Burlatako Udalak, aurreko agintaldiaren bukaeran UPNk eta PSNk aldatu zuten arte, Plantilla Organiko nahiko ona zuen, euskarari dagokionez: lanpostu batzuetan ezinbestekoa zen euskaraz jakitea; beste batzuetan, meritu moduan zegoen euskaraz jakitea, %10eko balioarekin; gainontzekoetan ere meritu moduan zegoen euskaraz jakitea, baina %5eko balioarekin.
2023ko martxoan lan deialdia atera zuen Burlatako Udalak Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko.
Lanpostu batean euskaraz jakitea eskatu zuen, Plantilla Organikoak zehazten zuen moduan. Beste lanposturako ezarrita zegoena hauxe zen: euskaraz jakitearen balioa %10 izatea meritu moduan.
Hala ere, Burlatako Udalak lanpostu horretarako, euskarari dagokionez, %2'74ko balioa ezarri zuen (301’50 puntutik 8’25 puntu).
Noski, euskararen balioa gutxituta, udaltzain lanpostu horretan zerbitzu elebiduna emateko aukera murriztu zen. Horrexegatik, Nafarroako Administrazio Auzitegian helegitea jarri zuen Burlatako herritar batek.
2023ko abenduaren 20an bere erabakia eman zuen Nafarroako Administrazio Auzitegiak: Burlatako Udalak puntu guztien %10eko balioa ez dio eman euskarari, baina bai merituetako puntuen %10; %10 nola aplikatu behar den zehazteko araurik ez dagoenez, ontzat eman du udalaren jokabidea, hori egiteko askatasuna baitu.
Eta denon ustetan Plantilla Organiko ona zena bihurtu du balio handirik gabeko plantilla organikoa. Kasu honetan %10 %2’74 bihurtu du, baina merituak 81’5 puntu izan beharrean, 8 puntu izan balira, %10 hori %0’35 izanen litzateke. Lasai asko Nafarroako Administrazio Auzitegiak erabaki du plantilla organikoan araututakoa txikle baten moduan erabil daitekeela eta inolako bermerik ez duela euskararen puntuazioak.
Lotsagarria izan da Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpena. Beste behin euskaldunoi trufa egin digute. Beste behin, arauak interpretatzerakoan arauek euskaldunontzako berme guztia galtzen dute.
Honen aurrean, euskaltzaleok gure protesta ozenki adierazi beharko dugu.
Joseba Otano Villanueva, Administrazioan Euskaraz Taldearen izenean
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]