Nafarroako Administrazio Auzitegiak legez kontrakotzat jo du pailazoen aurkako Mayaren zentsura

  • Nafarroako Administrazio Auzitegiak (NAA) legez kontrakotzat jo du Enrique Maya Iruñeko alkateak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kontratua bertan behera utzi izana. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko otsailaren 19an - 14:23

EH Bilduren ustez ebazpen honek erakusten du, "orduko hartan (2019ko azaroa) hartu ziren erabakiek eta haiek justifikatzeko argudioek ez zutela oinarririk, gobernu-taldeak bere obsesio politikoei men egiteagatik zentsura ezarri zuela, eta, hori, haien euskarafobiaren adibide garbia” dela. “Ehunka eta ehunka txikiren ilusioekin jolastu zuten eta orduko gobernuari legez kanpo jardutea leporatu zion, jakin arren beraiek zirela legez kanpo ari zirenak”. Horrela mintzatu da gaur Joseba Asiron EH Bilduk Iruñeko Udalean duen bozeramailea, Maider Beloki zinegotziarekin batera emandako prentsaurreko batean.

Asironek gertatukoaren errepasoa egin du, bai eta ebazpenak izan beharko lituzkeen ondorioena ere: "Lehenik eta behin, Kulturako titularraren berehalako dimisioa, herritarrei gezurra esateagatik; bigarrenik, kalte egin zieten haurrei ordaina ematea, eta, azkenik, Mayak publikoki barkamena eskatzea EH Bilduren eta Maider Belokiren aurka egin zituen salaketak direla eta. Joseba Asironek azaldu duenez, Pirritx, Porrotxen eta Marimototsen kontratua etetea legez kanpokoa da, bi baldintza betetzen ez dituelako: "Bata formala da, kontratistari entzunaldia ematea, baina ez zen halakorik egin, eta, beraz, defentsa-gabezia sortu zuen; eta bestea sakonekoa da, interes publikoko hiru argudio erabili zituelako kontratua ez betetzeko, eta NAAk hirurak baztertu ditu". Argudio horiek honako hauek ziren: kontratazioa bermatzen zuen txostenik ez egotea, ekitaldia haurrentzako programazio batean ez sartzea eta kontratua "arrazoi ideologikoengatik" egiten zela. Ebazpenak Katxiporreta SAren errekurtsoaren zati bat onartzen ez duen arren, zeinean Udalak ekitaldia berriz programatzea eskatzen zen, EH Bilduk uste du hala egin beharko litzatekeela, "artista horiei eta, batez ere, haien ikusleei zor zaielako".

Bestalde, Asironek gogorarazi du "Na+ taldeak Maider Belokiri eta aldaketaren gobernuari eraso egin ziela, kontratu hori sinatuz legez kanpo eta ideologia-kidetasunagatik jokatzen zutela leporatuz, eta ebazpen horren arabera, legez kanpo jardun zuen bakarra Garcia Barberena zinegotzia izan zen, Mayaren babespean. "Horregatik bakarrik dimititu beharko luke, baina, gainera, egiten zutena legez kanpokoa zela jakinda ere, aurrera jarraituz zuten. Izan ere Nafarroako Kontseiluak 2019ko azaroaren 27an kontratua baliogabetzea gaitzetsi zuen", adierazi du EH Bilduko bozeramaileak. "Are gehiago, administrazioak gehiegikeriaz jokatu zuen kontratua bertan behera uzteko, eta, ondorioz, defentsa-gabezia sortu zitzaion kontratudunari. Navarra Sumaren interes pribatua udal batek defendatu behar duen interes publikoari lehenetsi zitzaion ", gaineratu du Asironek.

2019ko azaroaren 29an egitekoa zen pailazoen emanaldia, Iruñeko Gaiarre antzokian. Maiatzetik hitzartua zeukaten, baina tramiterako agiri bat falta zela argudiatuta bertan behera utzi zuen Navarra Sumaren udal gobernuak. Kontratua bertan behera uztea ez dela "bidezkoa" izan ebatzi zuen Nafarroako Kontseiluak. "Uler daiteke kontratazio artistikoak publizitaterik gabe negozia daitezkeela", zehaztu du hamabost orrialdeko txostenean.

Euskalgintzak gogor krikikatu zuen Mayaren erabakia, eta alkateak berak onartu zuen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen aurkako betoa ideologikoa izan zela: "Argi dago libre direla beste esparru batzuetan, esparru pribatuan edo beste erakunde batzuekin, hori egiteko; ni ez naiz hor sartuko, baina guk kontratatzea ez da gertatuko".

Oztopoak oztopo, Iruñeko Anaitasunan izan ziren Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, abenduaren 22an.


Azkenak
2024-12-09 | Gedar
Asteburuan zehar, ehunka lagun hurbildu dira Durangoko gaztetxe berrira

 Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.


2024-12-09 | Leire Ibar
Iruzurra salatu duen eta bi haur txiki dituen familia bat etxetik bota dute Bilbon

Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]


Itolarrian dabilenari, arnasa

Milaka eta milaka euskaltzale eta euskal kulturaren zale elkartu dira Durangon asteburu luzean, ondo asko egonkortua den urteroko hitzorduan. Sartzeko itxaronaldiak, ordubeterainokoak, euripean... Kultur-gosez egon da jendea. Eta asebeteko ziren, halaxe sumatu baita postuen... [+]


2024-12-09 | ARGIA
Ikama ikasle antolakuntzak unibertsitateetara eta Lanbide Heziketara zabalduko du bere jarduna

II. kongresuan aurkeztu duen berritasun esanguratsuenetako bat da. Orain arte Bigarren Hezkuntzara zuen bideratua bere jardun politikoa eta hemendik aurrera unibertsitateetan eta Lanbide Heziketan ere arituko dira. Euskal Hezkuntza Sistema Publiko Komunitarioa aldarrikatu du... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
“Euskararen Errepublika” aldarrikatu du EHEk Durangoko mobilizazioan

Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]


2024-12-09 | Jon Torner Zabala
Al-Assad-ek Moskura ihes egin ostean, zalantzak nagusi Siriako etorkizunaz

24 urte eman ditu boterean Bashar al Assad presidenteak. Ia hamalau urte iraun du gerra zibilak Sirian, eta hamaika egun Sortaldea Askatzeko Erakundea (HTS) buru duen koalizioaren azken erasoaldiak, Damasko hiriburua hartu arte. Errusian asilo hartuta da orain Al Assad... [+]


ANALISIA |
Lanbide eta kriminalizazioaren jatorria

Pobretuak kriminalizatzeko Jaurlaritzaren politika albiste izan da, berriz ere, azaroan. Salaketa anonimorako postontzia sortu du Lanbidek, herritar zintzoek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten herritar potentzialki iruzurtien “jardun irregularren edozein... [+]


Irungo euskaldunak sutu dituen ekitaldia: 35 elkartek “aski da” esan diote udalari

Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]


2024-12-09 | Behe Banda
Barra warroak |
Titulua: beste erabaki bat

Karta esku artean hartuta zain daukat zerbitzaria, bere begiak gainean sumatzen ditut, denek aukeratu dute zer jan, batek oilasko paparra, gazta, tomate eta barbakoa saltsadun bokadiloa, besteak hanburgesa baina tomate, letxuga, kipula eta ezer gabe, lau zenbakia, lau zenbakiak... [+]


Iragarkiak

Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.


Basoko ehiztaria

Gaua da. Zuhaitzetan geratzen diren hosto gutxien artetik igarotzen da ilargiaren argia. Isiltasuna da nagusi. Txoriak sasi artean daude, babestuta lo, lo-edo. Baina bat batean zerbaitek kolpatu du sasia. Txori gehienak izutu diren arren, izoztuta bezala geratu dira, isilik... [+]


2024-12-09 | Jakoba Errekondo
Errastiko ogia
Ilarretan dilista nafarra

Zeruka, zeru bete on dakar zerukak. Zeruka, magitxa, magintxeta, mihauria, magina, baina, ilar-axala, mantxa, teka edo, ezagunena, leka. Lekak barruan dakarren leka-gauza, leka-bihia, lekalea edo lekazia bezalako jaki ederrik ba al da negua goxatzeko? Pertzak bete lekari,... [+]


Eguneraketa berriak daude