Baztandarren Biltzarra eta Elizondoko bestetan toki publikoetan ez, baina pribatuetan gizasemeek bakarrik dantzatu dutela aipatu dute
Emakumeen dantzatzeko eskubidea aldarrikatzen duen Plazara Dantzara herri ekimenak Elizondon Mutildantzaren inguruan izan diren jarrera baztertzaileak salatu ditu.
Plazada Dantzarak aipatu duenez, «Baztandarren Biltzarra egunean, Ikastolako plazan, Mutildantza baztertzailea egiten saiatu ziren, baina Plazara Dantzarako kideak dantzatzeko prest geundela ikusirik, ez zutela dantzatu nahi izan». Taldearen ustez, «ironikoa da errespetua aldarrikatzen duten horiek Baztandarren Biltzarrak antolatzen duen egitarautik kanpo dantza baztertzailea egiten saiatzea, Baztandar guziona den eguna errespetatu gabe».
Elizondoko bestetan, berriz, Santiago eguneko egitarau ofizialean zegoen Mutildantza dantzatu beharrean, Baztango Mutildantzari taldea eremu pribatu batera dantzatzera joatea erabaki zuten. Gauean, 20:00etan ikastolako plazan saiatu ziren berriro, baina emakume dantzariak ikusita, ez zuten dantzatu. Beren helburua betetzen ez zela ikusita, 26an eta 27an bertze eremu pribatu batera joatea erabaki zuten, kasu honetan Elizondoko Elizako belardira.
Plazara Dantzara taldearen helburu nagusia «Baztanen Mutildantza dantzatzen den herri guzietan dantza publiko eta parekideak dantzatzea da. Plazara Dantzararen lehenengo helburua beraz bete da aurtengoan ere, eta zoriondu nahi ditugu gurekin batera helburu hori lortzeko lanean aritu diren eta arituko diren guziak». Halere, salatu nahi izan dituzte «horrelako jarrera sexista eta baztertzaileak babesten dituzten jabe pribatuak» salatu nahi izan dituzte: «historian zehar ezinbertzekoa izan da klase pribilegiatuen eta Eliza katolikoaren papera patriarkatua mantentzeko eta emakumeen eskubideak zapaltzeko. Ez da kasualitatea plazetan emakumeak baztertu nahi dituzten horiek, hain zuzen ere, Elizan bilakatzea beren gotorleku. Ez da kasualitatea ere, herritar guzionak ziren eta Elizak modu lotsagabean bereganatutako lurrak, emakumea baztertzeko eta publikoa pribatu bihurtzeko erabiltzea».
Plazara Dantzara taldetik lanean segituko omen dute plaza guzietan Mutildantza parekideak eta publikoak izaten segitzeko, «batzuk historiako bidegabekeriak errepikatu nahi dituzten arren».
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Erran.eus-ek argitaratu du eta webgune horretako Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]
Dozenaka lagun batu dira igandean Laudioko Herriko plazan, Ez zara fisioa, erasotzailea zara lelopean.
2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Gipuzkoako Auzitegiak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. Epaiketa asteazkenean egin zuten, eta, hasi aurretik, gizonak gertakariak onartu eta akordioa erdietsi zuen Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin, zigorra... [+]
Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango... [+]
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]
Biktimak 13 urte zituenean, 1998 eta 2001 artean, Lointek kirol taldeko Mario Lopez entrenatzaile ohiaren parteko sexu abusuak jasan zituen. Emakumeak duela urtebete salatu zuen, eta epaiketa 2025eko urtarrilaren 14tik 16ra egingo da, Bizkaiko Auzitegian. Mugimendu... [+]
Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.