Doako osasun arreta bermatzen duen Nafarroako legea baliogabetu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

  • Ebazpenak dio legea ez dela Espainiako Konstituzioarekin bateragarria. Nafarroako Gobernuak adierazi du migratzaileen osasun arreta ziurtatuko duela beste laguntza batzuen bidez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 28an - 10:55

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi du Nafarroan bizi diren pertsona guztiei osasun arreta bermatzen dien Nafarroako 8/2013 foru legea. Hau jakitean Nafarroako Gobernuak lasaitasun mezua zabaldu du: "Paperik gabeko migratzaileen osasun arreta bermatzen segituko dugu aurrerantzean ere. Beste laguntza eredu bat aurreikusia zuen exekutiboak, Auzitegi Konstituzionalak 2013ko legea atzera bota zezakeela jakinda".

Auzitegi horretako lau magistratuk boto partikularra eman dute, ez baitatoz bat sententziaren oinarriekin eta epaiarekin berarekin; beste magistratu batek ere kontrako botoa eman du, Nafarroak osasun alorrean dituen eskuduntzak oinarritzat hartuta. Hala ere, sententzia aurrera atera da, aintzat hartu baitute Espainiako Gobernuak jarritako helegitea.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Konstituzionalaren erabakiak
Epai euskarafobo berria
Udalerri euskaldunek ere ezingo dute euskaraz funtzionatu, Espainiako Konstituzio Epaitegiak inposatu duenez

Madrilgo epaitegi horrek ebatzi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eragile eta ordezkari guztiek euskaraz dakiten udalerrietan, administrazioak euskaraz funtzionatzeak "eskubide linguistikoak urratzen" dituela. Hori dio, nahiz eta EAEko Udalen Legeak jaso norbaitek ez... [+]


Joaquín Urías, Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko kide ohia
“Botere banaketaren aurkako erasoa da, baina estatua ez da erori”

Bikainak izan beharko lukete, merezimenduzkoak, beren ikaskideen gaitasunen gainetik. Hala ere, ez da hori gertatzen, dio Konstituzio Zuzenbideko irakasle eta Auzitegi Konstituzionaleko letradu ohi Joaquín Uríasek. Espainiako Auzitegi Konstituzionalean... [+]


Kongresuak eta Senatuak ez dute Auzitegi Konstituzionalaren eskakizuna bete behar

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak estatuko demokraziaren historian lehen aldiz bertan behera utzi du Diputatuen Kongresuan tramitatzen ari ziren lege bat, Zigor Kodearen erreforma bat, hain zuzen, ahalbidetuko lukeena Konstituzionaleko gehiengoa progresista izatea... [+]


2022-09-16 | ARGIA
Kontratu Publikoen Foru Legea Konstituzionalera eraman du Madrilek

Espainiako Gobernuak uda aurretik eraman zuen legea Auzitegi Konstituzionalera eta horrek orain onartu du eztabaidarako. 2021ean onartu zen Kontratu Publikoen Foru legea eta lau artikulu jarri ditu auzitan Madrilek.


2021-10-28 | ARGIA
‘Bateragune’ auziko epaiketa atzera bota du Konstituzionalak, defentsaren helegiteaz erabaki bitartean

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak aho batez onartu du behin behineko neurri bezala Bateragune auziko epaiketa berriz ez egitea. Hala eskatu zuen Iñigo Iruin auzipetuen defentsako abokatuak helegite batean.


2021-10-27 | ARGIA
Bigarren alarma egoera ere legez kanpokoa izan zela ebatzi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Vox alderdiak jarritako helegitea onartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, aldeko sei eta kontrako lau bozkarekin.


2021-07-27 | Pako Sudupe
Espainiako 1977ko hauteskundeak Konstituzioaren atariko (2)

Sánchez egungo presidentea eta Zapatero atzokoa, eta Felipe González herenegungoa, eta XIX. mende amaieratik honainoko sozialisten belaunaldi kate luzea inposizio espainol berari lotuak, eta ez gutxiago eskuin espainiarra, noski, bat-bat eginda: autodeterminazio... [+]


Iñaki Lasagabaster, EHUko katedratikoa:
“Erreforma konstituzionala ezinezkoa denean, ondorioa sistema autoritarioa da”

Parlamento, Tribunal Constitucional, separación de poderes (Parlamentua, Auzitegi Konstituzionala, botere banaketa), hori da Iñaki Lasagabaster EHUko administrazio zuzenbideko katedradunaren azken liburua. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratu du. Eta... [+]


2020-12-16 | Jone Markuleta
Espainiako bandera “iraintzea” adierazpen askatasunetik kanpo dagoela dio Konstituzio Epaitegiak

Espainiako banderari egindako irainak ez ditu adierazpen askatasunerako eskubideak babesten Espainiako Auzitegi Konstituzionalak astearte honetan erabaki duenez. Aldeko sei botorekin eta kontrako bostekin onartu dute erabakia.


2019-10-31 | Juan Mari Arregi
Konstituzionalak enpresen “askatasuna” langileen osasunaren gainetik jarri du

Espainiako Konstituzio Auzitegiak baja laboralagatik langileak kaleratzea babestu du, baja hori justifikatuta egonda ere. Kataluniako langile baten salaketari erantzun dio, berrogei egunetik bederatzitan lanera joan ez zela-eta kaleratu zutelako.


2018-10-01 | ARGIA
Seven young Basques illegally sent to prison

They were arrested in 2015 after being accused by the Ertzaintza (Basque police) of being members of pro-independence organization Segi. The Spanish Constitutional Court has now declared the order for arrest and imprisonment invalid and “against the law and rights”.


Polizien biktimen legea indargabetzea “Nafarroako subiranotasunaren aurkako erasoa” dela salatu dute

Nafarroako indarkeria polizialaren biktimek prentsaurrekoa eman dute asteazkenean Espainiako Konstituzio Auzitegiak Nafarroako polizien biktimen legea indargabetu izana salatu dute.


Nafarroako legeei Auzitegi Konstituzionalak jarri dizkien mugak salatzeko, mobilizazioa

Gizarte eragileek, alderdi politikoek eta sindikatuek egin dute protestan parte hartzeko deia: igandean 13:00etan Sarasate pasealekuan eginen dute "Eskubideak, erabakiak, demokrazia" goiburuarekin.


Eguneraketa berriak daude