Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

  • Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.

Mutualitateen eskumenek gora egiten duten heinean, osasun publikoaren baliabideak gutxitzen ari direla ere nabarmendu dute.

2024ko maiatzaren 03an - 06:23
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

1990. urtera arte mutualitateak lan istripuei eta lan gaixotasunei lotutako absentismoaz arduratzen ziren. Urteekin, mutualitateek geroz eta eskumen gehiago lortu dituzte, tartean, gaixotasun arruntek eragindako gaixoaldiak eta bajak kudeatzen dituzte; hala nola hotzeria eta gastroenteritisa. Aipatu eragileek salatu dute mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela eta mutualitateen inguruan informatzeko kanpaina abiatu dute.

Kritikatu dute mutualitateek lan-jatorria ezkutatzen dutela eta laneko gaixotasun edo istripu gehienen larritasuna “gutxiesten” dutela; “ahalik eta produktibitate gehien” lortzeko bajatik lanera lehenbailehen itzultzea bilatzen dutela; horretarako talka-tratamenduak erabiltzen dituztela;  beharrezkoak ez diren “proba garestiak” egiten dituztela; eta baja arrunten kasuan alta proposamenen %14 baino gutxiago baino ez direla egokiak.

Gaineratu dute mutualitateek osasun sistema “pribatizatzen” eta “negozio” bihurtzen dutela. Izan ere, Espainiako Estatuko mutualitateek %0,3 inbertitzen dute prebentzioan. Alemanian, adibidez, aurrekontuaren %10 prebentziora bideratzen da. Horrekin batera, legez kanpokoa den arren, Gizarte Segurantzarako kotizatzen den diru publikoarekin probak eta tratamenduak zentro pribatuetara bideratzen dituzte: “Kostuak garestitu eta osasun pribatua finantzatzen dute”.

Osasun sistema publikoa gainbeheran

Mutualitateen eskumenek gora egiten duten heinean, osasun publikoaren baliabideak gutxitzen ari direla nabarmendu dute: “Lanean ari garen langileok azkar artatzen gaituzten bitartean, gure senideek, langabetuek, lan irregularrak dituztenek eta pentsiodunek baliabide gutxiago izango dituzte osasuna zaintzeko”.

Horregatik, eskatzen dute Espainiako Gobernuak istripu-mutuen zentro, zerbitzu eta zentro sanitarioak osasun sistema publikoan integratzea. Horretaz zein mutualitateen ondorioen inguruan mintzatzeko hitzaldi bat emanen du Iñaki Moreno Sueskunek, Nafarroako Osasun Plataformako kide eta medikuak. Maiatzaren 13an, 18:30ean Katatakraken izanen da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Jaurlaritzaren proposamenak Lehen Mailako Arreta “are gehiago prekarizatzea” ekarriko lukeela adierazi du Espainiako Osasun Ministerioak

EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


AINTZANE CUADRA MARIGORTA
“Endometriosia gizonek pairatuko bazenukete oso bestelako egoera batean egongo ginateke”

Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da. 


Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


Nafarroako Medikuen Sindikatuak hilabete iraungo duen greba hasi du

Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


Donibane Lohizuneko poliklinikako larrialdi zerbitzua, “egoera jasanezinean”

Gauez ia aste osoan ateak itxita izaten ditu Donibane Lohizuneko osasun zentro horretako larrialdi zerbitzuak. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, mobilizazioei ekin diete herritarrek eta jadanik 3.000 sinadura bildu dituzte zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra"... [+]


Trebiñu Araban sartzeko “aurrerapausorik” ez dela eman salatu dute enklabeko zinegotziek

Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Eguneraketa berriak daude