NaBaiko independenteek Zabaltzen taldea sortu dute

  • Burlatan egin zuten batzarrean, han zeuden bazkide guztiek [104tik 69] Zabaltzen sortzearen alde egin zuten. Eragile politiko izaera izango du elkarteak, ez alderdi politikoarena. Behin-behineko batzorde kudeatzailea izendatu zuten, azaroko hauteskundeak bitarte erakundeaz arduratu dadin.


2011ko irailaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Atzoko batzarra, Burlatan
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zabaltzen-eko kideentzat Nafarroa Bai "ezinbestekoa" da hauteskunde-espazio zabala duen indar mobilizatzaile eta barneratzaile gisa. Bost oinarrizko puntu jaso zituzten estatutuetan.

- "Ideologikoki ezkerrean, baskismoan eta nazionalismo barneratzailean kokatzen da, aldaketa pluralista eraikitze bidean".

- "Nafarroa da subjektu politikoa, eta bertako herritarrei dagokie erabakitzea".

- "Giza eskubideen aldeko erabateko apustua eta indarkeria politikoaren biktimen onarpena: lehengoena eta oraingoena".

- "Lorpen sozial eta politikoen defentsaren aldeko borroka, merkatu finantzieroen mendetasunaren aurrean".

- "Elkartasun politika globalak sustatzea, munduan banaketa eredu berri baten alde".

Estatutuetan esaten da oinarrizko bost puntu horiek konpartitzen dituzten alderdi eta asoziazioekin taldekatzeko prest daudela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: NaBai
2011ko irailaren 1
Eta NaBai zer?

Eguneraketa berriak daude