Nafarroako Gobernuak, lehen aldiz, laguntzak emango ditu helduek euskara ikas dezaten

  • Euskarabideak 150.000 euro bideratuko ditu, urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasiko diren ikastaroak abian jartzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 09an - 09:54

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako departamentuak, Euskarabidearen bitartez, 2018ko euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duen Foru Agindua argitaratu du. Lehen aldiz abian jarri den 150.000 euroko deialdi hau, gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da eta 2016-2019ko Euskararen I Plan Estrategikoarekin bat egiten du.

Deialdiaren oinarriek diotenaren arabera, eskabideak aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren web atariko tramiteen katalogoko ondorengo esteka honetan. Baita Foru Aginduaren II eranskinean agertzen diren eskabidea eta erantzukizunpeko adierazpena Euskarabidearen Erregistroan ere aurkez daitezke (Yanguas y Miranda kalea, 27, 1.a). Dena den, eskaerak aurkezteko epea astearte hontan hasi eta urriaren 31an bukatuko da.

Deialdiak diru-laguntzak eskainiko ditu, barnetegietan ikasteko, ikastaro estentsibo eta trinkoak eta autoikaskuntza eta berariazko ikastaroetarako. Aurrez aurreko talde arruntetan, irakaskuntza astean 4 ordukoa izango da eta, gutxienez, guztira 120 orduko iraupena izango du. Barnetegietan, aldiz, gutxienez, 100 ordu eskainiko dira ikastaroko, baliabide telematikoen bidezko irakaskuntzek izan duten gutxieneko iraupen bera. Bestetik, berariazko ikastaroek, presentzialak eta 120 eskola-ordu baino gehiagokoak izan beharko dute.

Diru-laguntza hauek jaso ahalko dituzte hurrengo betebeharrak betetzen dituzten pertsonek: 16 urte baino gehiago izatea ( Kasu honetan, eskaera gurasoek edota adingabekoaren tutoretza duenak egingo dute); Nafarroan erroldatuta egotea, Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea; urriaren 1etik abenduaren 31ra arte hasiko diren ikastaro batean izena emanda egotea eta horrengatik ordainketaren bat egin izana. Baita onuradun izan nahi duenak, gutxienez eskolen ordu kopuruen %80 hartu duela ere egiaztatu beharko du.

Halaber, diru-laguntza hauetatik kanpo geldituko dira titulartasun publikoko ikastegietako ikasleak zein Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileak.

Diru-laguntzen zenbatekoa ikastaro mota eta bere ordu kopuruaren arabera hurrengo moduluetan banatzen da: 100-200 orduko iraupena izango duten aurrez aurreko ikastaroetan izena ematen dutenek 80 euro arteko laguntza jasoko dute; 201-270 ordukoetan daudenek berriz, 140 euro arteko laguntzak izango dituzte, eta 271-400 orduko eskoletan ikasten ari direnak, 180 euro arte.

Autoikaskuntza ikastaroak nahiago dituztenek, berriz, ordu kopuruen arabera ondorengo laguntzak jasoko dituzte: 100-189 orduko ikaskuntzak, 80 euro arte, eta 190-250 orduetakoak, 140 euro arte.

Euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia, Nafarroako Parlamentuak onartutako “Helduek euskara ikasteko laguntzak” izeneko partidak finantziatzen du, 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren barruan.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-10-22 | Julene Flamarique
Antzinaroko euskaraz idatzita egon litekeen inskripzioa aurkitu dute Lantzeko meategi batean

“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


2024-08-29 | ARGIA
Hezitzaile lanpostuetarako euskarazko eta gaztelaniazko azterketak ordu berean, Barañainen

Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.

 

 


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergotik kanpo gelditu dira, D ereduko gela bat murriztu dutelako

Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.


2024-05-31 | Ahotsa.info
Administrazioan Euskaraz taldea
“Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatzera etorri gara”

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.


Mañeruibarko haur euskaldunak omendu dituzte Euskaltzaindiak eta IKF fundazioak

Atzo eguerdian, Mañeruko herriko plazan egindako ekitaldian, diploma bana eman zieten zortzi eta hamabi urte arteko ibarreko 45 haur euskaldunei. Horretaz gain, Oskar Alegriak umeokin ondutako film laburra estreinatu zuten.


Eguneraketa berriak daude