazpen Instituzionala irakurri dute talde parlamentarioetako ordezkariek.

Ondoren, Peraltako alkate eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko Lehendakari den Juan Carlos Castillok hartu du hitza. Udalek gaur egun 1979 urtean zuten erronka antzekoa dutela aipatu du, izan ere, orduan udalek “herritarrei euren udalerrietako gobernuak itzuli zizkieten, baita egun bizi dugun ongizatearen oinarri den Administrazio eredua eraiki ere”, eta orain, erronka “gertuko gobernu horren zeregina birdefinitu eta berrasmatzea da”.

“Entzumenaren, elkartasunaren eta justizia zentzuaren jarreran oinarritutako errezeta berritzaile hark bizilagunen eskaerei erantzun egokia ematea ahalbidetu zuen. Gaur egungo mehatxuek, aldiz, planetaren suntsiketak, migrazioek, digitalizazioak, zahartzeak edo landa eremuetako despopulatzeak, erantzun berriak eskatzen dituzte”, adierazi du Castillok.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko Lehendakariak amaitzeko bat egin du foru erakundeekin, Gobernu eta Parlamentuarekin. “Elkarrekin jaio ginen eta elkarrekin hazi gara, elkarlanean eta helburu berarekin, Nafarroaren garapena eta bere herritarren ongizatea”.

María Chivite Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, ekitaldia ixteko, eskerrak eman dizkio “esfortzu handiz, zenbait kasutan norberarekin biziarekin ere, demokraziaren gauzatzea ahalbidetu zutenei, baita egun ditugun eskubide eta askatasunez gozatzeko beren konpromisoa eta ardura erakutsi zutenei. Egungo errealitate instituzionala borrokalariz betetako belaunaldien emaitza besterik ez da, eta hori, herritar eta demokrata gisa, poztasun izugarria da”.

Chivitek “elkarrizketaren, negoziazioen eta akordioen” indarra azpimarratu du, “askatasunaren ezinbesteko balio eta printzipio” diren heinean, “demokrazia lantzen eta hobetzen ez bada, atzera pausuak eman litezkeela” gogorarazteko. “Ez dugu parlamentu apaingarririk nahi, ezta ahalmenak murriztuak dituen erakunderik ere. Gobernu honek eskubide eta askatasunen alde borrokatzen du, garapen justuan aurrera pausuak eman nahi ditu, oparotasun konpartitua bilatzen du, aukera berdintasuna, errespetua eta elkarbizitza. Aurreko mendera eta aurreko testuinguruetara itzuli nahi duten haien parean gaude. Bizi dezagun gure aniztasuna normaltasunean, tentsio edo borrokarik gabe. Pentsamendu kritikoa pentsamendu bakarraren gainetik nahiago dugunok gehiengoa gara”.

Lehendakariak amaitzeko Parlamentuak erakunde gisa duen bizitasuna azpimarratu du, “herritarren konpromisoaren ispilu argia baita, eta udal eta toki entitateetatik egiten den lan garrantzitsu eta ikusezina” ere nabarmendu du. “Ez da erraza gertukoa, egunerokoa eta premiazkoa kudeatzea. Eskerrik asko zuen denbora herriei eskaintzeagatik. Ezin ditugu hiltzen utzi. Etorkizuna eskaini behar diegu aberastasunaren eta aniztasunaren ispiluaren elementu bat gehiago izaten jarrai dezaten. Nire eskerrik onenak parlamentariei, 40 urte hauetan bakoitzak dagokion lekutik egindako lanagatik”.

Ekitaldiari hasiera emateko Kontserbatorioko Kuartetoak Nafarroako ereserkia jo du, baita ospakizuna musikaz lagundu ere.

Lehen Parlamentu demokratikorako hauteskundeen berrogeigarren urteurrena oroitzeko antolatutako ekitaldira bertaratu direnen artean egon dira Parlamentuko Mahaiko kideetatik Lehen Lehendakariordea Inmaculada Jurío, Bigarren Lehendakariordea Yolanda Ibáñez eta bigarren idazkaria Maiorga Ramírez; talde parlamentarioetako ordezkari eta eledunak; Nafarroako Gobernuko Lehendakari ohiak Uxue Barkos, Juan Cruz Alli eta Jaime Ignacio del Burgo; Parlamentuko Lehendakari ohiak Javier Gómara, Elena Torres eta Alberto Catalán; Carlos García Adanero Diputatua; Foru Komunitateko Senataria den Koldo Martínez; Gobernuko ordezkaria Nafarroan José Luis Arasti; Javier Enériz Arartekoa; Xabier Gartzia Gazte Parlamentuko Lehendakaria eta hainbat udalerritako alkate eta zinegotziak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Nafarroako Parlamentuak Lantxotegi elkarteari konfiantza berretsi dio etorkinak gizarteratzeko prozesuan

Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]


Volkswagen: Alemaniako itxierek kezka barreiatu dute Nafarroan

María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.


“Atzerapauso onartezintzat” jo du euskalgintzak Nafarroako Gobernuak onartu duen Merezimenduen Dekretua

Nafarroako "eremu mistorako" deialdi bakoitzean, banan-banan, zehaztu beharko da euskarari zein atzerriko hizkuntzei ematen zaien puntuazioa, eta eremu ez euskaldunean ez da euskara baloratuko. Nafarroako Gobernuaren "jarrera euskarafobo, atzerakoi eta... [+]


EH Bilduk Nafarroako landa eremuko etxebizitzak birgaitzeko plan bat exijituko dio Nafarroako Gobernuari

Nafarren %68,3 biltzen dituzten 21 udalerri tentsio handiko eremu izendatuko dituela aditzera eman du Begoña Alfaro kontseilariak. Albistea begi onez hartu arren, EH Bilduk aurrekontuak babestearen truke herrietan “hutsik dauden etxebizitzak bizigarri” egitea... [+]


2024-11-05 | Jon Torner Zabala
Nafarroako 21 udalerri tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatu du gobernuak

Etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematea du helburu Nafarroako Gobernuak hasitako prozesuak. Tentsio handiko eremu izendatu nahi dituzten udalerrien artean daude, besteak beste, Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla, Corella, Noain, Cintruénigo, Baztan eta Altsasu... [+]


Nafarroako Gobernuak 2025eko aurrekontuen proiektua aurkeztu du, EH Bilduren oniritziarekin

EH Bilduk seigarren urtez jarraian Chivite lehendakariaren aurrekontuak ahalbidetuko ditu, abstentzioaren bidez. Egungo akordioa mantenduz gero, abenduaren 19ko Osoko Bilkuran gauzatuko da proposamena.


Aurrekontu akordioa sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk

Hitzarmenak 1.035 euroko gutxieneko errenta bermatuko du eta euskara, osasuna eta etxebizitza izanen ditu konpromiso estrategiko nagusi. Hamargarren urtez jarraian, UPNk ez du batere eraginik izanen aurrekontuetan, urteroko legerik garrantzitsuenean.


Zangozako meatze polemikoa aurrera ateratzeko legea moldatzea eskatu du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernua ezustean harrapatu du Zangozako Muga meatze proiektuari Justiziaren arlotik emandako ostikadak. Hala onartu du Mikel Irujo Trantsizio Ekologikoko kontseilariak. Espainiako Meatzeen Legea aldatu beharko litzatekeela esan du eta ez du argitu Nafarroako Justizia... [+]


Espainiako Armadak Bardeetako tiro poligonoa bisitatzea ukatu die Nafarroako parlamentariei

EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek ekainean egin zuten eskakizuna, eta Espainiako Armadak ezetz erantzun berri du arrazoirik eman gabe, koalizio moreko Daniel Gómez bozeramaileak salatu duenez.


Ane Sanchez (Zurekin)
“Sekretismoa dago tiro poligonoaren bisitaren debekuaren atzean”

Zurekin Nafarroa taldeak EH Bildu eta Geroa Bairekin batera eskatu zuen Bardeako tiro poligonora bisita egitea. Armadak posta elektroniko bidez jakinarazi dio ez dela posible izanen bertaratze hori, arrazoi "operatiboak" tarteko.


Sindikatuek Nafarroako Gobernuari inplikazioa eskatu diote ezgaitasuna artatzeko zentroen hitzarmenaren negoziazioan

Langileek %23ko erosteko ahalmena galdu zuten 2019ko akordioa sinatu zuten arte. Patronalak orain soldatak izoztea eta hainbat baldintza murriztea proposatu du. PSNk KPIaren eguneratzea eta %2ko soldaten igoera bultzatuko duela esan du orain, gizarte eragileen presioaren... [+]


Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari exijituko dio Barajasko errefuxiatu sahararren deportazioak eteteko

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren batzordeak Munduko Medikuak erakundearen eskaera onetsi du, PSNk aurka bozkatu duen arren. Irailean zehar 40 bat lagunek Mendebaldeko Saharatik Madrilera bidaiatu zuten nazioarteko babes eske eta dagoeneko haietatik hamasei... [+]


Nafarroako Gobernuak etxebizitza publikoen eskariaren %3 baino ez du asetzen

Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Iruñeko Erorien Monumentua
Eraitsi, adieraberritu edo historia museo bihurtu

Iruñerrian, eta Nafarroan orohar, une honetan memoria historikoaz hitz eginez gero, mahai-gainera indarrez aterako da Iruñeko Erorien Monumentuaren afera. Eraikina 1942an eraiki zen Francoren alde altxatutako hildakoei gorazarre egiteko. Elkarte memorialista... [+]


Eguneraketa berriak daude