Musika: Aukerak eta bazterrak

  • Eredu deszentralizatuak ez genituzke “krisi garaian” aplikatzen ditugun berakatz zopa merke huts moduan ulertu behar. Ekarpen espezifikoak eta kalitatezkoak egiten dituzten ereduak dira.


2014ko martxoaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
(Irudia: Joseba Larratxe)

Kulturari (ekoizpen kulturalari bereziki, baina kulturaren bizipenari oro har) begiratzen diogun moduak arduratzen nau. Sormenak, kultura egiten duen horrek, plazer eta arrisku iturria izan beharko luke, garenaz gozatu, beldurtu edo hausnartzeko. Ez garena probatzeko eta garenaren mugak, beraz, zabaldu eta kolokan jartzeko. Zentzu honetan, kultur sormena borroka esparrua litzateke, edo nahi baldin bada, gatazka esparrua edo hobe oraindik espazio gatazkatsua. Uler bedi, arren, gatazka pultsioen, desioen, afektoen eta kapitalen dinamizatzaile gisa.

Esango nuke, ordea, gure herri honetan gotorleku gisa ulertu dugula kultur ekoizpena. Kultur espresioen inguruan sarri erabiltzen ditugun hitzek hala adierazten dute: kulturaren egoera, osasuna, indarra... kultura defendatzea, salbatzea, indartzea... Kulturaz hitz egiten dugu gorputz eria balitz bezala, eta bitartean, kulturaren defentsan ez dugu gure gorputza jartzen. Gertu dugu odola, baina gure gorputzak kulturatik kanpo kokatzen ditugu, gotorlekua defendatuz, haren parean, ez barruan.

Musika zentralizatuz ala musika zentroan jarriz

Txikitatik, gehien harrapatu, biziarazi eta piztu nauen kultur espresioa musika izan da. Ia-ia esan nezake nire oroitzapen biografiko osoa kantuen, diskoen, kontzertuen, entseguen inguruan antolatu dezakedala. Nahi eta nahi ez, esparru honetan kokatuko dut nire hausnarketa, beraz.

Arestian aipatu dudan kultur-gotorlekuaren inguruko ikuspegiak badu bere itzulpena musika munduan ere. Eta itzulpen horrek zerikusi handia du zentralizazioarekin, ez esatearren zentralismoarekin. Duela gutxi, hitzaldi batean, txantxa bezala esan nuen musika eta politika uztartzen duen esperientzia espontaneo batek (Fundación Robo-ri buruz ari ginen) ziur aski Euskal Herrian izango lukeen berezitasuna taldeburu, eskualdeburu, herrialdeburu eta batzorde nazionala izatea izango litzatekeela, eta barre batzuk egin genituen egoera imaginatuz. Kuriosoa da, dena dela, politika eta elkartegintzaren esparruan egitura eta zentralizazioa zalantzan jartzen ari bagara ere, oraindik zenbaterainoko indarra duen ideia honek kultur ekoizpenaren esparruan.

Beti pentsatu izan dugu musika ekoizpena babestuko duten egitura iraunkor eta sendoak martxan jartzea onuragarri izango litzatekeela haren “osasunarentzat”. Batzuek merkatuaren esku ikusezinetan utzi duten kontua da hau (disketxeak, management agentziak...), besteek instituzioenetan (kultur etxeak, antzokiak...). Eta krisi garaian, lehenengoak pot egin eta bigarrenaren fondoak xurgatzen dituenean, ekoizpen mota “berriak” alternatiba gisa aurkezten zaizkigu. Baina, eta egitura egonkor eta iraunkorrak ez balira beti kulturgintzaren osasunarentzat egokienak?

Kultur ekoizpen eredu zentralizatu eta egonkorraren abantailak ez dira gutxi, eta ez diet nik baliorik kenduko, baina oraingoan eredu deszentralizatu posibleen onura batzuk aipatu nahiko nituzke, askoz gutxiagotan aipatzen direlakoan nago-eta.

Egitura bat zentralizatua denean ezinbestean estandarizaziorako joera hartzen du. Euskal musikagintzan joera nabarmena izan da egitura zentralizatuenetan jarduten zuten musikarien estandarizazioa. Eta, noski, multiplo komun txikienera jotze horrek ez dio soilik musikarien sormenari eragiten, baita entzuleari ere. Sormenaren zentroak biderkatzearen efektu positibo posiblea da estandarrak finkatzeko zailtasuna (kontuz, ghettoak sortzearen ondorioz kontrakoa ere gerta daiteke!) eta horren ondorioz parte-hartze zuzenago eta anitzagoa lortzea.

Big Bang: leherketak, normalizazioa, inplosioak

Musika elektroniko dantzagarriaren esparruan azken urteotan plazaratu diren ekarpen interesgarrienak mundu zabaleko periferietatik iritsi dira. Metropoli zuriak deus gutxi interesgarririk sortzeko gaitasuna izan duen uneetan, eta komunikazio globalaren eskutik, Angola, Haiti edo Boli Kostatik heldu zaizkigu Zouk Bass, Coupé Décalé, Raï'n'b edo Kuduro bezalako estilo biziak. Musika horietan topo egin dute askotan bertako musikak musika elektronikoarekin (ez da kasualitatea ekoizten oso merkea den musika izatea) eta kasu askotan etorkinen eta bigarren edo hirugarren belaunaldiko bertakoen arteko topagune izan dira.

Musika mota horiek guztiek era oso kaotikoan heltzen zaizkigu: ez dago diskoetxerik, ez dago estudio garrantzitsurik... Saretik eskuratzen dira grabaketak eta jai auto-antolatutan dantzatu, hanketan mina sentitu arte. Orduan diskoetxe garrantzitsu batek dirua jar dezake, artista batek fama handiagoa lortu, produkzio hobeak egin eta laster pop musikari handiren batek erremixa eskatuko dio. Hortik aurrera, espresio musikala estandarizatuz joango da, finkatuz, eta azkenean, ia ziur musikari horrek (edo are okerrago, erremixa enkargatu dion pop izarrak) definituko du zer den eta zer ez den estilo hori.

Errekuperazio eta zentralizazio eredu honekin loturik daude aukerak eta abantailak egun batetik bestera desagertzearen arriskuak ere. Euskal Herrira bueltatuz, denok dugu buruan enpresaren bat edo beste desagertuz gero desastre uholde handia sorraraziko lukeena, ezta? Maila apalagoan, 90eko hamarkadako euskal zigilu independenteen gorakadak eta haien konbultsioak zer edo zer hausnartzeko ematen digula esango nuke. Era berean, burua astintzeko aukera eman diezaguke hainbat momentutan herri honetan gertatu diren zentrorik gabeko leherketa hainbatek: egin ezazu zuk zeuk (DIY) estiloko punk eta hardcore mundutxoak, musika esperimentalaren berpizteak 2000ko hamarkadako hasieran, edo, zergatik ez, 60ko hamarkadako folk politizatuak eta haren eboluzioak.

Aukerak eta bazterrak

Eredu deszentralizatuak (auto-ekoizpenak, antolatzaile desantolatuak, sortzaile eta hartzaileen arteko mugak hausten dituzten esperimentuak...) ez genituzke “krisi garaian” aplikatzen ditugun berakatz zopa merke huts moduan ulertu behar. Musika, eta oro har, kultur sorkuntzari ekarpen espezifikoak eta kalitatezkoak egiten dizkion eredu (multzo) bezala ere irakurri ditzakegu esperientzia anitz hauek. Gotorlekua babesteko konbikziotik urrunago (edo gertuago) gaztelu barrura salto egin eta bertan bizi, ikasi, des-ikasi eta arriskatzeko saiakerak dira, kulturaren borroka eremuan gorputza jartzeko ekinaldiak.

ARGIAren 2013ko Urtekariko Joerak atalean argitaratua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


Etorkizuneko izarrak

Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.

[+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


2025-01-10 | Iker Barandiaran
Bizitza erritua

Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------------

Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]


2025-01-09 | Estitxu Eizagirre
Ekimen bat gehituta, hauek dira aurtengo euskara hutsezko liburu eta diskoen bederatzi plazak

Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


2024-12-30 | Jon Torner Zabala
‘Bagare’: euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserkiak 50 urte

1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Eguneraketa berriak daude