Gaurdanik “ñ” letra erabiltzea legezkoa izanen da Frantziako Errepublikan, Parisko Legebiltzarrak ostegunean onartu du duela bi urte luze debekatu zuena. Hau da, izen arruntetan, nahiz frantses herritarren izen-abizenetan “ñ” hizkia legez erabiltzea.
Quimper hirian jalgi zen auzia. 2017ko maiatzaren 11n sortutako haur baten gurasoek aitona Fañch-en izen bera eman nahi zioten semeari, bretoieraz eman ere.
Aitak, Jean-Christophe Bernard-ek, Fañch izena nahi zuen semearen nortasun agirian, baina frantses justiziak haren nahia zapuztu zuen “frantziar alfabetoaren parte ez zelako”. Epaileek “ñ “baimentzeak “Errepublikako zuzenbide estatua, herrialdearen batasuna eta berdintasuna jatorri bereizketarik gabe mantentzea” arriskuan jar zezakeela hauteman zuten nonbait.
Alta, bada, 2018ko azaroan, Rennesko Apelazio Auzitegiak lehenbiziko epaia aldatu zuen eta familiaren arrazoiak onartu zituen, “ñ” frantses zenbait hiztegitan dagoela argudiatuz. Fiskaltzak ez zuen amore eman, bistan da, Auzitegi Gorenera jo zuen, eta Rennes epaileen epaia baliogabetzat jo zuen forma kontuengatik. Auziaren funtsetan ez zen sartu haatik
Bernard famili bretoiak auzitegietan borrokatzeko kemenari eutsi zion harrezkero, baita Fañch izena onartu izatea lortu ere. Hartara, beren eskubidea Frantziako Estatuko herritar guztien eskubidea bilakatu da.
Frantziako Estatuak, tradizio zentralistari men eginez, izenetan eta izen-abizenetan onartzen ez zuen letra onartu “behar” izan du. Frantziako hiritarren aldeko aitorpen historikoa da, Bernard familiari, baita bretoi politikari eta aktibisten ekimenei esker.
Asanbleako Nazionaleko presidenteak, Richard Ferrand britainiarrak, Nicole Belloubet Justizia ministroak bere eskualdeko parlamentari guztiek egindako eskaera bateratuari onartu izana txalotu du.
Ezbairik gabe, “ñ”-aren aldeko borrokaren emaitza Bretainiako bretoiera eta haren nortasun linguistikoaren defentsan luzez eramandako ekintza politikoa da. Ipar Euskal Herritik ikusita, borrokaldi baten eredua. Gurean, Zuriñe, Iñaki, Beñat edo Añetak beren nortasuna beren moldera azaltzeko eskubidea dute engoitik.
Baina bat, kasuon baña: noiz onartuko ditu Frantziako Errepublika jakobinoak alfabetoaren hizki guztiak? Hots, euskara Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izatea, baita hala izanagatik, euskaraz eskoletan erakusteko frantses hizkuntzak dituen eskubide berberak –ekonomikoak barne– izatea?
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]
Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.
6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]
Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]
Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.
2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]