Nafarroako eskola publikoetara doazen familia gehienek eskolaldi jarraia nahi dute, eta gehiengoak horrela egingo du, baina behera egingo du kopuru osoak; sei eskolaldi zatitua izatera pasako dira eta bat malgura.
Hamar egun eman dituzte Nafarroako eskola publikoetako familiek eskolako ordutegia bozkatzen. Azkenean, 135 eskolek eskolaldi jarraia izanen dute, 31k zatitua eta bik malgua. Iaz baino zazpi eskola gutxiagok izanen dute eskolaldi jarraia Nafarroan. 2024-2025 ikasturtean hasiko dira, eta 2028. urtera arte mantenduko dute ordutegia.
Eskolaldi jarraia 14:00etan amaitzen da. Haurrak, beraz, orduantxe bertan, bazkaldu ostean –15:00etan– edo eskolaz kanpo doako jarduerak amaitzean –16:30ean– jasotzeko aukera dute gurasoek.
"Eskolaldi zatitua inposatu nahi ziguten"
Eskolaldi jarraiaren aldeko familiek osatutako plataforma kontent da emaitzarekin: “Familia guztien erritmoak errespetatzen dituzten eta berdintasuna sustatzen duten ereduaren alde egin dugu ia gehienok”. Gehitu dute familiek “kolpe bat” eman dutela mahai gainean: “Eskolaldi zatitua inposatu nahi ziguten, baina aurre egin diogu inori onurarik egiten ez dion ereduari”.
Plataformako kideek nabarmendu dute eskolaldi jarraiak ordutegi “malguagoa” eskaintzen duela: “Norbaitek ezin baditu haurrak eguerdian jaso, beranduago joateko aukera dauka”.
Zatituaren aldekoak ere, pozik
Bestalde, eskolaldi zatituaren aldeko familiek osatutako plataforma ere pozik agertu da, eskolaldi jarraia duten sei eskola publiko gutxiago egonen direlako aurrekoarekin alderatuta: “Eskolaldi jarraiaren zabalpena geldiarazten ari gara”. Gaineratu dute Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako beharretara “hobeto” egokitzen den “kalitatezko” hezkuntza behar dutela.
Zatituaren aldekoek ere diote 14:00etatik aurrera eskolaz kanpoko jarduerak eskaini beharko lituzketela zentroek, baina ez dutela egiten: “Haurrak gordetzeko toki bihurtzen da eskola”. Horrekin batera, uste dute "egoera zaurgarriagoan” dauden familientzat “okerragoa” dela: “Batzuentzat sozializaziorako espazio seguru bakarrak eskolak dira, eta jardunaldi luzeak denbora kentzen die”.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]