Beharra duten familien eskura jartzeko bi etxe okupatu ditu Nafarroako PAHk, Iruñeko Sanduzelai auzoan. Nafarroako Gobernuarenak dira bi eraikinak eta 15 urte zeramatzaten hutsik.
Orain, PAHko kideak garbitzen eta egokitzen ari dira, eta laster “behar gehien duten familiei” emango dizkiete. “Jenderik gabeko etxerik ez, etxerik gabeko jenderik ez”, kanpainaren baitan kokatutako ekintza da.
Mugimenduko kideek hedabideei eskainitako prentsaurrekoan azaldu dutenez, azaroan hainbat mobilizazio antolatu dituzte etxebizitzarekin dagoen arazoa salatzeko. Okupazio hau da egitasmoaren lehen ekimena.
Koldo Azkune herritarrak etxeen “berreskuratzea” bertatik bertara bizi izan du, eta bizitakoaren berri eman dio ARGIAri: “Plataformako kideek etxeetako ateak zabalik aurkitu dituztela argitu dute, eta egoerak onera egin ezean, okupazioekin aurrera jarraituko dutela”.
Etxe kaleratzeen auziaren aurrean Nafarroako Gobernuaren erantzun falta salatu du Plataformak: “Nafarroako Gobernuak etxe hauek abandonatu zituen, leihoak ere zabalik utzi zituzten, eta barruan usoek eta beste animalia batzuek habiak egiten dituzte. Zergatik ez gizakiek?”.
Horregatik, Nafarroako Gobernuaren “politikeri eta hitzontzikeria” atzean uzteko momentua iritsi dela ohartarazi dute.
Salatu dutenez, familia ugarik karitateak eskainitakoarekin baino ezin dute bizi, “ate guztiak” itxi dizkietelako. Egun karitateak emandakoari esker bizi diren bi familiarentzako egokituko dituzte Sanduzelaiko pisuak.
Plataformaren hitzetan, okupazioa “baketsua” izango da: “Okupazio honek gobernuari erakutsi dio etxe bat edukitzeko behar soziala zeinen erraz konpon daitekeen”.
Gobernuak, aldiz, etxebizitzaren arazoan “lanean” ari dela erantzun dio PAHri, eta okupazioari “adostutako irtenbidea” emango diola.
Plataformaren jarrera kritikatu du; izan ere, haren aburuz, etxebizitza bat okupatzea ez da “zuzena”.
Gobernuaren irudiko, “kontsentsuan” dago erantzuna: “Konponbidea ordenaren eta bateratzearen bidez lortuko dugu”.
Aspaldi abandonatutako etxebizitzak
Errepide sarean lan egiten zuten langileentzat eraiki zituzten 60 eta 70 hamarkadetan Sanduzelaiko etxebizitzak, baina “Camineroen” etxe askorekin gertatu bezala, jada ez zen bertan inor bizi.
PAHk salatu duenez, beste hamahiru bizileku daude hutsik okupatutako blokean. Bestalde, kritikatu du Nafarroako Gobernuak ezertarako erabiltzen ez dituen 150 etxe dauzkala.
“Jenderik gabeko etxerik ez, etxerik gabeko jenderik ez”
Nafarroako Gobernuaren 24/2013 etxebizitza legea “paper umela” dela esan du PAHk, eta komuneko paper-bobina batekin ilustratu du “Jenderik gabeko etxerik ez, etxerik gabeko jenderik ez” kanpaina.
Hainbat ekimen prestatu ditu egitasmoaren baitan: azaroaren 14an, “lotsaren ilara” osatuko du etxebizitza sailaren aurrean; azaroaren 21ean, etxebizitzaren truke zorra kitatzeko eskatzen duten bezeroen zerrenda banatuko die bankuei; eta hilaren 30ean, Iruñeko Sarasate Pasealekuaren aurrean, etxebizitzarako eskubidearen aldeko “festa” ospatuko du.
Sanduzelaiko etxeen okupazioa Twitter bidez jarraitu daiteke, #bloquesanduzelai eta #nigentesincasanicasassingente traolak erabiliz.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.
Etxea uzteko agindua zuen gaurko emakume batek Artikaberrin eta momentuz bertan behera gelditzen dela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Emakumearen abokatuak atzo jaso zuen deia epaitegitik eta ebazpenaren berri eman zioten", azaldu du... [+]
Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]
Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.
Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.
Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.