Nafarroako Gobernuaren erizainen lanpostuetarako deialdian euskararen ezagutzak ez du baliorik izango eremu mistoan

  • Euskalgintzaren Kontseiluak salatu duenez, Nafarroako Gobernuak zabaldu berri duen 424 erizain lanpostu betetzeko oposizioen deialdian euskararen ezagutzak ez du baliorik eremu misto eta ez-euskaldunetan.


2021eko urriaren 01ean - 15:30
Azken eguneraketa: 17:33
Kontseiluak uztailean egindako manifestazioa. Euskalgintzaren Kontseilua

Kontseiluak gogor salatu du gobernua behin eta berriro hizkuntza-eskubideen urraketa betikotzen duten neurriak hartzen ari dela. Izan ere, ofizialak eta berezkoak ez diren ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak aldiz, balioa izango dute.

Lan deialdi horren bidez hizkuntza-eskubideak ez ezik, herritarrek osasun-asistentzia duinerako duten eskubidea ere ezbaian jarriko dela nabarmendu, eta horrek Europako Kontseiluaren gomendioen kontra egiten duela azaldu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak.

Bilbaok oroitarazi du lanpostu publikoetan euskararen zokoratzea aurreko Gobernuaren estrategia izan zela: “2000 urtetik aurrera, orduko Nafarroako Gobernuak euskaldunen eskubideen urraketak betikotzeko, euskarari prestigio osoa kentzeko eta euskara bera desagerrarazteko politika bortitzean kokatu behar dugu lan deialdietan euskararen ezagutzari aitortzarik ez egitea”.

Izan ere, erizainen postuak betetzeko deialdien bide beretik eman dira suhiltzaile kaboetarako 16 plazen betetzea, enpresa zientzien diplomaturako 43 lanposturen deialdia, eta SOS Nafarroako koordinazio operadore laguntzailerako 20rena. Azaroan suhiltzaileen 120 lanpostu betetzeko deialdia ere aterako da, eta gauza bera gerta daitekeenaren kezka agertu dute. «Ulertezina da politika kohesionatzaileak eta berdinzaleak egiten dituela aldarrikatzen duen Gobernuak orduko bidegabekeriekin jarraitzea», azaldu du Kontseiluko eledunak.

Dekretu berriaren beharra

Egoerari irtenbidea emateko administrazioan euskararen erabilera arautzeko dekretuaren beharra aldarrikatu du Kontseiluak: “Herritarren eskubideen bermea ardatz izango duen dekretua behar dugu, baldin eta, besteak beste, garai ilunetako Gobernuaren politikak erreproduzitu nahi ez badira” gaineratu du Bilbaok. Horrexegatik, uztailean Iruñeko kaleetan aldarrikatu bezala, Kontseiluko eledunak alderdiei gutxieneko adostasuna eskatu die bidegabekeria honi amaiera emateko. “Dekretuak aurrera egiteko tresna izan behar du, eta ez ordea, hogei urte atzera eramango gaituena” gaineratu du, eta halako bidegabekeriak onargarriak ez direla uste duten alderdiei irmotasuna eskatu die.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza kopurua espainolezkoarekin parekatu nahi du Jaurlaritzak

EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]


2024-10-23 | Leire Ibar
Getxoko udaltzain berrien erdiak soilik jakin beharko du euskaraz

Getxoko Udalak udaltzainen hamar lanpostu berri sortzea adostu du EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek hitzartutako aurrekontuaren barruan. Hamar lanpostuetatik euskararen B2 maila bostek soilik egiaztatu beharko dutela adierazi du Udalak.


Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Eibarko udaltzain bat euskararen ezagutzatik salbuetsi du Donostiako epaitegi batek

Udaltzaina 1992tik ari da lanean euskararen eskakizuna zuen lanpostu batean, eta egonkortze prozesua eskatzen duen lehiaketan euskarak baldintza gisa jarraitzen zuen. Udaltzainak helegitea jarri dio derrigortasun horri eta epaileak arrazoi eman dio.


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Berritzeguneetako lanposturako proba gaztelaniaz egin ahal izango da, deialdia aldatu baitu Jaurlaritzak

EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]


Diskriminazioaren aurka, pazienteak erdigunean

Naziometroaren arabera herritarren %56k uste du arreta euskaraz jasotzeko aukera izatea eskubide bat izan beharko litzatekeela; eta %32,5ak uste du ezetz.


“Jakinda mediku euskalduna nahi dugula, lasai asko jartzen digute erdalduna”

Osasunbidean dauden hizkuntza eskubide urraketez mintzatu da Joseba Otano Administrazioan Euskaraz taldeko kidea.


Eguneraketa berriak daude