Nafarroako irakasleen oposizioak: beharrezko hausnarketa

  • Beste urte batez, haserrea eta ondorioz datozen erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko web orrian pilatu dira, Magisteritzako azken oposaketa deialdian jarraitutako aukeraketa prozesua dela eta. Aipatutako erreklamazioek hilabete batzuk pasa arte itxaron beharko dute beren ebazpena iristeko, behin prozesu osoa itxita dagoenean. Gainera, hurrengo ikasturtea antolatzeko larritasunak lekurik gabe utzi du funtzionario bilakatzearen  koherentziari buruzko hausnarketaren garrantzia.


2019ko urriaren 02an - 10:35

Departamentuak egin beharreko hausnarketaren lehenbiziko gakoa antolaketa eremuan dago. Giza Baliabideetan egondako langile eskasiak, antolaketa kaosa eragin du batzuetan; eta bestetan, epe administratiboak bete gabe eta partehartzaileek eskatzen zuten dokumentazioaren errebisio eskaerak erantzunik gabe geratu dira. Gainera, deialdian ez dira, beste erkidegotan gertatzen den bezala, ebaluazio irizpideak zehaztu, zeinak ekainaren 14an argitaratu ziren, frogak hasi baino 10 egun lehenago.

Eremu estrukturalari dagokionez, fase desberdinen segidak alde memoristikoa balioesten du irakaskuntza jardunerako gaitasunaren gainetik, zati teorikoarekin hasiz eta zati praktikoa defendatzeko aukerarik gabe utziz, zeinetan benetan praktikan jartzen diren pertsonen bertute profesionalak. Hainbatetan, aipatutako neurri hau Katalunia bezalako beste erkidego batzuetan konpondu izan da, prozesuari fase pedagogikoarekin hasiera emanez, hau da, Programazioa eta Unitate Didaktikoarekin, eta idatzizko azterketa bigarren une baterako utziz. Kasurik esanguratsuena Musikako espezialitatean gertatu da, zeinetan, Nafarroan ez bezala, erkidego gehienetan bakarkako interpretazio froga bat eskatzen den. 

Ebaluazio irizpide urriak eta epaimahaiek erabilitako  ponderazio errubriken informazio publikoaren gabeziak, biak edozein hezkuntza curriculumaren oinarrizko elementuak izanik, erakusten dute irakaskuntzako sarbidea erabat subjektiboa dela

Proben garapenari dagokionez, ebaluazio irizpide urriak eta epaimahaiek erabilitako  ponderazio errubriken informazio publikoaren gabeziak, biak edozein hezkuntza curriculumaren oinarrizko elementuak izanik, erakusten dute irakaskuntzako sarbidea erabat subjektiboa dela, zortearen eta tribunalaren nekearen menpekoa dela hein handi batean. Are gehiago, esan beharra dago, programazioaren defentsan eta ez unitatearen defentsan erabiltzeko material lagungarriaren erabilpenaren aukera, 276/2007 ED-ak zehazten duena, eguneroko jardunarekin erabat uztar ezina dela. 

Ezin aipatu gabe utzi gaitegi eta testu liburuetako informazio subjektibo eta desfasatua, akademia eta sindikatu batzuei mesede egiten dien afera, interesez jositako industria txikia agerian utziz, funtzio publikora sartzeko gaitegi bakar batekin indargabeturik geratuko litzatekeena.

Bukatzeko, ekaitz perfektu  hau sustatu eta bide ematen dion zutabe tinkoa, kontratazioa arautzen duen Lege Forala da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak indargabetua, baina Departamentuaren errekurtso bati esker indarrean dagoena. Honek, kontratazio zerrenden eta oposaketen arteko lotura ezartzen du, 2007an CDNko kontseilariak inposatu zituen lehentasunezko zerrenden bidez, ikasturtearen hasieran ikusi denez kontratazio arazoak konpondu ezinik utziz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Eguneraketa berriak daude