Larunbat honetan amaituko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Otsailaren 2an Lizarran hasi zuten bidea 31 bertsolarik, eta zortzik lortu dute finalera iristea: Julio Soto, Xabier Silveira, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Aimar Karrika. Iruñeko Anaitasuna kiroldegian dute hitzordua, 17:00etatik aurrera.
Aimar Karrikak eta Eneko Fernandezek lehen aldiz lortu dute finalera iristea. Karrikak Xalto eta Izeta sariketak irabazi zituen eta lehen aldia du final honetan. Fernandez lesakarrak finalera iristea lortu du txapelketan parte hartu duen lehen aldian.
Finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian ospatuko da, eta beraz, ikusleentzako lekuak mugatuak izango dira. Txapelketa ikusteko sarrerak salgai daude webgunean, baita Nafarroako zenbait herritan ere: Iruñea (Karrikiri denda), Elizondo (Fantxike denda), Etxarri Aranatz (Xapatero taberna), Lekunberri (Lanbroa liburudenda), Leitza (Maimur liburudenda) eta Lesaka (Okindegia). Sarrerak 18 euro balio ditu; Bertsozale Elkarteko bazkideentzako eta 16 urtetik beherakoentzako, 12 euro.
Eitb.com-ek eta Info7 irratiak zuzenean eta osorik eskainiko du finala bere webgunean eta Info7 irratiak ere zuzeneko kontaketa egingo du.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.