Hezkuntza sailak eta sindikatuek maiatzean akordioa sinatu zuten 2023-24 ikasturtetik aurrera eta adin txikienetatik hasita, ikasgeletako haur kopurua murriztu, ingelesa 3 urtetik irakasten hasi eta gorputz hezkuntzako eskola-orduak indartzeko. Horrela, ratioak jaitsi egingo dira, hezkuntza kalitatea hobetu ahal izateko. Gorputz Hezkuntzako orduak indartzeak egun teknologia berrien ohitura kaltegarriek haur eta gazteen artean orokortzen ari diren sedentarismoaren ondorioak arintzea du helburu.
Aipatutako neurriak oso egokiak iruditzen zaizkit, eta hezkuntzaren kalitatea hobetzen lagunduko dute ezbairik gabe. Ingelesa txikiagotik irakasteak, aitzitik, zalantza handiak pizten dizkit. Hainbat ikerketaren arabera, garrantzitsuena ama hizkuntzan edo bertako hizkuntzan murgiltzea da, eta atzerriko hizkuntza beranduago txertatzea, gutxienez irakurtzen eta idazten dakiten arte. Gainera, atzerriko hizkuntza lehenago ikasten hasteak, ez du etorkizunean emaitza hobeak erdiesteko inolako bermerik ematen, eta zientziak edota matematika ingelesez egiteak, arlo hauetako konpetentzia jaistea besterik ez dakar, ikasleek ez baitute irakasgaia sakontasun nahikoan lantzeko mailarik. Hau da Hezkuntza sailak hartu duen norabidea, ezin baita ahaztu Hezkuntza Lege Berriaren zirriborroak irakaskuntza hizkuntza bilakatu nahi dituela bai gaztelania, eta baita ingelesa ere, hauen orduak biderkatuz.
Ondorio guzti hauek aztertuta, agerikoa da 3 urteko haur batek bere emozioak adierazteko, abestien bidez gozatzeko edota bere beharrizanei erantzuteko, garrantzitsuagoa litzatekela musika 3 urteko geletan txertatzea, eta ez ingelesa. Musikak haurren motrizitatea, gaitasun erritmikoak eta gorputz adierazpena garatzen laguntzen du. Baita euren sentimenduak adierazten ere. Guzti hauek berebiziko garrantzia dute eskolako lehenengo urteetan.
Horixe da gaurkoan azpimarratu nahi dudan ideia nagusia: musikak hezkuntzan duen garrantziaz ohartaraztea, alegia. Musikaren irakaskuntza behin eta berriro gutxiesten dute bai politikariek, eta baita hezkuntza lege guztiek ere. Europako lurralde gehienetan musikari garrantzia handiagoa ematen diote, Hego Euskal Herrian izaten ditugun orduen bikoitza dute, eta gainera, gerora emaitza hobeak erdiesten dituzte ikasleen ebaluazioetan arlo guztietan. Musika-hezkuntza ezin da gaitasun bakar batean sailkatu, frogatuta baitago oinarrizko gaitasun guzti-guztiak garatzen laguntzen duela.
Ildo beretik, musikak ez du soilik musika konpetentzia garatzen, haurraren garapen kognitiboan oso eragin positiboa du eta. Musika entzun eta interpretatzean, garuna eta adimena aktibatu egiten dira, emozioak, irudimena eta sentimenduak piztuz. Musikarekin garuneko bi hemisferioak aktibatzea eta haien artean konexio gehiago sortzea lortzen dugu. Ezkerreko hemisferioa alderdi logikoaz, arrazoiketaz, zenbakiez, hizkuntzaz eta abarrez arduratzen da. Bestalde, eskuineko hemisferioak funtzio intuitiboak, irudimenezkoak eta sormenezkoak kudeatzen ditu.
Zer gertatzen da musika entzun edo interpretatzen dugunean? Gure garunaren eskuinaldeak gure emozioekin hegan egiten lagunduko digu, eta ezkerraldea obrak aztertuz, abestien letren zentzua bilatzen edota musika irudi eta erritmoak eraikitzen aktibatuko da.
Musika zientzia hutsa da, matematika eta fisika; baita hizkuntza eta artea ere; eta ez da ohikoa irakasgai bakar batek hainbeste alderdi izatea.Onura guzti hauek ikusita, ulertezina da musikak gizartean duen garrantzia txikia. Hori gutxi balitz, musikak arte plastikoekin batera partekatu behar du Arte Hezkuntza arloa. Musika eta plastikak hizkuntza ezberdinak dituzte, eta, beraz, bereizita egon beharko lukete. Batera proiektu ederrak sortu daitezke, baina bakoitzak bere arlo propioa izanda, eta gaitasun ezberdin gisa ebaluatuz.
Aipatu ditzagun motzean musikak ikasleengan dituen eragin positibo nagusiak:
1.- Memoria, ikaskuntza, kontzentrazioa eta sormena indartzen ditu.
2.- Estresa eta antsietatea jaisten laguntzen du.
3.- Hizkuntza berri bat ikasteko gaitasuna handitzen du.
4.- Arazo neurologikoei aurre egiteko oso baliagarria da. Gelan beharrizan bereziak dituzten haurrentzat bereziki.
5.- Emozioak helarazten laguntzen du.
Münsterreko Unibertsitatearen (Alemania) edo Harvard Medical Schoolen ikerketek musikak haurren eta nerabeen garapenari dakarzkion onurak erakusten jarraitzen dute, eta Europar Batasunak ere urteak daramatza bere estatu kideetan musika-hezkuntzaren aldeko apustu irmoagoa eskatzen. Hego Euskal Herrian eta Espainiar estatuan oraingoz ez dirudi kasu egin dietenik.
David Bueno biologo genetistak hausnarketa interesgarria egiten du: “Izugarria da musika, plastika eta gorputz hezkuntzako orduak mugatzea, dauden ikaskuntzarik transbertsalenak direlako.” Onura horiek aprobetxatzeko, funtsean, Lehen Hezkuntzako irakaskuntzaren egungo eskemarekin haustea proposatzen du, matematika, zientziak, hizkuntza... bezalako ikasgaien arabera egituratu ordez, hiru horiek enbor gisa dituen egitura berri bat sortzeko.
Buenoren arabera, “Musika garuneko gimnasia bat da, garun osoa aldi berean aktibatzen duten jarduera bakarretakoa da; biderketa bat ebaztea baino gehiago.” Neurozientziak 20 urte daramatza norabide horretan ikerketak plazaratzen.
Duela bi hamarkada, hain zuzen ere, Martin F. Gardiner doktoreak, Providenceko Musika Eskolako (Rhode Island) zuzendariak, Nature (1996) aldizkari zientifikoan adierazi zuen bereziki diseinatutako musika eta arte hezkuntzak hobekuntza ikusgarriak ekar zitzakeela irakurketan eta matematiketan.
Emaitza akademiko txarrak izan zituzten 5 eta 7 urte bitarteko haurrekin egindako esperimentu baten bidez egiaztatu zuen hori; izan ere, musika-eskolak jaso ondoren, irakurketan onenen parekoak izan ziren, eta matematiketan, hobeak. Harrezkero, Buenok dioen bezala, ildo horretako hainbat ikerketa argitaratu dira.
Aipatutako guztiagatik, bada garaia hezkuntza saileko arduradunek behingoz musika balioetsi dezaten, gure ikasleen etorkizuna jokoan dago eta.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]