Nafarroa suspertzeko plan sozial baten aldeko bizi martxa egingo dute bihar

  • Eskubide Sozialen Kartak deitu du mobilizaziora. Kartan bildutako eragile eta sindikatuek dokumentu bat osatu dute, “pertsona guztiak eta haien eskubideak erakundeen politiken helburu izan daitezen ezinbestekoak diren hainbat neurrirekin”.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko maiatzaren 28an - 11:49
Eskubide Sozialen Kartako kideak, protesta egiten, Nafarroako jauregiaren aurrean. (Ekinklik Argazkiak)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Koronabirusak sortutako osasun krisiaren ondorioz sortutako ekonomia eta gizarte krisiaren testuinguruan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak “Nafarroa suspertzeko plan soziala” eskatzeko bizi martxa egingo du ostiralean. Goizeko 11:00etan abiatuko da Iruñeko autobus geltoki berritik.

Izan ere, Eskubide Sozialen Kartan bildutako Nafarroako hainbat gizarte eragilek eta sindikatuk dokumentu bat osatu dute, “gizartean pertsona guztiak eta haien eskubideekiko errespetua benetan erakundeen politiken helburu izan daitezen ezinbestekoak diren hainbat neurrirekin”. Sinatzaileen ustetan, hilabeteotan bizitakoa eta Nafarroako Gobernuak egiten duen irakurketa “oso desberdinak dira”.

Dokumentuarekin egin dituzten eskaerak dira, besteak beste, zerbitzu publiko unibertsalak doakoak eta kalitatezkoak izatea, egoera prekarioenean dauden kolektiboei bermeak emateko; oinarrizko eskubideen babesa; zaintzen aitortza eta banaketa; indarkeria matxistari aurre egiteko neurriak; kalitatezko lanpostuak; informaziorako eskubidea; ekonomia eraldatzaileko sareak eta pertsonak eta natura errespetatzen dituzten herri proiektuak eta proiektu komunitarioak; eta gure eskubide eta askatasun guztien bermea.

“Lanaren, pentsioen eta bizitza duinaren aldeko greba orokor batetik gatoz, eta bide horretan jarraitzen dugu”, adierazi dute. “Aurkezten dugun dokumentua bizirik dagoen dokumentu bat da, eta aldatu egingo da premia berriak detektatzen ditugun edo erakundeek neurri berriak ezartzen dituzten heinean”. Hala, Nafarroako Gobernuari eskatu diote diogu edukiak kontuan hartzeko eta horietan oinarritutako neurri zehatzak aplikatzeko, bai eta benetako partaidetzarako espazioak sortzeko ere, horietan gizarte mugimenduen ahotsa kontuan hartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskubide sozialak
Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Erroldatzeko eskubidea gauzatzeko “autodefentsarako” gida aurkeztu dute Gasteizen

Hainbat herri mugimenduk osatu dute elkarlanean Autodefentsa Juridikorako Gida: errolda eskaera Gasteizen dokumentua. Salatu dute udalak ez duela errolda eskubidea bermatzeko neurririk hartzen, gainontzeko eskubideak lortzeko oinarrizko sarbidea den arren. Gidaren helburua da... [+]


Erroldarik ez, eskubiderik ez

Iragan asteazkenean aurkeztu zuten Gasteizen “Padrón y derechos humanos 2022-2023” txostena hainbat elkartek: Argituz, Enarak kooperatiba, Forum de Síndics, eta Arabako Eskubide Sozial, Ekonomiko eta Kulturalen Behatokiak. Txostena Gasteizko... [+]


Funtzionario gurasobakarren amatasun baimena bikoteena bezain luzea izateari uko egin dio Nafarroako Legebiltzarrak

Eskubide honek hainbat epairen bermea daukan arren, langile publikoek salaketak jartzen jarraitu beharko dute zaintzarako baimen osoa lortu ahal izateko. Proposamena EH Bilduk egin du Izquierda Ezkerraren sozietateen gaineko zergak igotzearen inguruko mozio batean, baina ez da... [+]


2022-04-25 | ARGIA
Alargunek pentsioa jasotzeko izatezko bikote bezala erregistratuta egon beharko dute berriz ere Hego Euskal Herrian

Alarguntza-pentsioak lortzeko izatezko bikote bezala erregistratuta egotea ez dela beharrezkoa zioen doktrina zuzendu egin du Espainiako Auzitegi Gorenak. Udal edo autonomia erkidegoko erregistroan izatezko bikote bezala izena emanda dagoela egiaztatu beharko du alargunak berriz... [+]


Verter Recyclingeko arduradunak mutu, epailearen galderen aurrean

Zaldibarko zabortegia kudeatzen zuen Verter Reyclingeko arduradunek astelehen honetan deklaratu dute Durangon, auzia daraman epailearen aurrean. Haietako bik uko egin diote epailearen galderei erantzuteari eta hirugarren batek ezin izan du auzitegira joan, koronabirusarekin... [+]


AEBetako lehen emakumezko alkatea

Argonia (Kansas, AEB), 1887ko apirilaren 4a. Susanna M. Salter-ek (1860-1961) herri txiki horretako hauteskundeak irabazi zituen, botoen %60tik gora eskuratuta, eta, hala, AEBetako lehen emakumezko alkatea izan zen.


2021-10-19 | ARGIA
Osasun pasearen derrigortasunaren aurkako ekimenak emendatzen ari dira

Baigorri eta Garazi aldeko Bagabiltza biltzarreko hamar kidek Donibane Garaziko mediateka okupatu zuten, paserik aurkeztu gabe, urriaren 16an. Lauren Inchauspe auzapezarekin hitzordua lortu zuten: urriaren 19an dira biltzekoak. Bestalde, Ipar Euskal Herrian Ezpass! Nora Goaz?... [+]


2020-09-22 | ARGIA
Etxerik gabeko pertsona bat hilik aurkitu dute Baionan

Baionako Euskaldunen plazan hilik aurkitu dute igande goizaldean etxerik ez zuen eta turismo bulegoaren ondoan lo egiten zuen pertsona bat. Berriak eman du albistea, Polizia iturriek "heriotza naturala" izan dela esan dietela. Zenbait eragilek Jean Rene Etxegaraik... [+]


2020-06-25 | Aiaraldea
Batu Elkarlaguntza Sarea sortu dute, gizarte arazoei “erantzun integrala” emateko

Arrankudiagan ez ezik, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, San Miguel, Zaratamo, Ugao eta Zeberion ere funtzionatuko du sareak. Etxebizitza eta elikadura izango dira egitasmoaren ildo nagusiak.


2020-05-28 | ARGIA
EAEko Arartekoak jasotako kexen erdia baino gehiagok eskubide sozialekin du lotura

Nafarroako Arartekoak ere aurkeztu du 2019ko txostena. Jasotako kexa gehienak lotuta daude funtzio publikoarekin eta hezkuntzarekin.


2020-05-27 | Juan Mari Arregi
Gastu sozialean inbertitzea oso errentagarria da

Gaur egungo pandemiatik gobernu eta administrazioek ikasi beharko luketen gauzetako bat da gastu sozialeko inbertsio oro oso errentagarria dela ekonomikoki. Ondorioz, erakunde bakoitzak horri buruz dituen politika guztiak berrikusi beharko lituzke.


Eguneraketa berriak daude