Mutrikuk kale museo bilakatzeko bidea hartu du

  • Lau horma irudi egingo dira aurten. Urtero hainbat artista gonbidatzea da udalaren asmoa. Artista bakoitzak hamar urteko bermea ematen du bere horma irudia bere horretan mantenduko dela ziurtatzeko.


2023ko maiatzaren 04an - 07:50
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Txurruka Tenienteak etorbidean egindako lanarekin, bigarren horma irudia da Mutrikuko herrian ikusgai dagoena. Udatxo artistak eskola parean egindako lanarekin hasi zuen udalak Mutriku aire libreko museo bilakatzeko ibilbidea, eta bigarren fasean daude orain. Nexgraff bezala sinatzen duen Nestor Otaño artistak egin du Txurruka Tenienteak kaleko horma irudia, eta astebete inguru behar izan du lana burutzeko.

Bigarren horma irudiak herria museo ireki bilakatzeko bidean beste pauso bat eman du; bigarren faseko lehenengo urratsa izan da. Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, lau horma irudi egingo dituzte aurten; Nexgraffek bukatu duena, Pablo Astrain artistak San Miguel kaleko horman egingo duena, Txart artistak Txanbolingo biribilguneko horma batean egingo duena, eta azkenik, Murales Lianek Hotel handin egingo duena.

Pablo Astrain eta Txart artistek gaur [maiatzak 2] abiatuko dituzte beraien sormen lanak Mutrikuko kaleetan. Lian muralgileak, berriz, maiatzaren 12an hasiko du lanketa.

Lau horma irudiak maiatzerako egingo direla zehaztu dute, baina udalak jakinarazi du urtero proiektua handituz joatea dela asmoa, artista ezberdinak gonbidatu eta horma irudi gehiago eginez. “Euskal Herrian ditugun puntako kale artistak ekartzea da ideia, kalitate handia dute eta izena hartzen ari dira. Udatxorekin hasi zen ibilbidea, eta aurten egingo diren lau horma irudiekin bigarren fasean sartu gara. Baina urtero artista ezberdinak gonbidatzea aurreikusten dugu”. Lehen lana bukatuta, Pablo Astrain eta Txart artistek maiatzaren 2an abiatuko dituzte beraien sormen lanak Mutrikuko kaleetan. Lian muralgileak, berriz, maiatzaren 12an hasiko du lanketa.

Urtarrilean abiatu zen proiektua, eta artista ezberdinekin bildu ondoren, aukeraketa etorri zen. Udalak, bere aldetik, gaiak zehaztu zituen:  aniztasuna, feminismoa eta Mutriku (itsasoa eta mendia). Emandako gaiarekin, artista bakoitzak bere sormena garatzeko askatasun izan du, bakoitzak bere lana nahieran burutzeko.

Hormen aukeraketari dagokionez, artista bakoitzak bere horma aukeratu duela jakinarazi dute. “Bakoitzak bere horma aukeratu du; nork bere beharretara hobekien egokitzen zena aukeratu du”. Proposamenak jasota, eta lau horma horietatik hiru jabetza pribatukoak direla kontuan izanda, udalak bizilagunekin bilerak egin zituen. “Lanketa luzea egin da hormen aukeraketa egiteko. Urtarrilean hasita, bilera ugari egin dira artistekin, eta beraiek izan dira aukeraketa egin dutenak. Ondoren, udala etxe jabeekin bildu da konponbide batera heltzeko”.

Udalak hitzarmenak sinatu ditu bizilagunekin, hala nola, artista bakoitzak 10 urteko bermea ematen du bere horma irudia bere horretan mantenduko dela ziurtatuz. Hortaz, udalak hitzarmen horretan 10 urte horiek igaro ondoren hormak hasieran zeuden bezala uzteko konpromisoa hartu du, baita denbora tarte horretan arazoren bat egonez gero konpontzekoa ere. “Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei, erreztasunak jartzeagatik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kaleko artea
Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


Artista kolektiboen jaialdia Leioako kaleetan, maiatzaren 18tik 21era

Leioako XXIII. Umore Azoka ospatuko da datorren asteburuan. Arte eszenikoetako 43 konpainia eta 90 emanaldi izango dira ikusgai; tartean izango dira Euskal Herriko hamazazpi konpainia.


2023-02-15 | Axier Lopez
Horma biziak zentsura eta ahanzturaren gainetik

“Hedabideek isilarazten dutenaz mintzo dira hormak”, zioen erdaraz Barakaldoko mural batek 1990eko hamarkadan, horma-irudien eta pintaketen zeregin nagusia azpimarratu nahian. Ahots anonimoak dira, horman idatzitako hitzetik mintzo direnak, espontaneoak gehienak, gai... [+]


Lian muralgilea
“Kamiñazpiko lana guztiona da, hortaz, baita saria ere”

Street Art Cities plataformak egiten duen sailkapenean, munduko hirugarren onena hautatu dute Ondarroako Kamiñazpin dagoen Lian muralgilearen lana.


2023-01-20 | ARGIA
Sare sozialak arakatu eta Gasteizko grafitigileak zigortu nahi ditu Urtaranen gobernuak

Zerbitzu sekretuen alorrean erabili ohi diren OSINT teknikak erabiliko dituen enpresa bat kontratatzeko proiektua lizitaziora atera du Gasteizko Udalak, Arabako Alea-k jakitera eman duenez.


2022-10-14 | Iñaki Agirre
Dizebi artistaren “Kapital” lana ezabatu du Donostiako Udalak beste mural batekin

Igor Rezola Dizebi grafitigileak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren enkarguz egin zuen lana ezabatzea erabaki du Donostiako Udalak. "Kapitalismoa borrokatu" idatzi zuen Itsasondoko artistak, eta ondoren, "ismoa borrokatu" estali zuen horman... [+]


Ilargi argiaren itzala

Azaroko gau hotz hauetan Gasteizko kaleak ez ditu ilargiak argitu, Umbra argi festibaleko ikuskizunek baizik. Argi gutxiko egun labur hauetan argien artearen munduan barneratzeko aukera eman digu jaialdiak, izan ere, ikusleek esparru horretako azken adierazpen artistiko eta... [+]


2021-11-08 | Leire Regadas
Lian Monserrate, 'Murales Lian'
“Kapitalismoaren aurrean aktiboki eusten duen gotorleku bakanetakoa da grafitigintza”

Autodidakta, kritikoa eta batere konformista. Materiala erosteko dirurik eduki ez arren hori ez da inoiz arazo izan. Hiri grisen pareta zuriak dohainik dira eta erakusleiho paregabea mezuak zabaltzeko. Espraia eskuan, espazio publikoaz jabetzen da eta ezarritako estereotipoei... [+]


2021-08-27 | Goierriko Hitza
Lazkao Txiki inoiz baino presenteago Ordizian

Nexgraff grafitigileek amaitu dute Lazkao Txikiri eta euskarari eskainitako horma-irudia. Kolorez eta ikur sinbolikoz betetako muralak oihartzun handia izan du.


2.300 euroko isuna jarri dio Zornotzako Udalak Martz grafitigileari

Herrian grafitiak egiteagatik ezarri diote zigorra. Martzek adierazpen askatasunaren eraso gisa ikusten du gertatutakoa eta esan du ez duela isuna ordainduko. Hainbat artistaren babesa jaso du.


2021-05-21 | Ixone Arana
Donostiako Udalak kaleko artisten jarduna debekatu du Alde Zaharrean

Legediaren arabera, musikariek 75 metroko tartea izan beharko dute beraien artean, eta 20 metrokoa etxebizitzekiko. Beraz, artistak ezingo dira Donostiako Parte Zaharrean aritu.


Zatitutako herria osatzeko grafitiak

Hondakin arriskutsuen zabortegi bat eraikitzeko proiektuak zatitu zituen Fanzara herri txikiko biztanleak. Ezinikusiak eta etsaitasunak gainditu eta komunitatea osatzen ahalegintzeko sortu zuten Arte Urbanoaren Museo Bukatugabea (MIAU, gaztelaniazko siglekin). Herriko hormak eta... [+]


2021-02-11 | Rock Black Block
Mural zentsuratuaz, adierazpen askatasunaz

Aurreko astean ekitaldi bat antolatu genuen, Pablo Hasél kartzelaratzeko egoeraren aurrean. Adierazpen askatasuna erabiliz, ahal zen neurrian arreta deitzea zen asmoa, errepresio eta zentsura larri honen aurrean. Badirudi lortu dugula, ez hainbeste gure ekintzengatik,... [+]


Eguneraketa berriak daude