Mutildantzetan emakumea baztertzearen kontra azaldu da Baztango Batzar nagusia

  • Udalaren osoko bilkurak, aldiz, salaketa hori errefusatu zuen joan den asteko batzarrean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 04an - 09:44
Asteleheneko Batzar Nagusiaren bilkuran Mutildantzetan emakumea baztertzearen kontrako mozioa onartu zen. Argazkia: Juan Mari Ondikol
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Baztango Batzar Nagusiak ohiko bilkura ospatu zuen urriaren 1ean. Asteleheneko bilkurako gaien artean, Baztango Talde Feminista, Jo ala Jo eta Plazara Dantzarak aurkeztutako mozio bat landu zen. Bertan, «Elizondoko elizaren eremuetan ematen den bazterketarekin kezkatuak» agertu ziren mozioa aurkeztu zuten taldeak. «Baztandarren Bitzarrean eta Elizondoko bestetan mutildantza baztertzailea ematen da eta horren aitzinean esku hartzea eskatu nahi dizuegu», hala zuzendu zitzaizkion Batzar Nagusiko kideei.

Mutildantzetan emakumea baztertzearen kontra azaldu da Baztango Batzar nagusia Asteleheneko Batzar Nagusiaren bilkuran Mutildantzetan emakumea baztertzearen kontrako mozioa onartu zen.

Mozioan azaltzen zuten Baztango herrietako bestetan jotzen den mutildantza ofizialetan emakumeen parte hartzea bermatua zegoela eta bazterketa desagertua zela, mutildantzak dantzatzen diren herri guztietan parekideak dantzatzen direla eta zuzeneko erasoak desagertu direla. Dena den, Baztandarren Biltzarrean eta Elizondoko bestetan «bazterketa gauzatu ahal izateko gizon talde bat elizaren babesean gotortu» eta «plazan dantzatzen ari diren tenore berean, boikot eginez, beren emanaldi baztertzailea gauzatzen» dutela gaitzetsi zuten.

Ondotik, Batzar Nagusiko kideei zuzendu zitzaizkien, «zuek ere zuen adierazpenetan errespetuan eta berdintasunean oinarritutako Baztan bat nahi duzuela erraten duzuelakoz» eta bi eskaera zehatz zituen mozioak: batetik, «publikoki salatzea Elizondoko elizaren eremuan ematen den emakumeekiko bazterketa» eta bertzetik «ekintza hori egiten duten gizonei egiteari uztea zuzenean eskatzea».

Baztango Ezkerrak, 2015ean Baztango Mutil-dantzari taldeak Elizondoko herritik jasotako testu bat aurkeztu zuen, zeinean azaltzen zen nola talde honi eskatu zitzaion beren mutildantza orduz aldatzea eta dantzariei, plazan, mutildantza parekidean dantzatzeko gonbidapena luzatu bidenabar, normaltasuna berrezartzeko bidean. Hori bete zutela eta orain salaketa egitea eskatzea gehiegikeria zela azaldu zuten. Azkenik, mozioa onartu zuen Batzar Nagusiak, aldeko 13 bozkarekin, kontrako 6 bozkarekin eta 7 abstentziorekin.

Udalak ez zuen mozioa onartu Mozio bera joan den asteko Udaleko Osoko Bilkuran ere aurkeztu zuten, eta orduan bertzelakoa izan zen emaitza. Mozioa ez zen onartu, izan ere, kontrako 5 bozka izan ziren (Geroa Bai, Baztango Ezkerra eta Baztan Auzolanean), aldeko 3 (EHBildu) eta 4 abstentzio (UPN).

>>> Artikulu hau Erran.eus webgunetik ekarri dugu ARGIAra, CC-By-SA lizentzia librea baliatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Itzalari begira

MOOR KRAD

Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.

---------------------------------------------

Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]


2024-09-06 | dantzan.eus
Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.


2024-09-03 | dantzan.eus
Dantza garaikideko konpainien agertoki Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herriak

Dantza garaikidea landa-inguruneetara zabaltzeko asmoz iraileko hiru asteburutan lantegi eta emanaldiak izango dira Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herrietan. LABO GEO (Gorputza eta Ondarea) ekimenaren baitan antolatu dira saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan... [+]


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-05-30 | dantzan.eus
Emakumeak euskal dantzan: nondik gatoz eta nora goaz?

"Guri bizitza joan zaigu espaloitik begira". 80 urteko emakumearen arrangura iltzatuta geratu zitzaion Josune Zubeldiari. Hainbat belaunalditako bost emakumek hartu dute hitza emakumeek dantzetan, herriko taldeetan eta errituetan izan dituzten borroka, aldaketa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude