Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.
Petronor enpresa egiten ari den urbanizazio-obra bat geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizeko alkate Edu Brionesek. Proiektua instalazioen sarrera hobetzeko lan batzuk dira, besteak beste, espaloi berria eta aparkalekuak enpresa inguratzen duen kanpoko bidean.
Deiak jaso duenez, Brionesek adierazi du Petronorrek iazko urrian obrak egiteko lizentzia-eskaera aurkeztu zuela,eta udal txosten tekniko batek jasotzen duela “hainbat artxibo telematiko osatu gabe zeudela”. Txosten horrek dio obrak burutzeko URA (Uraren Euskal Agentzia), Cotorrio eta Errepideetako Foru Departamentuaren baimena behar dela, eta ez dituztela aurkeztu: “Udalak Petronorri dokumentu horiek eskatu zizkion, baina ez dugu erantzunik jaso”.
Legearen arabera, dagokion administrazio-baimenik gabe egiten den edozein jarduera “klandestinoa” da. Beraz, udalak obrak bertan behera utzi ditu berehala. Brionesek erabakia argitu nahi izan du: “Geldiarazteko dekretu honek ez du esan nahi udala Petronorren eta haren industria-jardueraren aurka dagoenik, baina koherentziagatik, legea betetzeko exijitu behar diogu enpresa honi, gure edozein bizilaguni eskatzen diogun bezala bere jabetzako obrak egiten dituztenean".
Obrak eteteko agindua ez betetzeak 600 eurotik jarduera “klandestinoaren” balioaren %10era bitarteko isunak ekar ditzake. Halaber, espedientea Fiskaltzara eramatea ere posible litzateke, desobedientzia-delituaren zantzuak badaude.
Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.
Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]
Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.
"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".
Azken hilabetetan izandako lan gatazketan auzipetuak izan diren beharginek agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, langile borrokaren kriminalizazioa salatzeko. Mobilizazioak iragarri dituzte.
Bilboko auzitegiak "justifikazio gabekotzat" jo du Petronorrek pasa den maiatzean indarrean jarri zuen aldi baterako enplegu erregulazioa (ABEE). Enpresak adierazi du epaiari helegitea jarrriko diola.
2008ko udan sortu zen Meatzaldea Bizirik elkarte ekologista izen bereko eskualdean, Cokearen Aurkako Koordinadoraren segida modura eta bide batez hari izaera legala emateko. Otsailaren 12rako manifestazioa deitu dute Muskizen, Petronorren ate aurrean, findegiari bertan... [+]
Ekainaren 11tik 20ra greban daude Petronorreko langileak, zuzendaritzari Aldi Baterako Enplegu Erregulaziorako Espedientea erretira dezala exijitzeko. Mobilizazio egutegi indartsua antolatu dute langileek eta Bilboko beste hainbat enpresen borrokekin bat egiten ari dira... [+]
Bilboko portua eta Zorrotzaurre artean gasbide bate eraikitzeko makroproiektua aurkeztu dute 78 erakunde publiko eta pribatuk Euskalduna Jauregian. 2020 eta 2026 artean 1.300 milioi euro inbertitzea aurreikusten dute. Petronor-Repsol da proiektuaren sustatzaile nagusietakoa.
Petronor enpresak larunbat goizean informatu zuen Muskizen petrolio isuri bat izan zuela. Isurketa Barbadun ibaira iritsi zen hodi bateko zulo baten ondorioz. Inguruko faunan eraginak izan dituela salatu dute zenbait elkarte ekologistek.