Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen esanetan antzeko arrazoiengatik kanporatu zuten urteak direla, baina klaseak ematera bueltatu da zentrora, jokabide berdinekin. Eserialdia egin dute ikasleek kontserbatorioaren aurrean astearte goizean, erasoak salatzeko.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saileko ikuskaritzak bi irakasleen aurkako espedienteak abiarazi ditu salaketak direla eta.
Kautelazko neurri gisa, eskolak ematea eragotzi dio Hezkuntza Sailak sexu proposamenak egin izana leporatu dioten Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasleari. Azaroaren 22an eten zioten jarduna behin-behineko neurri gisa, eta Poliziak prozedura ebatzi bitartean ez da itzuliko zentrora. Irakasle beraren aurka, martxoan, salaketa jarri zuen ikasle batek Polizian, sexu delitua egotzita, baina urrira arte ez dute neurririk hartu bere aurka eta tarte horretan irakasleak salaketa jarri zion gazteari klaseak ematen jarraitu duela salatu dute ikasleek, batzuk bakarka, Eitb-k jaso duenez.
Bigarrengo irakaslearen inguruko ikerketa ere abiarazi dute, gutxienez sei ikaslek ikasgelan jasandako iruzkin sexistak salatzeko kexa formal bat aurkeztu baitzuten zuzendaritzan. "Ikasgela osoaren aurrean, irakasle honek honelako iruzkinak egiten ditu: 'Ikasle honek eskote hori jartzen du bularrak begira diezazkiodan', edo 'hain polita den ikasle hau nire neska-laguna izan zitekeen...'", salatu dute ikasleek. Idazkia aurkeztu zenetik irakaslea bajan dago, baina bere jokabideak diziplina neurriak merezi dituela mahaigaineratu dute ikasleek. Kontserbatorioko zuzendaritzak ikasleei adierazi die, ordea, baja egoeran dagoen bitartean ezinezkoa dela bestelako zigorrik aplikatzea. Testuinguru horretan, beste 120 ikaslek babestu dute beren ikaskideen idatzia.
Hirugarren irakasle bat ere salatu dute ikasleek. Beren esanetan, "duela urte batzuk antzeko arrazoiengatik" utzi zion kontserbatorioan klaseak emateari, baina berriz ere hartu zuten lanerako, eta iruzkin matxistak egiten jarraitzen du. Azken kasu honen berririk ez zuela adierazi du zuzendaritzak.
"Erasotzaileekin ikasgelan giltzapetuta"
Ikasleek "erasotzaileekin ikasgelan giltzapetuta" daudela salatzeko eserialdia egin dute astearte goizean kontserbatorioko ate aurrean, “aldaketa bat sortzeko eta isilean sufritzen dutenei ahotsa emateko”. Hainbat urtetan "ageriko sekretu” izan dena orain publikoki salatu dutela azpimarratu dute hitza hartu duten ikasleen ordezkariek. Kontserbatorioko zuzendaritzari esker ona azaldu diote hartutako neurriengatik, baina horiek "eraginkorrak" izatea eskatu dute. "Helburua da emakume gehiagorik halakorik ez pairatzea berriro. Ez da onargarria erasotzailea tarte batez kanporatzea eta gero berriro bueltatzea", adierazi dute.
Kontserbatorioko zuzendaria eta eta zuzendaritza taldea eserialdian izan dira ikasleei babesa agertzeko. "Ez ditugu [kasuak] alfonbrapean ezkutatu, ez direlako onargarriak", adierazi du bertan Arantza Lorenzo de Reizabal zuzendariak. Azaldu du martxoan beren karguak hartu zituztenetik "arduratsuak" izan direla eta neurriak hartu dituztela, eta barne protokoloak berritu dituztela.
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]