Nafarroako Memoriaren Institutuak, frankismoaren amaieran sortu eta 90eko hamarkadan gizartea astindu zuten kontzientzia-eragozpen eta intsumisio dinamiken 6.000 dokumentu batu ditu.
Artxibo historikoa lau atal nagusitan banatzen da: dokumentazioa, hemeroteka, kartelak eta memoria. Artxibo historikoa Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren webgunean kontsulta daiteke. Etengabe berritzen joango da, artxibo berriak sartuko baitituzte aurkitu bezain laster. Nafarroako Memoria Institutuarekin harremanetan jarriz gero, dokumentazioa edota pertsona partikularren bizipenak partekatu ditzakezu, INM@navarra.es emailaren bitartez.
Dokumentazioaren atalean, KEM-MOC, Kakitzat, Presoen Intsumisoen Batzarra, EHGAM, Carlos Rey, Iñaki Subiza eta Juanjo Morenoren 2.006 dokumentu-unitate kontsulta daitezke.
Hemerotekan, Iñaki Subizak antolatutako bilduma erakusten du eta 3.952 prentsa-ebaki aurkitu daitezke, goiburu eta argitalpen urtearen arabera antolatuta.
Kartelak eta eranskailuak atalean, Andoni Romeoren bilduma kontsulta daiteke; horien artean, kartelen eta eranskailuen 403 irudi nabarmentzen dira.
Memoria atala arakatuta, 16 elkarrizketa kolektiborekin gozatu ahalko dugu, baina atal hau maiatzetik aurrera egongo da webgunean.
Nafarroako Memoriaren Institutuak 2018an Pedro Oliver Gaztela-Mantxako Unibertsitateko irakasleari agindu zion ikerketari esker egin da dokumentuen bilketa. Bruno López ikertzaileak garatu, du Fernando Mendiola irakaslearen laguntzarekin.
Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
Ancient Earth mapa birtualak gure herrialdea, eskualdea, hiria... duela milioika urte non zegoen ikusteko aukera ematen du Dinosaurpictures.org/ancient-earth helbidean.
Toponimoa idatzi eta 750 milioi urte atzera egiten duen kronologian garai bat aukeratuta, emaitza puntu... [+]
Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.
Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]
Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.