Nafarroako Osasun Publikoan abortatu ahalko dute emakumeek, Fernando Dominguez Osasun kontseilariak adierazi duenez. “Urtea bukatu baino lehen” neurria martxan jartzea aurreikusten dute.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerrak sinatutako gobernu akordioan jada agertzen zen abortatzeko eskubidearen inguruko planteamendua. Neurriarekin abian jarriko dute adostutakoa.
Kontseilariak EITBn egindako elkarrizketan adierazi du orain arte haurdunaldiaren borondatezko etetea Osasunbidean ukatzearen arrazoia UPNren “borondate politiko falta” izan dela. “Kontzientzia eragozpenaren” erabilpena, legedia ez aplikatzeko alderdi horren “aitzakia” izan dela gaineratu du.
Egun, eta 2011az geroztik, Nafarroako Osasun Publikoa da Espainiako Estatuan abortoak praktikatzea ukatzen duen bakarra. Urte horretatik Antsoaingo klinika pribatu batera bidali dituzte emakumeak, abortoak han egin eta diru publikotik ordainduz.
Nafarroan, estatu osoan bezala, abortatzeko eskubideari jarritako oztopoek mugimendu feministaren borroka izan dute aurrez-aurre. Abortatzeko Eskubidearen aldeko Nafarroako Batzordea osatu zuten herrialdean aldarria zabaltzeko, eta mobilizazio ugari egin dira urteetan.
2014ko apirilean abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioa egin zuten Iruñean Euskal Herriko mugimendu feministak deituta. “Gure gorputza, gure erabakia” lelopean, milaka pertsona elkartu ziren hiriburuan Alberto Ruiz Gallardonen abortoaren erreformari aurka egiteko eta abortuaren “pribatizazioa” gaitzesteko.
Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]
Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.
Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.
267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.
Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".
Askabide klinikako langileen ordezkaritza batek agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuan, klinika horretako langileek eta bertara haurdunaldia eteteko joaten diren emakumeek bizi duten egoera azaltzeko: izan ere, abortuaren aurkako 40 días por la vida mugimenduak mehatxu... [+]
PPk aurkezturiko helegitea ez du onartu auzitegiak: zazpi magistratuk babestu dute 2010eko Abortuaren Legea eta lauk eman dute kontrako botoa.
Espainiako Estatuan Abortuaren aurkako lobbyak Abortuaren Legea erausteko beste saiakera bat egiten ari dira Gaztela eta Leonen. Hango gobernukide den Vox-ek iragarri du abortatu nahi duten emakumeei fetuaren taupadak entzunarazi edota ekografiak ikusaraziko dien protokoloa... [+]
Espainiako Ogasun Ministerioak urteroko txostenean jaso ditu datuok.
Hilabete hasieran Donostiako epaile batek hartutako bide beretik, Gasteizko epaile batek ere kautelazko neurriak hartu ditu abortuaren kontrako protesten aurka. Askabidek bi hiriburuetan dituen kliniken ateetan ezingo dira bildu abortuaren aurkakoak, gutxienez 100 metroko... [+]
Washingtonen zein beste hiri ugaritan manifestazioak antolatu dituzte, eta oihukatu “ez dutela atzera egingo” abortu eskubideari babesa kentzeko Gorte Gorenaren epaiaren aurrean.