Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu” bat espero ote daiteke?
2008ko maiatzaren 2an, Nargis zikloi tropikal txit bortitzak Mawdwin lurmuturrean ukitu zuen lehorra Myanmarren, ekialderanzko bidean; Ayeyarwadi ibaiaren delta, Yangon, garai bateko hiriburua, eta Bago zeharkatu ondoren, Kayin estatuko mendialdeak jo eta indarra galdu ondoren baretu zen. Bidean, 140 mila hildako inguru utzi zituen; eta, pentsa, Asian gutxitan ikusi ahal izan den moduko txikizioa: etxeak lur jota, arroz-soroak birrinduta, milioiak janik eta urik gabe...
Halaz eta guztiz ere, suntsiketa apokaliptiko hargatik baino gehiago, haren ondorio politikoa izan litekeenagatik gogoratzen da Nargis zikloia: Than Shwe jeneralaren diktadura militarraren akaberagatik. Zikloia bera bezain suntsigarria izan zen gerora “trantsizio demokratikoa” zabaltzea; hain zuzen, zikloiaren ondorengo kudeaketak sorrarazi zuen haserre sozialak ahalbidetu zuen eginbidean zen hala moduzko “trantsizio demokratiko” hori. Eta, 2015ean, orduko uholdeak uholde, Aung San Suu Kyi andrearen LND alderdia gobernura iristea ahalbidetu zuen. 2021eko otsaileko estatu-kolpera arte.
Harez geroztiko gerra zibilaren erdi-erdian, Mandalay-tik gertu epizentroa izan duen martxoaren 28ko lurrikara jazo da. Goizegi da kalteen balantzea, lehen unekoa ere, egiteko, jipoi latzena jasan duten inguruneetako berririk ere ez delako izan orain arte. Baina hildakoak milaka ez ezik dozenaka mila izan daitezkeela iradokitzea ez da ezkorregia izatea izango, zoritxarrez.
Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu, haatik, urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu” bat espero ote daiteke?
Itxura denez, Junta militarraren kontrolpean dauden eskualdeak kaltetuko zituen gehien lurrikarak: militarren eskuetan daude hirigune gehien-gehienak, hau da, gune urbanizatuenak eta, bide batez, astinduaren kalte suntsitzaileenak jasango zituztenak. Matxinoen eskuetan dauden eskualdeetan ere izango ziren kalteak, baina susma liteke abantaila militarrak lortzeko tentazioa ere ez dela txikia izango haien artean; lehen egunak igarota, inork ez du, behintzat, su-etenez eta antzekoez hitz egin.
2008ko anabasaren irakaspenak atera dituztelako edo, Junta militarrak atzerriko laguntzari uko ez baizik dei egin dio. Indiatik eta, bereziki, Txinatik halako dezente, eta azkar, iristen hasi zaiola ematen du. Ez da kasualitatea: Myanmarreko gerra zibilak gaur-gaurkoz duen galgarik handiena auzo dituen bi potentzia horietatik ari da heltzen, asaldagarria egiten zaielako beren mugetan halako gatazka bat edukitzea. Eta badakite inork irabazi ezingo duen gerra dela.
Baina, lurrikara eta guzti, bake iraunkorra ez ezik su-eten sendo samar bat ere urruti dagoela esan liteke. Hondamendi klimatiko eta geologikoak bezain iraunkorrak dirudite Myanmarreko gatazka politiko-militarrek.
Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.
Myanmarreko gerra zibilak, gure hedabideen fokutik guztiz kanpo bada ere, atsedenik gabe jarraitzen duen bitartean, beste krisi politiko larri bat sutu da Bengalako golkoan. Sortzez, Bangladeshko gazteriaren kale-agerraldiek ez dute zerikusirik 2021eko estatu-kolpe militarrak... [+]
Toru Kubota uztailean atxilotu zuten, Myanmarko bi herritarrekin batera, Yangonen, erregimen militarraren aurkako protesta batean argazkiak eta bideoak atera ostean.
BBC hedabideak ikerketa bat argitaratu du, eta militarrek uztailean egindako lau sarraskiren berri eman du. Uste dute hilketak “zigor kolektiboak” izan direla, herri horiek baitira agintean dagoen junta militarraren oposizioaren gotorlekua. Armadak ez ditu hilketak... [+]
Otsailean militarrak agintera heldu zirenetik, herritarren aurkako hainbat eraso eta ekintza armatu egin dituzte. 1.100 pertsona hil dituzte ordutik, eta 4.500 (haurrak barne) atxilotuta dauzkate. Biztanleei armak hartzeko eskatu diete oposizioko kideek.
Bangladesheko rohingya kanpaleku bateko suteak gutxienez 15 hildako eta 560 zauritu utzi ditu, eta baita 400 desagertu ere. Sugarrek eremu zabala suntsitu dute eta 45.000 pertsona etxerik gabe geratu dira.
Herrialdeko hiri nagusietan istiluak izan dira Poliziaren eta diktaduraren aurkako manifestarien artean. Euskal Herrian 18:30ak zirenerako, gutxienez, 33 hildako aipatu dituzte nazioarteko hedabide nagusiek, sare sozialetan 60tik gora ere zenbatu dituzte. Nazio Batuen... [+]
Armadak larrialdi egoera ezarri du urtebeterako eta herrialdearen kontrola hartu du. Win Myin presidentea, eta Aung San Suu Kyi estatu kontseilaria eta Bakearen Nobel sariduna atxilotu dituzte.
Rui-Ning eta Huabo Times lantegietako langileek gutun bat bidali diote Inditexen sortzaileari. Sindikatuen aurkako errepresaliak salatzen dituzte, COVID-19aren pandemiaren aitzakian.
Mango eta Zara arropa ekoizleen Myanmarren dituzten lantegietako langileek salatu dute koronabirusa dela eta sindikatutako kideak kaleratu dituztela, eta ez sindikalak mantendu. Penn Stateko Unibertsitateko Munduko Langileen Eskubideen Zentroak gehitu du enpresak hainbat eskari... [+]
Urtarrilaren 16an, Birmaniako (Myanmarko) Katxin gutxiengoko kideek beraien hizkuntzan idazten saiatzen ziren bakoitzean, blokeatu egiten zitzaien Facebook. Ez zegoen modurik post bat egiteko hizkuntza horretan. "Zure eskaera ezin da prozesatu", erantzuten zuen... [+]
Behar militarrek ezin dituzte justifikatu espetxeratzeak, torturak, bortxaketak, sexu esklabotza eta jazarpena bezalako delituak, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) publiko egin duen txostenaren arabera.