Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren erasoaren aurka. Kereila horrek Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Parlamentuaren sostengua lortu zuen. Bost urte igaro diren honetan, apelazio errekurtsoa atzera bota eta kereilaren artxiboa berretsi dute. Prentsaurrekoa eman dute egoeraren berri emateko.
Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko Sanferminetako gertaeretan larri zauritutako pertsonek eta Iruñeko Peñen Federazioak salatu dute, instantzia judizial horiek kereilarekin erakutsitako “pasibotasuna” eta “utzikeria”.
Baieztatu dute, artxibo horrek erakusten duela Justiziak duen konplizitatea Estatuak eta instituzioek krimen hori tratatzeko izandako inpunitate politikarekin. Elkarteak baieztatu du 1978ko Sanferminetako gertaeren harira jarri dituzten kereila guztiak atzera bota eta artxibatu egin dituztela, argudiatuz ez dagoela froga nahikorik krimen hartan poliziak izandako erantzukizunaz. Elkarteak, ordea, azpimarratu du zezen plazan milaka pertsona izan zirela gertakarien lekuko eta Rodriguezen hilketan dozenaka lekukoren adierazpenak izan zirela.
Horregatik salatu dute epaileek eskuak garbitu zituztela eta Martin Villaren bertsioari men egin ziotela, hark adierazi baitzuen: “gureak akatsak dira, haienak krimenak”.
Gertaera haiek ez baloratzerako eta erantzuna saihesteko justiziak erabilitako arrazoi zuzengabekoak salatu dituzte. Horregatik artxiboaren autoa Auzitegi Konstituzionalean errekurrituko dutela jakinarazi dute eta beste kereila bat, aurrekoaren berdina, aurkeztuko dutela, aferaren muina epaitzeko aukera izan dezaten eta galdera batzuk erantzun ditzaten.
Bukatzeko adierazi dute ekimen judizialak, instituzionalak eta sozialak bultzatzen jarraituko dutela, 1978ko Sanferminetako gertaerendako eta haien biktimendako egia, justizia eta ordaina erdietsi arte.
German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.
Asteburuan hautsi dute hilarriaren ondoko xafla, itxura guztien arabera palanka baten bitartez, Iruñeko SF78 Gogoan plataformak salatu duenez
Espainiako gobernazio ministro izandakoa gizateriaren aurkako krimenengatik epaitu nahi du Argentinako justiziak. 1976ko martxoaren 3ko eta 1978ko Sanferminetako sarraskiengatik auzipetu du María Servini de Cubría epaileak, kereila argentinarraren barruan.
1978ko uztailaren 8an poliziak German Rodríguez gaztea tiroz hil zuen Iruñeko zezen plazatik gertu. San Fermin tragiko haietatik 30 urte pasa dira eta Josu Chueca historialaria bere bizitza ikertzen ari da. German ez zegoen kasualitatez barrikaden lehen lerroan,... [+]
Rodolfo Martín Villa (Santa María del Páramo, León, 1934), poliziak Euskal Herriko historia hurbilean egindako sarraski odoltsuenen arduradun politikoa da, 70eko hamarkadan ministro izan zen garaian. Frankismoaren Krimenen Aurkako Argentinako Kereilan... [+]
¡No os importe matar! Sanfermines 78: Crimen de estado liburuaren aurkezpena hartuko du Altsasuko Gure Etxea eraikinak asteartean, 19:00etan
Sanferminak 78 Gogoan! elkarteak eta poliziak hildako German Rodriguezen anaiak jarri dute kereila espainiar barne ministroen kontra, Zigor kodean oinarrituz.
1978ko uztailaren 8an gertatutakoa estatuaren krimena izan zela azpimarratu dute SF78 Gogoan plataformako kideek, aurretiaz ongi antolatutako estatu krimena.
Sanferminetan 1978ko inpunitatea salatzeko balkoietan jarritako pankarten ardura bere egin du kolektiboak, eta "estatua kalumniatzeagatik" deklaratzera deitutako herritarren kontrako diligentziak ixteko eskatu.
Begoña Zabala (Algorta, Basque Country, 1950) reached Iruñea in 1977 and was a first-hand witness of the police attack in the bullring and outside it. She is a lawyer by profession, a member of the committee for establishing what took place, and she has... [+]
Ez dakit zehatz artikulu honek noiz ikusiko duen argia, baina imajinatzen dut ateratzerako eginda egongo dela 2018ko uztailaren 8ko ekitaldia, German Rodríguez hil zuten 40. urteurrena gogoratzeko egin behar dena.
Udaletxe plaza leporaino beteko dela ez daukat... [+]
Egia, justizia eta ordaina exijitu dute igande honetan milaka lagunek Iruñean 1978 Sanferminetako gertakariak eta German Rodriguez oroitzeko egindako ekitaldian.
Iruñera 1977an iritsi zen Begoña Zabala (Getxo, Algorta, 1950) eta lehen lerrotik bizi izan zuen zezen plaza barruan zein kanpoan 1978ko Sanferminetako poliziaren erasoa. Abokatua lanbidez, gertaera haiek argitzeko adituen ikerketa batzordeko kide da eta alde... [+]