Nafarroako haurreskolak baldintza duinen alde!

Badira urteak Erkidegoan antolatzen diren Prest Garako formakuntzaren eskutik Elizondoko Haur Eskola ezagutzeko zortea izan genuela.

Unean bizitakoak sortutako miresmenaren distirak ez itzaltzeaz gain, bertan ikasitakoa eredu bihurtu da eta oinarrizko ezagutzak ezarri ditu, gure ibilbidean leiho eta ate berriak irekiaz.

Horretaz gain Hik Hasik Gipuzkoan ematen dituen formakuntzan Nafarroako Haur Eskolak erabili dituzte formazioaren osagarri eta eredu gisa. Bide horretatik ezagutu dugu Nafarroan 0-3 urteko hezkuntzan dagoen kalitatea.

Nola bermatu eta mantendu kalitate hau beharrezko baldintzak ez badira betetzen? Azken urteotan 0-3 plataforma deituriko taldea jarraitu dugu, eta langileen egungo egoera ezagutu ondoren, benetan harrigarria iruditzen zaigu nola lortzen duten horrelako kalitatea eskaintzea.

Idatzi honen bitartez beraien aldarrikapenekin bat egiten dugu eta baldintza duin batzuen aldeko aldarrikapenak geureak egiten ditugu.

 

* Idatzia sinatzen dute ondoko Haur Hezkuntzako hezitzaileek:

Monika Aranburu Zurutuza,

Amaia Dorronsoro Goikoetxea,

Nere Inda Goikolea,

Ainhoa Odriozola Aldalur,

Mari Seara Eizaguirre

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude