Nafarroako biztanle gehienak, %63, euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak direla ondorioztatu du ikerketa lan batek

  • Nafarroako biztanle gehienak (% 63) "euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak" dira, eta %17 baino ez daude aurka, Xabier Erizek eta Carlos Vilchesek Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuaren arteko hitzarmenaren esparruan egindako ikerketa baten arabera. Hori da Foru Komunitateko errealitate soziolinguistikoa eta euskararen sustapenaren inguruan herritarren artean oihartzun handiena duten balioak hobeto ezagutzera bideratutako ikerketaren ondorio nagusia.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko apirilaren 02an - 10:01
Azken eguneraketa: 13:19

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Xabier Erize eta Carlos Vilches ikerlari eta zuzendari zientifikoak eta Javier Arakama Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari gerentea izan dira aurkezpenean, astearte honetan Iruñeko Kondestablearen Jauregian izan dena.

Ollo lehendakariordeak, ikertzaileei egindako lanagatik eskerrak emateaz gain, ikerketaren garrantzia azpimarratu du, bi arrazoirengatik. Esparruari eta xedeari dagokienez, Ollok gogorarazi du "Nafarroako Gobernuak Eusko Ikaskuntza bezalako erakundeekin egindako lankidetza egonkorraren apustuan" kokatzen dela, "hizkuntza politikaren arloko eztabaida eta plangintzei euskarri eta ikuspegi zientifiko eta analitiko batekin ekiteko aukera ematen duena. Horri esker –gaineratu du–, ekite pausatu eta sakona lortzen da, eta, gainera, zordun garen gizartean mugitzen diren iritziak eta sakoneko korronteak aztertzen dira". Alde horretatik, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak azpimarratu du ikerketa horiek baliagarriak direla Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikak bideratzeko; izan ere, "gure komunitatearen aniztasuna islatzen eta kontuan hartzen du, bizikidetzaren –baita hizkuntzei dagokiena ere– garrantziaren aldeko apustua egiten du, aniztasunetik; eta, azkenik, euskara balio erantsi gisa azpimarratzen du Europako testuinguruan, eta gero eta mundu uniformatuagoa".

Bestalde, Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak azaldu du ikerketa hori eragin zuena. Zehazki, "Nafarroako aniztasunaren kudeaketa demokratikoa izeneko lan-programa parte-hartzailea, deliberatiboa eta irekia, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Ikaskuntzaren arteko hitzarmenaren bidez, 2019tik 2023ra egin zena (...) Foru Komunitateko bizikidetzaren indarguneak eta ahuleziak ezagutzeko". Era berean, Urkizak ikertzaile taldearen lana eskertu du, "Nafarroan euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko jarrerak ezagutarazteagatik eta etorkizunari begira jarraitu beharreko norabidea argitzeagatik". Amaitzeko, ikerketaren balioa azpimarratu du, izan ere, "hizkuntzak ez dira gizartea zatitzeko elementu gisa ikusi behar, bai, ordea, identitate guztiak errespetatuz integratzeko elementu gisa".

Ikerketaren abiapuntua da "euskara bezalako hizkuntzek erronka bat partekatzen dutela: gizarte demokratiko batean onarpen sozialarekin sustatuak izatea. Gizarte-onarpena edo -erresonantzia lor dezaketen diskurtso-elementuak identifikatzea eta aztertzea oinarri izan liteke euskara kulturalki askotarikoa den eta testuinguru soziolinguistiko berezia duen lurralde batean sustatzeko: Nafarroako euskaldunen ehunekoa beste lurralde batzuetakoa baino txikiagoa da, eta banaketa geografikoa oso desberdina; hizkuntzaren babesari eta sostenguari buruzko gizarte-iritziek eragin berezia dute; eta hizkuntza-politikaren inguruko elkarrizketa-maila txikia da", azaltzen da azterlanean.

Ikerketa-lanaren ondorioak eta metodologia

Ikerketaren helburu nagusia Nafarroako gizartean onarpen sozial handiagoa eta txikiagoa duen euskararen sustapenari buruzko diskurtso-elementuak identifikatzea eta aztertzea izan zen. Helburu espezifiko gisa, oinarrizko gizarte-banaketa ezagutzea: hizkuntza-taldeen (euskaldunak, erdaldunak), adin-taldeen, generoen eta lurralde soziolinguistikoen arabera.

Metodologia mistoari jarraituz, 2023an zehar, fase kualitatibo bat garatu zen. Fase horretan, Nafarroako biztanleriaren profil soziodemografiko nagusien adierazgarri diren pertsonekin egindako talde-lanaren bidez, diskurtso-elementu errepikakorrenak identifikatu ziren. Hori kuantitatiboki baliozkotu zen 2024an, ia mila pertsonari euskaraz eta gaztelaniaz egindako inkesten bidez.

Nafarroako euskararen errealitate soziala aztertu eta interpretatzeko egindako ikerketa enpirikoaren datu zehatzak ematen ditu txostenak. Ondorio nagusien artean, nabarmentzekoa da Nafarroako biztanleen %63 euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak direla. %20 ez dago "ez alde ez kontra", eta %17 bakarrik da "kontrakoa edo oso kontrakoa". Euskararen sustapena Nafarroan, erresonantzia soziala duten elementu diskurtsiboetatik abiatuta txostenaren zuzendari zientifikoek, Xabier Erize soziolinguista eta Filologian doktoreak, eta Carlos Vilches soziologo eta Soziologian doktoreak, emaitzak "berritzailetzat eta garrantzitsutzat" jo dituzte Nafarroako gizartean euskararen sustapenari heltzeko garaian. Emaitza horiek, halaber, aplikazio praktikoak dituzte euskara zein eskualdeko edo eremu urriko beste hizkuntza batzuk hitz egiten diren lurraldeetarako, eta, horietan, gizarte-oihartzun handia duten diskurtso-elementuetan oinarrituta egin beharko litzateke sustapen-lana.

Ikerketa berezia eta diferentziala izan da: lehen aldiz egin da Nafarroan, biztanleria osoari galdetuta, ez bakarrik sektore jakin batzuei, eta metodologia mistoa, kualitatiboa eta kuantitatiboa, erabilita; aplikatutako kontzeptuetan (Erizek lehenago erabili bazituen ere); eta emaitzetan eta analisietan, bereziki landu baita fase kualitatiboaren eta kuantitatiboaren arteko barne-kohesioa. Gainera, gainerako hizkuntzetan ez da ezagutzen gaur egungo azterlanaren globaltasun sozial eta metodologikoaren antzeko kasurik, nahiz eta kalitate handiko ikerketa soziolinguistiko ugari egon.

% 93 bi hizkuntza propioen arteko "elkarrekiko errespetuaren eta tolerantziaren" alde dago

%63ko "adierazle sintetiko edo agregatu" horretaz gain, "Nafarroako biztanleek euskararen sustapenarekiko dituzten jarrerak" kuantifikatu ahal izateko hainbat aldagai biltzen baititu, azterlan zabalak sintesi-atalean jasotako beste datu batzuk biltzen ditu, garrantzitsuak direnak eta harekin koherenteak direnak. Horrela, herritarren %85ek uste dute "euskara babestu beharreko aberastasun kulturala" dela. Gizarteak ere (%62) uste du "erabilera alderdikoitik" aldendu behar dela, "euskararentzat kaltegarria" delako. Hizkuntza-bizikidetzaren alde egiteko ildo horretan, %93 "euskararen eta gaztelaniaren eta horien hiztunen arteko errespetua eta tolerantzia" izatearen alde agertu da.

Etorkizunerako aurreikuspenei dagokienez, %64,8k uste du datozen urteetan Nafarroan euskaraz dakiten pertsonen ehunekoa "handitu" egingo dela, eta hori gertatzea "gustatuko litzaiekeen" zerbait bezala ikusten dute ia proportzio berean (%64,1). Aldi berean, %65,4k aitortu du "gustatuko litzaiokeela euskara ikasi izana". Horregatik, inkestatu gehienek positibotzat jotzen dute haurren artean hizkuntza horrekiko kontaktua sustatzea (%82ri "egokia irudituko litzaioke eskola-programetan Nafarroako euskarari buruzko oinarrizko kultura-nozio batzuk sartzea, eta %63k uste du Nafarroan haurrentzako eta familientzako euskarazko kultura-jarduera gehiago eskaini beharko liratekeela), eta, baita ere, gobernuak euskararen sustapenean aurrera egitea.

Izan ere, %84 euskararen sustapenaren alde dago, eta ehuneko hori ez da ateratzen gutxienez orain bezala babestu behar dela uste duen biztanleriaren %34,4ren baturatik, %49,6k babes hori handitzearen alde egiten baitu. Aitzitik, %13k soilik eskatu du hizkuntza propioaren promozio hori murriztea. Hala ere, administrazioan lanpostuak lortzeko hizkuntzak duen garrantziaz hitz egitean bezala, gehienek uste dute garrantzitsua dela mailakotasuna eta borondatezkotasuna kontuan hartzea.

Ildo horretan, Nafarroako administrazioen lan-eremuan euskarak duen presentziari buruz galdetu zaienean, %73,7 "aldekoak" dira, bai "pertsona guztientzat" (%17,4), bai "lanpostu jakin batzuetarako" (%29,6), bai "zonalde jakin batzuetarako" (%26,7). Aitzitik, lautik batek (%26,3) dio "ez litzaiokeela inori euskara eskatu behar administrazioan lanean hasteko". Azterlanaren aurkezpenaren ondoren eztabaidarako tarte bat egon da. Ikerketaren laburpen bat kontsulta daiteke esteka honetan edo azterketa osoa deskargatu hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


Garikoitz Torregrosa
“Eredu mistoak ez du elkarbizitza sustatzen eta azkenean haur eskola horietan gaztelera nagusitzen da”

Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


Eguneraketa berriak daude