Populazioaren %10,9 bazterkeria egoeran dago, eta %14,5 arriskuan, biak Espainiako Estatuko daturik txikienak Arope tasaren arabera, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak azpimarratu duenez.
Lau nafarretatik bat gizarte bazterkeria edo egoera horretan egoteko zorian dago. Hori da pobreziaren inguruko ikerketak egiten dituen Arope tasak dioena, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak aipatutakoaren arabera. Hala ere, datuen irakurketa positiboa egin zuen: “[Estatu mailan] pobreziaren indize txikienak dituen erkidegoa da Nafarroa, biztanleriaren %10,9, eta baita arriskuan dauden biztanleena ere, %14,5”.
Urriaren 17an Legebiltzarrean Pobrezia Desagerraraztearen Aldeko Nazioarteko Egunaren harira urtero Gizarte Erakundeen Plataformarekin (GEP) batera egiten den ekitaldian Hualdek azken berriak ekarri zituen gogora: “Gaur bezalako egun batean, Palestinaz eta Mediterraneoko eta Atlantikoko migrazio mugimenduez oroitu behar dugu. Oso ankerra da. Gai horietan ez dago alderdikeriarik. Agintzen duena edozein dela ere, bazterketarik gabeko gizarte baten alde lan egin behar da”.
Nafarroakoa “hurbilen ditugun errealitateei eta baita gure mugetatik kanpokoei ere arreta berezia eskaintzen dien Parlamentua” dela adierazi zuen. “Baina adostasun handiak behar ditugu pertsona guztiei eskubide guztiak bermatzeko”.
Zentzu horretan, Voxen jarrera deitoratu zuen, pobrezia erauztearen aldeko GEParen eta Legebiltzarraren testu bateratuaren onarpena blokeatu baitzuen: “Gaurko ekitaldirako ezin izan dugu adierazpen instituzional bat onetsi, Voxen babesik gabe ezinezkoa den ahobatezko eskaera dela eta", azaldu zuen. Hala ere, Maite Nosti alderdi ultraeskuindarreko parlamentaria beste politikariekin eta GEPen ordezkariekin batera ipini zen ekitaldiko argazki ofizialean.
GEP honako elkarte hauek osatzen dute: Nafarroako GKEen Koordinakundea, Ekonomia Alternatibo eta Elkartasunezkoaren Sarea (REAS Nafarroa), Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Nafarroako Sarea eta Desgaitasuna duten Pertsonak ordezkatzen dituzten Nafarroako Erakundeen Batzordea (CERMIN). Justizia sozialaren alde lan egiten duten 160 erakunde dira guztira, besteak beste, SOS Arrazakeria, Paris 365, CEAR edo Lantxotegi.
Jon González eta Andrea Corera GEPeko ordezkariek "Nafarroako pobrezia eta desberdinkeria desagerrarazteko" eta "herrialde pobretuekiko konpromisoa indartzeko" deia egin zieten urriaren 17an indar politikoei: "Nafarroan 96.000 pertsona pobrezia arriskuan daude. Erregistroak are okerragoak dira desgaitasunaz ari bagara, batez besteko errenta txikiagoa baita eta gastuak, berriz, handiagoak. Aurreiritziek eta diskriminazioak izugarri zailtzen dute gizartean eta lan-munduan sartzea".
Egoera "zail eta korapilatsu" horren erdian, GEPek "eredu ekonomiko solidarioak indartzea" eskatzen du, tokiko ekonomia lehenesten dutenak, enplegu duinak bermatzen dituztenak, ingurumen-konpromisoa dutenak eta bazterketa arriskuan dauden pertsonei aukerak eskaintzen dizkietenak.
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) egitasmoko kidea da Ixiar Gonzalez Gurrutxaga. Donostiako Udalak asteazkenean debekatu egin die behar dutenentzako otordu beroak eskaintzen jarraitzea. 18:00etan prentsaurrekoa deitu dute beren erantzunaren berri emateko. "Hiru aukera ditugu:... [+]
Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldeak ezin izango ditu otorduak eman ostegunetik aurrera, Egian behintzat. Hala jakinarazi diete udaltzainek asteazken iluntzean, ahoz, antolatzaileei, baimenik ez dutela eta Donostiako Udalaren erabakia dela argudiatuta. Asteazken... [+]
Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]
Europako Funts Sozialen ataletik Elikagaien Bankuetara bideratzen zuten urtero dirua eurek bidera zezaten janaria behar gehien duten herritarren artean. Aldaketa iritsi da kudeaketara orain: adin txikikoak dituzten familiei diru-txartelak emanen dizkiete produktuak erosteko. 130... [+]
EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]
Oxfam Intermon-en txostenak ohartarazi du planetak dituen erronka handienei, hala nola krisi klimatikoari, eta pobrezia eta desberdinkeria iraunkorrari aurre egiteko ahalegin globalak mehatxupean daudela. “Boterea ultraaberatsen eta megaenpresen eskuetan pilatzen ari... [+]
Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.
Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]
181 milioi haur inguru bizi dira egoera larrian eta gobernuz kanpoko erakundeak dio hilgarria izan daitekeen desnutrizio-motaren bat jasateko %50 aukera gehiago dutela. Desberdintasunak, gatazkak eta krisi klimatikoa dira arrazoi nagusiak.