Nafarroako Xaloa telebista Argia – Nafarroako Oroimen historikoa saioa ari da eskaintzen joan den azaroaren 9tik. Guztira 32 kapitulu dira eta astelehenenetik ostiralera 21:00etan eskainiko dute euren programazioan. Horrez gain, Xaloa-ko webgunean ere ikusgai da.
1931n Espainian II. Errepublika aldarrikatu zenetik eta 1975a arteko garaia aztertzen da historialari eta aditu ugariri egindako elkarrizketen bidez. Hainbat ikuspegitatik landuta, Bigarren Errepublikak, 36 Gerrak eta azken honen ondorioek garrantzi handia hartzen dute egindako lanean. Gai zehatzagoak ere badaude, esate batera, Villaespin eta P lerroak, Comete sarea eta bertze iheslarien sareak, Araba Sarea eta Kontrabandoa. Xaloak ohikoan dena euskaraz egiten du, baina oraingoan hainbat elkarrizketa gaztelaniaz ere egin ditu, eta lan guztia euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin dago.
Pello Iriarte historialariak zuzendu ditu dokumentalak eta ekainetik irailera egin behar izan dute lan guztia, urriaren amaieran bukatua behar baitzuen. Nafarroako Gobernuak urtero irekitzen dituen proiektuetako bat da honakoa, eta martxoan dagoeneko jakin zuten lehiaketa Xaloa-k irabazi zuela; hala ere, COVID-19ak tartean harrapatu zuen eta ekainera arte ez zekiten zer gertatuko zen lanarekin. 65.000 eurokoa zen proiektu hau, diru-laguntzetako aurtengo handiena.
Nafarroako telebistek ohikoan proiektuekin egin behar izaten dute lan Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzetara iristeko. Egoera, beraz, oso ezegonkorra da eta aldakorra da, telebistaren urteko jarduna onartzen zaizkien proiektuen araberakoa da eta. Ekainetik urrira, adibidez, 35 pertsona ere aritu ziren Xaloa-ko lantaldean ohiko lanak eta dokumental hau egiten.
2020ean Nafarroako Gobernuak 1.150.000 euro eskaini zien diru-laguntzetan Nafarroako telebista guztiei, baina datorren urterako, aurreikuspenen arabera, telebistek murrizketak jasango dituzte. Oraingoz zabaldu denez, Navarra Televisiónek 1.300.000 euroko diru-laguntza zuzena jasoko du –“erreskate gisa”, aipatzen da– eta gainerako telebista guztientzat 350.000 euro bakarrik geratuko dira.
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.