Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.
Azaroan egingo dira AEBetako hurrengo presidentetzarako hauteskundeak, eta aberatsak ari dira dagoeneko Donald Trumpi terrenoa preparatzen. Elon Musk, Twitter edo egungo X sare sozialaren jabea eta munduko bigarren pertsona aberatsena, ageriko propaganda egiten ari zaio bere baliabideak erabilita. Sare horretako erabiltzaile orok sumatuko zuen, ziur, algoritmoa norantz egiten ari den. Eduki sektarioa hedatzen ari da, hainbat ideia indartzeko, inmigrazioari loturikoak asko, eta Musk bera, kontu pertsonaletik, Alderdi Demokrataren aurka egiten ari da.
Hiru urteren ostean, aipaturiko sare sozialera itzuli da Trump. Urtebete eman du hortik kanpo, galarazita, Kapitolioko gertakariak bultzatzeko bozgorailu gisa erabili zuelako. Gerora egin zen sarearen jabe Musk, eta makina bat bider esan zuen "informazio-askatasun oro" bermatuko zuela. Alegia, Trumpi bozgorailua itzularaziko ziola, eta horrela egin du.
Ez da nolanahi bueltatu, gainera: Euskal Herrian gauerdia zenean bien arteko online solasaldia egin zuten bertan, milioika entzuleren presentzian. Hiru ordu laurden berandu hasi da, arazo teknikoengatik, antza eraso informatikoa jasan dutelako. Eta Muskek, zeharka bada ere, errua egotzi die Trumpen aurkariei. Bi ordu iraun du elkarrizketak.
Harrisi eraso, errukirik gabe
"Harrisi emango bazenioke botoa, buru-osasuna begiratzera joan beharko zenuke", esan du Trumpek milioika pertsonaren aurrean, eta jakina, Kamala Harrisek erantzuteko batere aukerarik ez zuela. Dozenaka gehiago ere izan dira, estilo bertsukoak, nazioarteko hainbat hedabidek jaso dutenez.
Musk, gidoirik gabe zihoala esan bazuen ere, aski argi ikusi da noren alde lerratu den. Esaterako, natural-natural esan dio Trumpi belarrian tiroa jaso zuenean kuraia handia erakutsi zuela, eta "horrelako kuraiadun liderrak" behar dituela munduak.
Oro har, solasaldi osoa Trumpen gustuko edukiz jantzia izan da. Inmigrazioari buruz lasai ederrean mintzatu dira biak, astakeriak eta gehiago esan dituzte, eta Trumpen kanpainako "promesa-plan handia" goraipatu dute: historian inoiz ikusi ez omen den deportazio operaziorik handiena, horixe egingo duela zin egin du Trumpek.
Horrez gain, eta espero bezala, aberatsetan aberatsenak izanik, ekonomiaren deshazkundea ekarriko luketeten demokraten ustezko planak kritikatu dituzte. Petrolio eta gas ustiategien defentsa egiteko baliatu dute bozgorailua.
Ikusita harrabotsa sortu duela elkarrizketak, Harrisi gonbita egin dio sare sozialean Muskek, berarekin "solastatzeko" prest dagoela esanez.
Europako araudia urratzen egon daiteke Musk
Europako komisario Thierry Bretonek bi aldiz deitu dio arreta Muski azken 24 orduetan. Bata, Trumpekin elkarrizketa egin aurretik, eta bestea ondoren. Izan ere, Europako legedia urratzen egon daiteke Musk, baina oraindik ez du zigorrik jaso.
Iaz sartu zen indarrean Europako Zerbitzu Digitalen Legea. Ordutik, ikerketapean dago X sare soziala, besteak beste desinformazioari aurre egiteko neurririk hartzen ez duelako. Gezurrak ugari hedatzen dira plataforman, eta asko eta asko mezu iraingarri, mingarri eta diskriminatzaileak izaten dira. Hori ere leporatzen zaio, eta ikerketapean dago. Bretonek iradoki dio Muski pasa den gauerdiko solasaldiak are gehiago indartuko zituela hainbat mezu diskriminatzaile.
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
96 urte zituela eman du azken hatsa Jean-Marie Le Penek aurtengo urtarrilaren 7an. Heriotza bat festatzea ez bada ohikoa ere, hori gertatu da beretzat: milaka herritar batu dira Frantziako Estatuko hainbat hiritan, suziri, kantu eta xanpai botila artean, eskuin muturreko... [+]
96 urterekin hil da Jean-Marie Le Pen, eskuin-muturreko aurpegi ezaguna, Frantziako Estatuan urtez urte indartu egin den Fronte Nazionalaren sortzailea. Ahoan bilorik gabe aritu izan da beti eta beti bere ideia arrazistak zabaltzen. Ideia arrazistak ereiten, eta uztak jasotzen:... [+]
Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.
Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.
Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.
Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]
Duela bost urte Bilboko Atxuri auzoan Voxen diskurtsoaren aurka mobilizatu ziren bederatzi gazte epaituko dituzte. Goizean bildu dira Bilboko Probintzia Auzitegiaren aurrean zenbait kide, akusatuen absoluzioa eskatzeko eta faxismoaren gorakada salatzeko.
Lo Que No Te Cuentan de Donosti-k 30 pertsona soilik batu zituen Easo plazan larunbatean, eta haren aurkako deialdi antifaxistak 300. Bestalde, Gasteizko Errota auzoko mobilizazio arrazisten sustatzaileek auzotik irten eta Gasteiz mailako mobilizazioa deitu zuten iragan... [+]
Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak... [+]
Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]