Urriaren 3an eta 4an Nafarroako parlamentuan egingo den eztabaida orokorrean, Yolanda Barcina presidenteari hauteskundeak aurreratzeko eskatuko diote alderdi guztiek, PPNk izan ezik. Zerbitzu publikoen gainbehera eta murrizketen gogortasuna ere izango dute hizpide.
PSNko Juan José Lizarbek adierazi duenez, bere alderdiak "zerbitzu publikoen, hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte zerbitzuen gainbehera" salatuko du, "diru sarrerak jaitsi diren arren, gauzak hobeto kudeatu daitezkeelako". Lizarberen hitzetan, "ekonomia dinamizatzeko eta enplegua sustatzeko ez da nahikoa egiten".
Bilduko Maiorga Ramirezek aurreratu duenez, Barcinaren exekutiboa "parlamentuko gehiengoaren aurka ari da eta ez da gauza funtsezko legeak aurrera ateratzeko". Gainera, Nafarroako Gobernua "Estatuaren aliatu nagusia da Nafarroari eskumenak kentzeko garaian".
Aralar-NaBaiko ordezkari Patxi Zabaletak gaineratu duenez eztabaida "alternatiba baten inguruan oinarritu beharko litzateke, baztertzen ez duen eta aurrerakoia eta ezkerrekoa den alternatiba baten inguruan, gaur egun UPN eta PSNk gidatzen duten erregimenaren aurrean". Zerbitzu publikoak eta lana sortzeko beharra ere jarriko ditu mahai gainean.
Izquierda-Ezkerrako Jose Miguel Nuinen iritziz, Nafarroako Gobernua "autoritarioa da eta bere proiektuak gainerakoak kontuan hartu gabe inposatzen saiatzen da". Gobernua "austerizida" dela gaineratu du, "Nafarroan sortzen ari den pobreziagatik". Hori guztia amaitu behar dela planteatuko du eztabaida orokorrean.
Gero Baiko Manu Ayerdik Rajoyren Gobernuak Nafarroari kendu nahi dizkion eskumenen gaineko kezkak azalduko ditu batik bat. Horren aurrean erantzun gogorra eskatuko dio Nafarroako Gobernuari.
Horregatik guztiagatik, aipaturiko alderdiek hauteskundeak aurreratzeko eskatuko diote Yolanda Barcinaren exekutiboari, egoera jasangaitza delakoan.
PPNk ordea, uste du hauteskundeak aurreratzea ez dela konponbidea eta eboluzio ekonomikoari buruzko "analisi kritikoa eta eraikitzailea" eramango du eztabaidara.
UPNk, azkenik, adierazi du enplegua sortzeko, ekonomia sustatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko neurriak planteatuko dituela.
UPN-PPren boto galera
Bestalde, SER irrati kateak argitaratu duen inkestaren arabera, nafarrek orain bozkatuko balute UPNk 15 parlamentari izango lituzke (orain 19 ditu), PPk 2 (orain 4 ditu), PSNk 11 (orain 9 ditu), Geroa Baik 9 mantenduko lituzke eta Bilduk 7, eta I-Ek guztira 6 parlamentari lortuko lituzke (3 ditu gaur egun).
Emaitza horien karietara, oposizioak garbi du "herriaren aldarria dela ziklo aldaketa bat egon dadila eta alderdi politikoek aldarri hori bideratzeko betebeharra dugu".
Salatu dute Espainiako Gobernuko aurrekontuen erdia baino gehiago trenaren lanetara bideratuko dela. Ekintzarekin gogorarazi nahi izan dute duela hamar urte AHTren aurka kexatzeko egindakoa: Yolanda Barcina orduko Nafarroako lehendakariari tartak bota zizkioten.
Gobernua babesten duten lau alderdiek eskatu dute presidente ohien agerraldia batzordean. Enrique Goñi Nafarroako Kutxako presidenteak bere burua eskaini du batzorde horretan agertzeko. Jose Antonio Sarria Enpresarien elkarteko presidentea, Jose Antonio Asiain Banka... [+]
Telefónicak Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia fitxatu duela zabaldu du Hispanidad.com webguneak.
Oraindik Nafarroako Gobernuko lehendakari den Yolanda Barcinak UPNko lehendakaritza ere utziko duela zabaldu du gaur Diario de Navarrak.
Iruñeko karrikak kolorez eta musikaz girotuko dituzte maiatzaren 28tik 31ra, Iruñea After Barcina, Nola? Fest jaialdiarekin. Egitarau oparoa prestatu dute astebururako, kontzertuak eta desfilea besteak beste.
Nafarroako Legebiltzarreko ikerketa batzordean informazioa eskuratzeko diren arazoen berri ematen du Xabier Lasak. Ez da baikor eta hurrengo legealdian batzordea berriz abian jarri beharraz mintzo da.
Yolanda Barcinak datozen foru hauteskundeetarako UPNko zerrendaburu ez dela aurkeztuko iragarri ondoren, UPNk hilaren 29rako hautagaiaren izena emango duela iragarri du, urtero egiten duen alderdiaren egunean.
Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak iragarri du ez dela UPNren zerrendaburu izango hurrengo foru hauteskundeetan.
“Iragarritako amaiera” izan da Barcinaren asteleheneko iragarpena Patxi Leuza Geroa Baiko parlamentarioarentzat. Albiste ona dela uste du, ez hainbeste oposizioko alderdientzat, baina bai gizarte nafarrarentzat.
Ezustean harrapatu zuen Yolanda Barcinaren erabakiak Adolfo Araiz, datozen foru hauteskundeetarako EH Bilduko zerrendaburua. Ezustean, bai uneagatik eta baita moduagatik ere, baina bere ustez “oso erabaki ona da Nafarroarentzat”.
Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu AHTren aurkako ekintzaileei jarritako zigorrak. Okzitaniako Tolosan 2011n Yolanda Barcinari tarta aurpegira bota zioten. Auzitegi Nazionalak Julio Villanueva, Ibon Garcia eta Gorka Ovejerori bina urteko espetxe zigorra ezarri zien, Mikel... [+]
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakaria Cristobal Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun ministroarekin bildu zen asteartean Madrilen eta bileraren ondorioak lurrikara ekarri du Nafarroara. Madrilgo Gobernuak Nafarroako hainbat legeren aurka jarritako helegiteak... [+]
Jakin gabe EH Bilduk lehendakarigai nor aurkeztuko duen, samurragoa da irudikatzea Uxue Barkos Nafarroako lehendakari, PSNko edo EH Bilduko bat baino.