Aretoetako kontzertuen afixek elementu komun bat izan ohi dute: bi (edo hiru) talde programatzen dira gau berean, baina bi taldeei ez zaie estatus berbera aitortzen. Hierarkia bat dago. Lehenago jotzen duena, gaztelaniaz telonero delakoa, kontzertu nagusiaren aurrekaria izaten da, ezezagunagoa edo xumeagoa delako. Bigarren jotzeko aukera duen taldea da talde nagusia, gaueko izarra. Talde nagusiak mugitzen du publikoa, eta hura ikusi nahian erosi ohi dute ikusleek sarrera.
Arauak markatzen duenaren aurka heldu naiz ni gaurko kontzertura. Programatutako bi emanaldien artean, lehenago arituko den artista da niretzat ezaguna: Elena Caballero rap abeslaria, La Basu izenez ezaguna. Bilboaldekoa (Etxebarrikoa zehazki), emakumea eta rap musikan aitzindaria. Inguru erdaldunean hazi den arren, hamarkadak daramatza Elena Caballerok rapa euskaraz sortzen. La Basurekin batera, beste talde bat ariko dela dio afixak: Auxili. Bilaketa azkarra egin dut Interneten: 2005ean jaio zen talde valentziarra, lau disko kaleratu dituzte eta reggae musika dute oinarri. Ska eta rap doinuekin uztartzen dute reggae musika eta mezu politiko sozialak dira nagusi beraien kantuetan.
Auxiliren zenbait abesti entzun ondoren eta La Basurekin berriz topatzeko gogoz heldu naiz Kafe Antzokira. Kontzertua hasteko bost minuturen faltan sartu naiz aretora. Oso ikusle gutxi daudela ezin ukatu, baina ziur naiz La Basuren energiak eta bibra onak ikusle bakanak dantzan jarriko dituela. Bilakaera polita izan du kontzertuak, eta ahalegin betean aritu da musikaria: raparen eta reggaeren tokia aldarrikatu du artistak, emakumeek oholtza gainean zein azpian tokia hartzera gonbidatu ditu eta euskarazko sorkuntzan berretsi da. Bukatzeko, La Basuk goxo aurkeztu ditu lagun eta bidelagun dituen Auxili taldeko kideak.
Hasieratik argi utzi dute valentziarrek etxean bezala sentitzen direla Euskal Herrian. Hori izan da hein batean kontzertuak iraun duen ordu eta erdia ardaztu duen ildoa. Goxotasuna, energia positiboa eta Sirokak zioen ‘elkartasuna da herrien arteko xamurtasuna’ transmititu dute musikariek. Reggae, ska eta doinu dantzagarriz astindu dute antzokia, eta pogo dantzaldi politak sortu dira bukaeran. Giro osasuntsua arnastu daiteke. Bi taldeak izan dira gai espazio seguru hori sortzeko. Valentzia eta Euskal Herria gertu egon dira gaur, gertu rapa eta reggae musika eta gertu kantuetako teoria eta zuzenekoen praktika. Gora musika, herrien eta artisten arteko elkartasuna eta jai giro osasuntsua!
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.
Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024
------------------------------------------------
Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]