Nafarroako Kontseilura igorri du Gobernuak euskara administrazioan arautzeko dekretuaren proiektua

  • Gaur egun 148 langile publiko daude 80.000 euskaldun atenditzeko. 3.500 funtzionario baino gehiago euskaldundu dira azken urteetan eta horietatik, milak baino gehiagok lortu dituzte B2 edo C1 gaitasun tituluak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 25ean - 09:46
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo. Argazkia: Euskalerria Irratia.

Nafarroako Gobernuak erabaki du Nafarroako administrazio publikoetan, erakunde publikoetan eta mendeko zuzenbide publikoko entitateetan euskara erabiltzeko foru dekreturako proposamena aintzat hartzea. Halaber, Nafarroako Kontseilura igortzea erabaki du, hark irizpena eman dezan. Dekretu honekin, "herritarrek administrazio publikoekiko harremanetan euskara erabiltzeko duten eskubidea arautu eta bermatu" nahi dutela nabarmendu du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok. Arau berriak, baina, ez du zonifikazioa ezabatuko: "Dekretu batek ezin du lege bat indargabetu, eta momentuz, Euskararen Legea aldatzeko nahikoa babesik ez dugu. Hortaz, dekretu hau zonifikazioak ezarritako terminoetan egin dugu, eta toki entitateen eskumenak errespetatuz, betiere".

Ana Ollok ezinbestekotzat jo du administrazioaren euskalduntzean aurrera egitea, "Nafarroan diren 80.000tik gora euskaldunei administraziotik eman behar zaien erantzunari dagokionez, gaur egun, 148 langile publikok baino ez baitituzte atenditzen". Zehazki, Kultura Departamentuan diren 379 langile publikoetatik bi besterik ez dira euskaldunak; Turismo eta Ogasun departamentuetan ez dago euskarazko postu bakar bat ere; eta Nafarroako Ospitale Guneko 6.142 lanpostuen artean, euskara eskakizuna da erizain postu bakar batean.

Gobernuak emandako datuen arabera, 3.500 funtzionario baino gehiago euskaldundu dira azken urteetan Nafarroako Gobernuko euskaltegian, eta horietatik, milak baino gehiagok lortu dituzte B2 edo C1 gaitasun tituluak. "Lantalde kualifikatua dugu herritarrekiko arreta ele biz eskaintzen hasteko", esan du kontseilariak.

Kontseilariaren hitzetan, proiektua “posibilista da, indarrean den araudiaren baitan” eta indargunea herritarrengan eta herritarren hizkuntza eskubideen errespetuan ezartzen du, aldi berean bermatzen dituelarik herritarren eskubideak eta langile publikoek eskuratutako eskubideak. Era berean, dekretua prestatu da toki entitateen eskumenak errespetatuz.

Etorkizuneko lan eskaintza publikoei dagokienez, departamentu bakoitzak zehaztu beharko du ele biko lanpostuak zeintzuk diren —urtebeteko epea dute horretarako—; besteak beste, herritarrekiko arreta zuzenean oinarritutakoak, eta ahoz eta idatziz informazioa eman behar dutenenak lehenetsiko dituzte. Euskara eskakizun izanen da lanpostu horietan, eta, dekretuaren proposamenean zehazten denez, "kopuruz nahikoak" izanen dira, herritarren eskubideak bermatze aldera.

Hala ere, gaur egun jardunean diren funtzionarioen eskubideak bermatuko dituztela ziurtatu du Ollok: "Euskarazko prestakuntza jardueretan beren borondatez parte hartzeko aukera eskainiko zaie horiei, eta, bestela ere, euskarazko zerbitzua bermatua egonen da talde bereko beste langileekin".

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-10-22 | Julene Flamarique
Antzinaroko euskaraz idatzita egon litekeen inskripzioa aurkitu dute Lantzeko meategi batean

“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


2024-08-29 | ARGIA
Hezitzaile lanpostuetarako euskarazko eta gaztelaniazko azterketak ordu berean, Barañainen

Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.

 

 


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergotik kanpo gelditu dira, D ereduko gela bat murriztu dutelako

Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.


2024-05-31 | Ahotsa.info
Administrazioan Euskaraz taldea
“Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatzera etorri gara”

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.


Mañeruibarko haur euskaldunak omendu dituzte Euskaltzaindiak eta IKF fundazioak

Atzo eguerdian, Mañeruko herriko plazan egindako ekitaldian, diploma bana eman zieten zortzi eta hamabi urte arteko ibarreko 45 haur euskaldunei. Horretaz gain, Oskar Alegriak umeokin ondutako film laburra estreinatu zuten.


Eguneraketa berriak daude