Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

  • Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


2025eko urtarrilaren 24an - 14:16
Azken eguneraketa: 15:47

Lanegun oso luzeak, segurtasun eza, enpresarien abusuak, arrazakeria eta droga kontsumoa nahasten diren kontaketa egin dute AHT Gelditu elkarteko kideek, eta horregatik AHTko lanak “esklabotzaren adierazle modernoa direla zehaztu dute.

Langileen bizitza etengabe arriskuan jartzen ari direla diote elkartekoek eta Euskal Herriko AHTko lanetan dagoeneko hamabi pertsona hil direla. Langile gehienak ziurgabetasun handia duten migratzaileak dira, eta “arrazakeria eta tratu homofoboa ere pairatzen dute”.

“Hau da, funtsean, esan dezakegu AHT XXI. mendeko azpiegitura dela, baina XIX. mendeko lan baldintzak dituena”, azpimarratu dute, eta estatuko administrazioei zein autonomikoei esku hartzeko dei egin diete: “Badakite halakoak gertatzen direla, baina ezikusiarena egiten dute”.

Langileen arten bildu dituzten testigantzen arabera, obren kalitate eskasa, erregaien lapurreta gero saltzeko, lan istripuak eta lurren kutsadura gertatzen ari dira obretan. 2023an eta 2024an Tafallako tuneleko lanetan aritu zen langile baten testigantzak azaldu dituzte. Honakoak dira:

Segurtasun falta

"Inor ez zegoen segurtasun-horniduren zain, inor ez zegoen zain langile bakoitza arauak betetzen ari zen ikusteko. Niri ez zidaten ez eskularrurik eman, ez maskararik, ez betaurrekorik".

Lanaldi amaigabeak

"Lanaldi luzeak ziren, 12, 14, 18 eta 20 ordu artekoak. Langile asko kexu ziren, baina langilezainak mehatxatu egiten zituen. Mehatxu egin zieten enpresatik botako zituztela, espedientean marra bat jarriko zietela, hori guztia irain eta umiliazio asko tarteko. Sei aste eta zazpi aste gauez lanean eman nituen, txandak aldatu gabe, eta horrek arazoak ekarri zizkidan loan".


Drogak tunelean

"Tunelaren barruan substantziak erabiltzen ziren, eta horrek tentsioa nabarmen areagotzen zuen. Arnesik gabe, segurtasunik gabe, ezer gabe, drogatuta, lau edo bost metroko altueran ibiltzen ziren pertsonak zeuden eta ia egunero izaten zuten alkohola. Makinekin lo geratzen ziren pertsonak, tunel barruan istripuak zituztenak... baina gauza horietako asko ez dira argitara ateratzen. Droga ugari dago, kokaina ugari tuneletan. Batez ere obretako zaintzaileen artean. Bat beti drogatuta etortzen zen".

Tunelaren barruko olio- eta gasolio-isuriak

"Lan egiten genuen aparatuetako bat ez zen tunelaren barruan aritzeko egokia. Olio-ihes etengabeak zeuden. Litro bateko ihesak ez, baizik eta 200, 400 eta 700 litro olio tunel barruan botatakoak, eta gu maskararik gabe, kutsadura ikaragarria jasan behar genuen. Erregai asko lapurtzen zen. Horretan aritzen zen mafia bat zegoen”.

Esklabo modernoak

"Abusu gehien pairatzen zutenak beste enpresa bateko pertsonak ziren. Zergatik? Portugaletik eta Afrikatik zetozen, ez zuten hizkuntza ondo ezagutzen eta etengabe iraintzen eta manipulatzen zituzten. Horietako batzuk substantziak kontsumitzera bultzatzen zituzten, tuneleko egun luzeari eutsi ahal izateko. Han geundenok esklabo gisa tratatzen gintuzten, gaur egungo esklabo gisa. Nagusiek bazekiten, baina ez ikusiarena egiten zuten. Enpresetako boteretsuenek badakite nor jarri han, jazarle lana egin dezan. Nik hilean 290-360 ordu egiten nituen lanean".

Lan-ikuskaritza

"Ikuskaritzaren berri zutenean, bi eguneko aurrerapenarekin esaten ziguten; dena txukuntzen genuen eta dena ondo zegoela ematen zuen".

Lan-istripuak

"Nik bi lan-istripu izan nituen, eta horiek ez zizkidaten lan-istriputzat hartu, istripu normaltzat baizik. Ez dago anbulantziarik, ez dago edozein larrialdirako egon beharko lukeen paramedikorik, ez dago ezer. Inork ez ninduen osasun zentrora eraman nahi izan, nire kabuz joan behar izan nuen, autoarekin. Geroago beste istripu bat izan nuen eta ez ninduten ospitalera eraman nahi izan; beraz, neure kabuz egin behar izan nuen. Enpresako mutualitateari deitzen diozu eta mutualitatea ados jartzen da enpresarekin istripua Gizarte Segurantzara desbideratzeko, eta haiek eskuak garbitzeko. Ezbehar asko daude. Goi-tentsioarekin ere arriskua izugarria zen, roboten kableak sarri lehertzen ziren, tunela beti urez beteta zegoen eta goi-tentsioko kableak han. Tunel osoan leherketa bortitzak izan ziren, suteak...".

Kalitaterik gabeko obra eta sindikazioa

"Noski tunela ondo dagoela esango dute, primeran, baina ez da horrela. Ez dago ongi egina eta ez dago ongi prestatuta handik pasatu behar den tren lasterra hartzeko. Eta sindikatuei buruz? Sindikatu hitza aipatu zuena berehala bota zuten; lan gutxi egiten zuela argudiatu zuten, horrelakoetan ohikoa den moduan”.

AHTko lanak salatzeko otsailaren 15ean Iruñean egingo den manifestaziora joateko deia ere egin dute AHT Gelditu elkarteko kideek. Elkarte horrek Contigo-Zurekin, EH Bildu, Haritu Elkarlaguntza Sarea, Iruñerriko Kontseilu Sozialista, Jardun Koordinakundea, Martes al Sol, Langile autodefentsa Sarea, SOS Arrazakeria eta CGT, CNT, ELA, ESK eta LAB sindikatuen sostengua izan du agerraldian. Ahotsa.info-k ere salaketa hauek egiten dituen ahozko testigantza horietako bai eskaini du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
AHTk Arabako nekazal lurren desjabetze handia ekarriko duela salatu dute

Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


2024-12-18 | ARGIA
Euskal Y-a ez da Ipar Euskal Herriarekin lotuko gutxienez 2042 urtera arte

Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.


AHT: Nafarroa-‘Euskal Y’ loturarako “hirugarren” alternatiba bat aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Zundaketa lanak egiten hasi dira Otsobi kontzejuaren lurretan, baimenik eskatu gabe

Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


Eguneraketa berriak daude