Zuzeneko kudeaketa izatetik zerbitzua enpresa publiko batek kudeatzea pribatizazioaren bidean lehen urratsa da, langileen ustez. Zerbitzuarentzat okerragoa izango delakoan dira.
Maiatzaren 9an Araitzen izanen da Mendialdeko Azoka Ibiltariaren lehenbiziko geldialdia, Arriben. Azokaren ospakizuna aprobetxatuz, bertan aurkeztuko dute Habelarte Mendialdeko baserritarren elkartea, 12:30ean. Nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreak izan dituen arazo eta beharrei irtenbide kolektiboak emateko tresna da elkartea. Nekazaritza iraunkorra eredu estentsiboan bultzatzea eta agroekologian oinarritutako praktikak sustatzea du helburu.
Azokaren hasierako filosofiarekin bat eginez, antolatzaileek argi dute zein den azokaren helburu nagusia: euren produktuak modu iraunkorrean eta arduratsuan ekoizten dituzten produktuak inguruko baserritarrak sustatzea, ikusaraztea eta saltzea. lldo honetan, zeharka, beste balore garrantzitsuak ere zabaldu nahi dituzte, kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra eta Km0 ekimenen garrantzia, besteak beste, antolatzaileen iritzian "horiek ezinbestekoak baitira beste eredu sozioekonomikoa eraikitzeko bidean".
Nekazaritzako elikagaien ekoizpena eta tokiko ekoizleak lehenesten dituzte, eta bereziki eskualdeko lehengaien erabilera baloratzen dute. Hala ere, nekazaritzako elikagaiak nagusitzen badira ere, noizean behin ekoizpen propioa duten zonaldeko artisauek ere parte hartuko dute. Hori bai, ez dute onartzen produktuen birsalmentarik.
21 postu izanen dira guztira asteburu honetako azokan, bertako elikagaiekin eta artisautza produktuekin hornituak. Honen ondotik, Aldatzen (Larraun) eginen dute Mendialdeko Azoka Ibiltariaren bigarren geldialdia, maiatzaren 23an, eta horrela azaroa bitarte eskualdeko beste zazpi herritan ibiliko da: Maiatzak 9, igandea Araitz; Maiatzak 23, igandea Aldatz (Larraun); Ekainak 6, igandea Leitza; Ekainak 20, igandea Goizueta; Uztailak 4, igandea Latasa (Imotz); Uztailak 25 igandea, Basaburua; Abuztuak 14, larunbata Areso; Irailak 18, larunbata Atetz; Azaroak 7, igandea Lekunberri.
Azokaren antolakuntzan Mendialdeko hainbat udalek parte hartzen dute (Araitz, Areso, Atetz, Basaburua, Goizueta, Imotz, Larraun, Leitza eta Lekunberri), baita eskualdeko hainbat baserritarrek (gaur egun sortu berri den Habelarte Elkartean antolatuta), tokiko lantaldeek (horien artean, Leitzako Bertatik Bertara elkarteak eta LeitzEko kontsumo taldeak, Araitz bailarako Araizko zaporeak eta Larraungo Ura eta Lurra iniziatibak, besteak beste), Cederna Garalur-ek eta Plazaola Partzuergo Turistikoak.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]