Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Bernardo Ciriza Lurralde Kohesio Departamentuko kontseilariak osatuko dute batzordea. Gainera, zuzendaritza nagusi hauetako titularrak izango dira: Justizia, Toki Administrazioa eta Aurrekontuak, Ondarea eta Politika Ekonomiko, Errealitate Sozialaren Behatokia, Gizarte Politiken Plangintza eta Ebaluazioa, Garraioak, Kultura-Vianako Printzearen Erakundea. Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoak S3, Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa, Hezkuntza, Osasuna, Landa Garapena, Eraldaketa Digitala eta Etxebizitza. Berdintasunerako Nafarroako Institutuko eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkariak ere izango dira.
Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko lehendakariak eta federazio horrek bere kideen artetik izendatutako bi kidek ere osatuko dute organo hori. Foru Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiko funtzionario bat izango da batzordeko idazkaria, eta bertako titularrak izendatuko du. Egiten diren bileretara bi ordezkaritzetako edozeinek izendatutako teknikariak joan ahal izango dira.
Batzordea gutxienez hiru hilean behin bilduko da, presidenteak deitzen duen bakoitzean, eta honako eginkizun hauek izango ditu: dokumentu bat osatzea erronka demografikoari eta despopulazioari lotutako helburu eta jarduera-ardatz estrategikoak definitzeko; despopulazioaren aurkako borrokaren arloko ekimen zehatzak koordinatzea, hitzartzea eta bultzatzea; eta ekimen horiek garatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak prestatzea eta, hala badagokio, aurkeztea.