Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2016-2025 Plan Integratu berria ezagutu eta eztabaidatzeko hirugarren tokiko bilera egin zen Irurtzunen apirilaren 20an. Zehazki bi izan ziren; lehenik Araxesko, Mendialdeako eta Sakanako mankomunitateetako zuzendaritza taldeak eta teknikoak planaren kudeatzaileekin elkartu eta, ondoren hiru eskualdeetako udal ordezkariek eta herritarrek ere parte hartzeko aukera izan zuten. Bietan ere planean jasotzen diren helburuak, azpiegiturak, kudeaketa eredua, gobernantza eredua, frakzio organikoaren tratamendua, industriako hondakinak eta beste izan zituzten hizpide.
Bi bileretan elkartu ziren guztiak, aho batez, hondakinen edozein errausketa motaren kontra azaldu ziren. Nafarroan hondakinekin errauskailuetarako erregaiak egitearen aurka ere azaldu ziren. Sakanako Mankomunitateko presidente Aitor Karasatorre Muguruzak esan zuenez, “ez dugu ez hemen ez beste inon erraustea nahi”. Horregatik, hondakinetatik materialak ahalik eta gehien berreskuratzearen aldeko apustua egin zuten. Karasatorrek esan zuenez, “planaren zirriborroak eta Europako araudiak 2025erako hondakinen %75eko berreskuratzeko helburua ezartzen dute. Baina hondakindegietako errefusak ahalik eta gehien berreskuratuz eta aukera horretan ikertuz %85era arte iritsi liteke”.
Gobernantza
Nafarroa osorako hondakinen kudeaketa publikoa aldarrikatu zuten eta berau erakunde publiko bakar batek kudeatu dezala. Izan ere, gaur egun bi daude: Sakanako Mankomunitatea eta beste 14 biltzen dituen Nafarroako Hondakinen Partzuergoa eta Iruñerriko Mankomunitatea. Gobernantza erakunde bakarraren alde bai, baina mankomunitate bakoitzak hondakinak kudeatzeko eredua aukeratzeko gaitasunarekin, enplegu edo prestakuntza arlotan, esaterako, herrien eta eskualdeen ekimenak ez mugatzeko.
Nafarroa guztian zerbitzu homogeneoa ematea eta kostu eta prezio bateratuak izatea nahi lukete. Bi bileretan hondakin gehien sortzen duenak gehiago ordaintzearen, alde agertu ziren. Eta horri lotuta, hondakinak ongi sailkatzen dituztenendako hobariak eta gaizki egiten dutenendako zigorrak jartzea egoki jo zuten. Toki erakundeen arteko elkartasun irizpideen beharra ere premiazkoa jo zuten. Nafarroa guztian denek erabiltzeko moduko azpiegitura sare bat behar dela ere ondorioztatu zen.
Ekarpenak
Bileran, besteak beste, honako ekarpenak egin ziren: mankomunitate guztiendako baliagarria izanen den datuak biltzeko eta jarraipena egiteko sistema estandar bat, horrela konparazioak eta jarraipena egoki egiteko; helburuak edo araudiak ez betetzeagatik Europatik etor daitezkeen zigor posibleak hondakinak zuzen kudeatzen dituztenei eragitea eta helburuak betetzen diren egiaztatzeko jarraipen plana eta egutegia faltan sumatu zuten.
Planean jasoa dagoenez 2020rako 2010ean baino %10 hondakin gutxiago sortzea aurreikusi da. Helburu horrek gutxienekoa izan behar duela adierazi zuten bileran, handitu daitekeela. Baina, horretarako, ezinbesteko jo zuten sentsibilizazioan eta ingurumen heziketan lan berezi eta jarraitua. Gaur egun materia organikoa aparte bereiztea borondatezkoa da eta hiru mankomunitateetako ordezkariek herritar guztiek parte hartzea eskatu zuten. Araudiaren bidez edo bestela. Horrek bilketa %70era igotzea ekarriko lukeela adierazi zuten. Ezinbestekotzat jo zituzten gaikako bilketak, garbi gune gehiago egotea, obra txikiak egiten dituztenek leku itxi eta kontrolatuetan botatzeko aukera izatea eta materia organikoaren konpostatzeari bultzada ematea.
Epeak
Bileretan izan zirenak parte hartze prozesuaren balorazio positiboa egin zuten. Hilabete barru berriro beste bilera bat izanen da. Bestalde, azaldu zutenez, planeko helburuak beteko balira nafarrak hondakinen kudeaketan estatuko aitzindariak liratekeela ziurtatu zuten. Hilabete inguru barru bilera berria izanen da, iritziak kontrastatzeko. Nafarroako Gobernuak parte hartze prozesua uda aurretik itxiko du eta urtea despeditu aurretik plana egina izatea.
Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Bi urtean 5.000 tona lixibiatu baino gehiago prozesatu ditu Ecofert Sansoain enpresak
Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]
Aranguren, Irulegiko Eskua agertu den bailara, zortzi herrik osatutako Iruñerriko haran irekia da. 1990eko hamarkadaren hasieran Gongora herrian egin zuten zabortegiaren aurka tinko bildu ziren orduko 1.200 bizilagunak. Borroka hartatik sortu zen haien herriak... [+]
50 urte bete berri dituzte Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak eta Nafarroako Emausko Trapuketariek, eta bietan buru belarri lanean Luzio Tabar, lehenbizi euskaltegian eta trapuketariekin orain. Bietan ezaugarri komun asko: biak herri ekimenak, behar sozial bati ... [+]
Hori uste dute Makrogranjen aurkako Nafarroako Koordinadorakoek, eta horregatik astelehen goiz honetan enpresak Caparroson eraiki nahi duen araztegi berriaren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte Iruñean, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren atarian.
Uztailaren 3tik aurrera ezin da erabilera bakarreko plastikozko produkturik saldu Nafarroan, hondakinei buruzko foru legeari esker. Berez, Europa osoan sartu da indarrean EBren zuzentaraua, baina estatuek transposizioa egin gabe daukate: Nafarroako Gobernua zentzu horretan... [+]
Ingurumenaren zaintzan diharduen elkartearen esanetan, Nafarroako hondakin organikoaren zati handi bat Caparrosoko HTN biometanizazio enpresara bideratzen da eta handik ateratzen diren hondakinekin inguruko lur soroak kutsatzen dira.
Nafarroako Hondakinen Partzuergoa 15 mankomunitatek eta NILSA sozietate publikoak osatzen dute, eta aste honetan on line hezkuntza-programa abian jarri du hondakinen soerreraren prebentzioa, aldaketa klimatikoaren aurkako borroka edo ekonomia zirkularra sustatzeko jarduerekin.
Hori da Sustrai Erakuntza fundazioak zabaldutako agiri batean atera duen ondorio nagusia. Joan den astean Nafarroako Legebiltzarrean Iruñerriko hondakinen bilketaz aritu ziren. Oinarrian, planta hori Imarkoaingo Garraioaren Hirian (Noain) edo Gongorako zabortegian... [+]
125 milioi eurorekin, Nafarroako aurrekonturik handienetan hirugarrena du Iruñerriko Mankomunitateak, eta 350.000 biztanle ingururi ur hornidura, zaborren bilketa edo hiri garraioa eskaintzen dizkie. Irailaren 28an ikusmin handia piztu zuen mankomunitateko presidentea... [+]