Nafarroako biodibertsitatearen arriskuez txostena atera du Sustrai Erakuntzak


2023ko otsailaren 17an - 12:21
Aerosorgailuetako palek ehunka hegazti hiltzen dituzte urtero. (Argazkia: Jose Antonio Martínez / Público) Argazkia: Jose Antonio Marinez / Público

Argitalpenaren helburua zehatza da elkartearen esanetan: herritarrek eta gizarte-taldeek Nafarroan bizi diren landare- eta animalia-espezieen aniztasuna eta haien artean eta pertsonekin sortzen diren harremanak zaintzearen garrantzia ezagutaraztea. Komunitate zientifikoa zorrotza da: espezie asko bizirik irauteko arrisku larrian dago, eta horien desagertzeak modu negatiboan eragiten dio planetan dagoen bizitza osoari, baita gizakioi ere.

Munduan, adibidez, gaur egun itsasoko ugaztunen herena, anfibioen %40 eta koralen %33 mehatxatuta dago humanoen jardueraren ondorioz. Animalia eta landareen milioi bat espezie arriskuan dira, eta desagertzekotan egon daitezke bi hamarkadatan. Lur ekosistemen %75ean eta itsas ekosistemen %66an aldaketa larriak izan dira. 1700. urtean ziren hezeguneen %85 desagertu dira jada. Datuok Ekosistema Zerbitzuen eta Biodibertsitateari buruzko Nazioarteko Zientzia eta Politika Taldeak (IPBES, ingeleseko sigletan) 2019ko txosten batean argitaratutakoak dira.

Sustrairen txostenaren azala
Biodibertsitatea giltzarri gure bizitza kalitatean

Klima aldaketaz eta ingurumen krisiaz asko hitz egiten dela uste du Sustrai Erakuntzak, baina ez horrenbeste biodibertsitateaz, edo hitz egiten denean, dena nahasten da. Horregatik, zehazki Nafarroako biodibertsitatean egoera aztertzen duen azterlana argitaratu dute. Ohartarazten dute, halaber, gaia oso konplexua dela eta txostena hurbilpen bat besterik ez dela.

Beren esanetan, Nafarroako animalia- eta landare-espezieen egoerak okerrera egin du 1995eko espezie mehatxatuen lehen katalogoa onartu zenetik: “Adibide ugarien artean, aipagarria izan daiteke estepako hegaztiena, haien egoerak okerrera egiten baitu eta mehatxuek gora egiten baitute etengabe, eta, hala ere, arriskuan jartzen dituzten proiektuak onartzen dira”.

Biodibertsitatearen galeran eragiten duten faktoreen artean honakoak aipatzen dituzte: nekazaritza eta abeltzaintza industriala, adibidez, Caparrosoko Valle de Odieta makrogranja gisakoak; energia berriztagarrien eta goi-tentsioko linea elektrikoen proiektu handiak; AHT moduko garraio azpiegitura handiak, edota orain arte gehien zaindu diren eremuetan jarri nahi diren Erdizko edo Zangozako meategiak (Mina Muga).

Gure bizitza ere jokoan

Txostenak Foru Komunitatean bioaniztasuna babesteko dauden kudeaketa tresna eta araudi batzuk ere aztertu ditu, besteak beste espezie babestuen katalogoak. Azken hamarkadetan hainbat animalia zein landare izaten ari den bilakaera ere jarraitu ahal izango du irakurleak.

Asko dago irakurtzeko ia ehun orrialdeko txostenean, baina funtsean, “kontzeptu batzuk argitzen lagundu nahi dugu –dio Elkarteak–, egungo eztabaidetan bizi diren falazia batzuk hautsi eta, batez ere, benetako eztabaida informatu eta arduratsua sustatzen lagunduko duten oinarriak sortzen lagundu. Historiak erakusten du biodibertsitatearen galerak prekarietate-egoeretara eramaten dituela gizarteak. Beraz, ezinbestekoa da orain zaintzea. Azken finean, gure bizitzaren iraupena da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biodibertsitatea
Batzuen aberastasuna, gehiengoaren miseria, biodibertsitatearena barne
"Biodibertsitatearen galera: kausak eta ondorioak" hitzaldia eman zuen Iker Apraizek Azpeitian apirilean, Euskal Herria Bizirik taldeak antolatutako "Lurraren defentsan" egunaren baitan. Nagore Zalduak eta Eneko B. Otamendik hitzaldi hartan esan ziren ideia... [+]

2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


“Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko”

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Basoilarra agertu da Larra-Belaguan, baina zer esatera etorri zaigu?

Desagertzeko arriskuan dagoen basoilarra ikusi dute azken egunetan Larra eta Aztaparretako naturgunean, Belaguako La Contienda bailarako eski estazioko aparkalekuan. Jokabide arraro horrek kezka sortu du biologoen artean, aurtengo negu beroak eraginda izan baitaiteke. Basoilarra... [+]


Haizearekin dantzan

Egun osoa airean, buelta eta buelta, haizearekin dantzan kometa balitz bezala… eguzkiari itzal egiteraino! Horra hor, mirua hegan. Hortik dator eguzkia lainoetan atera eta sartu dabilenean “miru-itzala” edo “miru-kerizpea” dagoela esatea, Felipe... [+]


Kosk egiten ez duen tigrea

Erreketako tigre-burruntzia Europako burruntzi handienetakoa da. Gure lurretan, gainera, oso zabalduta dago eta erraza da erreka inguruetan ikustea, etengabe hegan, gora eta behera. Arra eta emea oso antzekoak dira, ia berdinak sexu-organoak alde batera utzita.


Hiltzaile ederra

Horrela izendatu zuen Félix Rodríguez de la Fuente naturalista ezagunak. Izen ezinhobea ehiztari dotore honentzat, sekulako abilidadea baitu bere harrapakinak akabatzeko.


2023-12-07 | ARGIA
Tafallako Juncal aintziraren bioaniztasuna desagertzeko arriskuan dago

Hori salatu du Sustrai Erakuntza elkarteak. Azaldu duenez, Nafarroako AHTk eta beste hainbat egiturek inguratuta gera daiteke aintzira, batzuk jada eginak daude eta beste batzuk eraikitze bidean dira.


Koroarik gabeko erregina, iluntasunean, gorria

Gure kostaldeko jatetxeetan arrain preziatuenaren inguruan galdetuz gero, gehien-gehienek bisigua aipatuko lukete. Belaunaldi zaharragoek hobe ezagutu zuten. Gaur egun ordea, nekez topatuko dugu, bai itsasoan, baita gure mahaietako plateretan ere. Baina hemen doakizue aste... [+]


Zaintza Sistema eta Continuum-a

Gaur egun, zaintza sistemen etenari buruz hitz egin dezakegu; izan ere, kontuan hartzen al dugu gaur egungo zaintza sistemako fluxu guztien Continuuma? Hau da, kontuan hartzen al da baliabide naturalen erabilera gobernatzen duten legeak, horiek sostengatzen dituzten... [+]


Zeru koloreko borrokalaria

Baliteke erreka baten ondoan egindako ibilaldiren batean, zurtoin edo landare baten muturrean, “botoi urdin distiratsu” bat ikusi izana. Baliteke ere, zer ote zen jakinminez, bertara inguratu izana... Eta, gertutik ikustean, harriturik gelditu: ba al da bada zeru... [+]


2023-11-06 | Iñaki Sanz-Azkue
Ezagutzen ez dugun bizilaguna

Euskal Herrian dauden sugandila espezieetatik, gizakiaren begietara arruntena da horma-sugandila. Arre kolorekoa da batzuetan, berde puntu batekin besteetan, eta aldeetara eta bizkar gainean, marra edo orban ilunak izan ohi ditu. Sugandila guztiek bezala, hatz luzeak ditu, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude