Nafarroako Hondakinen Partzuergoak hondakinen sorreraren prebentzioa sustatzeko programa bat egin du

  • Nafarroako Hondakinen Partzuergoa 15 mankomunitatek eta NILSA sozietate publikoak osatzen dute, eta aste honetan on line hezkuntza-programa abian jarri du hondakinen soerreraren prebentzioa, aldaketa klimatikoaren aurkako borroka edo ekonomia zirkularra sustatzeko jarduerekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko maiatzaren 12an - 11:07

COVID-19aren pandemia dela eta alarma egoera aitortzearen ondorioz jarduera presentzialak bertan behera geratu eta gero, Hondakinen Partzuergoak Interneten jarri du honako mankomunitate hauetan ikasturtean zehar ikastetxeetan ematen duen hezkuntza-programa: Araxes Garaia, Bidusi, Bortziriak, Baztango Udala, Eska Zaraitzu, Irati, Malerreka, Mairaga, Mendialdea, Sakana, Jurramendi, Zangoza, Goi Erribera, Erribera eta Izarbeibar.

Jarduerak sei eta hamalau urte arteko haurrentzat eta haien familientzat dira. Jolasen, azalpen-bideoen, informazio-artikuluen edo eskulanen fitxen bitartez, birziklatzea, materialak berrerabiltzea, hondakinak prebenitzea, konposta egitea, kontsumo eta erosketa arduratsuak, ekonomia zirkularraren aldeko apustua edo aldaketa klimatikoaren aurkako borroka sustatzen dira, besteak beste.

Programa euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen da (edukien aurkibiderako esteka-euskaraz), eta Lehen Hezkuntzako ziklo ezberdinetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan zatitzen da. Hondakinen Partzuergoak eta hezkuntza-programaren arduraduna den Hirusta enpresak jarduerak ingurune digitalera egokitu dituzte, ikastetxeen eskura jarri ahal izateko, programa nolabait herritar guztiek erabiltzeko aukera izan dezaten.

Partzuergoaren on line hezkuntza programan ondorengoak aurki ditzakegu: jolasak, puzzleak, etxeko materialak berrerabiliaz jostailuak egiteko tutorialak, gaiarekin zerikusia duten bideoei eta prentsa-artikuluei buruzko galdetegiak edo Partzuergoaren barruko mankomunitate bakoitzera egokitutako testa, hondakinen inguruan egiten duten kudeaketari buruzkoa.

100 ikastetxe baino gehiago programan

2019-2020 ikasturtean zehar, guztira 111 ikastetxe ari dira parte hartzen Hondakinen Partzuergoaren hezkuntza-programan (gutxi gorabehera, 9.000 ikasle). Alarma-egoera aitortu arte, 360 tailer baino gehiago eman ziren, eta ia beste 90 programatuta zeuden hurrengo hilabeteetarako. Hondakinak murrizteari eta behar bezala kudeatzeari buruzko prestakuntza ikastetxe guztiek beren programazioetan sartzen jarraitzeko helburuarekin, edukiak ingurune digitalera egokitzea erabaki dute.

Hondakinei buruzko tailer didaktikoak ikasturte osoan zehar ematen dira, eta Lehen Hezkuntzako ikasleei eta DBHko lehen ziklokoei bideratzen zaizkie. Tailerrak doakoak dira, langile espezializatuek koordinatzen dituzte, eta prebentzioa, berrerabilpena, ekonomia zirkularra, kontsumo arduratsua, konposta eta birziklatzeko banatze-lanak lantzen dituzte, batez ere materia organikoa, ontziak, Aparatu Elektrikoen eta Elektronikoen Hondakinak (AEEH) eta ikasleentzako eguneroko bestelako hondakinak azpimarratuaz.

Era berean, Partzuergoak hamaiketako arduratsua egiteko programa jartzen du ikastetxeen esku. Modu horretan, ikastaroaren eta ikastetxearen zuzendaritza eta tutoretzaren bitartez, ikasleek ‘BokatONa’ izeneko ogitarteko eramangailua jasotzen dute, hondakin gutxiago sortzeko.  Horiek banatzeko eta erabiltzeko, ikastetxeak zein familiek erabiltzeko konpromiso zehatza hartu behar dute, eskola-jardueran hondakinik ez sortzearren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Nafarroan
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


2023-12-20 | ARGIA
Biomendi txerri granjan 80.000 tona hondakin industrial tratatu dituzte, 33.000-rentzako izan arren baimena

Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]


2023-05-10 | Reyes Ilintxeta
Manolo Romero. Alkate 28 urtez
“Gongorako zabortegiaren aurkako borrokak Aranguren ibarra lotu zuen betiko”

Aranguren, Irulegiko Eskua agertu den bailara, zortzi herrik osatutako Iruñerriko haran irekia da. 1990eko hamarkadaren hasieran Gongora herrian egin zuten zabortegiaren aurka tinko bildu ziren orduko 1.200 bizilagunak. Borroka hartatik sortu zen haien herriak... [+]


2023-02-08 | Reyes Ilintxeta
Luzio Tabar. Trapuketaria
“Munduko pertsona guztientzat posible ez dena pribilegioa da, ez eskubidea”

50 urte bete berri dituzte Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak eta Nafarroako Emausko Trapuketariek, eta bietan buru belarri lanean Luzio Tabar, lehenbizi euskaltegian eta trapuketariekin orain. Bietan ezaugarri komun asko: biak herri ekimenak, behar sozial bati ... [+]


“Valle de Odieta makroetxaldeak ingurumen-arazo larriak sortzen jarraituko du”

Hori uste dute Makrogranjen aurkako Nafarroako Koordinadorakoek, eta horregatik astelehen goiz honetan enpresak Caparroson eraiki nahi duen araztegi berriaren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte Iruñean, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren atarian.


2021-07-13 | ARGIA
Nafarroan jada ezin dira erabilera bakarreko plastikozko mahai tresnak saldu

Uztailaren 3tik aurrera ezin da erabilera bakarreko plastikozko produkturik saldu Nafarroan, hondakinei buruzko foru legeari esker. Berez, Europa osoan sartu da indarrean EBren zuzentaraua, baina estatuek transposizioa egin gabe daukate: Nafarroako Gobernua zentzu horretan... [+]


Nafarroako hondakin organikoak kutsagarri bihurtzen dituztela salatu du Sustrai Erakuntzak

Ingurumenaren zaintzan diharduen elkartearen esanetan, Nafarroako hondakin organikoaren zati handi bat Caparrosoko HTN biometanizazio enpresara bideratzen da eta handik ateratzen diren hondakinekin inguruko lur soroak kutsatzen dira.


2019-12-18 | ARGIA
“Arazoa ez da Gongora edo Imarkoain, edukiontzi berdea baizik”

Hori da Sustrai Erakuntza fundazioak zabaldutako agiri batean atera duen ondorio nagusia. Joan den astean Nafarroako Legebiltzarrean Iruñerriko hondakinen bilketaz aritu ziren. Oinarrian, planta hori Imarkoaingo Garraioaren Hirian (Noain) edo Gongorako zabortegian... [+]


David Campion: Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria
“Zaborrarekin egiten dena ilegala da, arazo horri heldu behar zaio”

125 milioi eurorekin, Nafarroako aurrekonturik handienetan hirugarrena du Iruñerriko Mankomunitateak, eta 350.000 biztanle ingururi ur hornidura, zaborren bilketa edo hiri garraioa eskaintzen dizkie. Irailaren 28an ikusmin handia piztu zuen mankomunitateko presidentea... [+]


Ezustean David Campion independentea hautatu dute Iruñerriko Mankomunitateko buru

Berez Navarra Sumako hautagaiak irabaziko zuela aurreikusten zen, baina ostegun goizean Aritz Ayesa EH Bilduko hautagaiak eta orain arteko lehendakariak bere hautagaitza erretiratu zuen, adieraziz saiatuko zirela independenteren bat atera zedin lehendakari.


Eguneraketa berriak daude