Covid pandemiak jota pasa ditugun azken bi urte hauetan izugarri eztabaidatu da norberaren askatasunaz, eskubide pertsonalen garapenaz, poliziaren gehiegikeriaz, manipulazio informatiboaz, administrazioaren kudeaketa txarraz, osasun zerbitzu publikoen beharraz, txertaketaz, osasun paseaz… eta, nola ez, musukoaz. Eztabaida erraldoi horrek beste mila eztabaida estali ditu. Horietako bat eta garrantzitsua, zalantzarik gabe, gure eskubide sozial, zibil eta politikoak izugarri murritzen dituen Mozal Legearena da, hain zuzen.
Duela ia zazpi urte, 2015ean, PPren gehiengo osoaz baliaturik, Mariano Rajoyk Mozal Legea indarrean ezarri zuenetik 766.416 herritar zigortu dira Lege honen bidez Estatu espainiarrean, COVID Pandemia iritsi aurretik. Hego Euskal Herri osoan emaitza ere izugarria izan da, Hego Euskal Herrian gehiengo sindikalak, politikoak eta baita instituzionalak ere Mozal Legearen aurkako iritzia eman duen arren. Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak, Ertzaintzak, Foralak eta Udaltzaingoak gutxienez, 28.000 espediente zabaldu dituzte, eta hauetatik 8.000 inguru eskubide sozial, zibil eta politikoen aurkako zigorrak dira.
2019an, PSOE eta Podemosek osaturiko Madrilgo Gobernu berria martxan jarri zutenean, Mozal Legea ahalik eta lasterren indargabetuko zutela iragarri zuten, baina ez da horrelakorik gertatu. Hori bai, 2020ko martxotik aurrera sortu zen COVID Pandemia garaian etekin ederra atera dio Espainiako Gobernuak Mozal Legeari, mota guztietako protesta sozial, zibil eta politikoak irmoki erasotzeko, oztopatzeko eta zigortzeko, baita Lege irizpideen aurka ere, gero ikusi denez… COVID garaian hamarnaka mila aldiz erabili dute Mozal Legea, inolako mugarik gabe.
Baina Madrilgo Gobernuak Mozal Legea indargabetzeko edota sakonki eraldatzeko nahiko babesa du Espainiako Parlamentuan, Pedro Sanchez presidenteari babesa eman zioten ezkerreko indar politiko parlamentario katalan, galiziar eta euskaldunak Mozal Legearen aurkakoak dira-eta. Gauzak aldatzeko aukera egon badago, beraz.
Egun hauetan jakin dugu datorren otsailaren erdialdean martxan jarriko dela berriro Mozal Legearen inguruko eztabaida. Dirudienez, datozen hilabeteetan Parlamentuko Osoko Bilkuran bozkatuko den proposamena idazteaz arduratzen den Lan Taldeak bere lehen bileran, araudi berriaren 40 artikuluetatik lehen 19ak landu eta adostu omen ditu. Esaten denez, PSOEk eta Unidas Podemosek joan den azaroan adostutako Gobernuaren lehen zirriborroari talde parlamentario euskaldun, katalan eta gailegoek eginiko zuzenketa gehienak onartu omen ditu Gobernu espainiarrak.
Talde parlamentari horiek Polizia jardueren gaineko kontrol handiagoa eskatu dute eta gomazko pilotak debekatzea, esate baterako. Dirudienez, komisaldegietako identifikazioak bi ordutik gorakoak ez izatea ere adostu omen dute, salbuespenak salbuespen. Bide beretik, badirudi gertakari zehatz baten ondoren espontaneoki manifestatzen direnei zigorrak kentzea edota polizia jardueren irudiak hartzeko mugak ezabatzea ere onartu dutela. Hizkuntzen tratamenduei dagokienez, NAN eta pasaporteetan hizkuntza koofizialak erabiltzea ere adostu omen dute.
Aldiz, ez dago batere garbi zer pasako den desobedientziatzat jotzen diren jarduerekin. Zer pasako da milaka eta milaka herritarren zigorraren oinarrian dauden 36.6 eta 37.4 artikulu famatuekin? Desobedientzia, erresistentzia, identifikatzeari uko egitea edota ustezko errespetu faltak delitu izaten jarraituko dute? Eta gehiegikeriak egiten dituzten polizien zigorrak gogortuko al dira? Eta migranteen itzulera “beroak” baimenduko dituzte? Eta Poliziaren testigantzak egiazkoak eta lege baliozkoak izaten jarraituko dute? Gauza asko dago oraindik argitzeko.
Bitartean, eskuina dantzan hasi da Madrilen. Mozal Legearen erreformaren iragarpen hutsak milaka polizia, guardia zibil eta baita ertzain zein foral ere, kaleratu zituen Madrilen joan den azaroaren 27an, PP, Vox eta Ciudadanoseko buruzagien babesarekin. Polizien sindikatuek eta eskuinak azaldu dutenez, Mozal Legearen erreformak segurtasun indarretako kideak babesik gabe utziko omen ditu.
Pedro Sanchez presidentearentzat ez da egoera berria. Bere Gobernuak egiten dituen proposamenek askotan eskuinaren gaitzespen osoa jasotzen dute, eta Kongresura eramaten dituztenean, Gobernu espainiarraren aliatu parlamentarioek gutxiegitzat jotzen dituzte. Lan Erreformarekin halaxe gertatu berri da. Mozal Legearen erreformarekin ere gauza bera gerta daiteke. Beste zirku bat eskainiko ahal digute oraingoan ere?
Ez dago garbi zein izango den eztabaidaren azken emaitza; baina adituek, legelariek eta baita jendarte mugimenduko ordezkariek ere argi adierazi dute Gobernuaren proposamenaren inguruan gaur arte eginiko zuzenketek ez dituztela indargabetzen Mozal Legearen alderdirik kaltegarrienak. Hala bada, Mozal Legearen indargabetzetik oso urruti dago oraindik Pedro Sanchezen Gobernua.
Badirudi Lan Erreformaren kasuan bezala, Mozal Legearen inguruan Pedro Sanchezen Gobernuak ez duela PPren Mozal Legea indargabetzeko emandako hitza beteko. Gauzak horrela, Madrilgo Legebiltzarrean dauden euskal indar politikoei Mozal Legearen erreformari ere EZ esan diezaioten eskatzen diegu, Lan Erreformarekin egin duten moduan, hori baita euskaldun gehiengo oso zabalaren nahia.
Dena dela, zein nahi delarik bozketaren emaitza, euskal herritarrei dei egiten diegu gure eskubide sozial, zibil eta politikoen defentsan, desobedientziaren bideari eutsi diezaioten. Gure laguntza osoa izango dute.
* Ione San Ildefonso eta Joseba Alvarez ELEAK Libre mugimenduaren izenean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]