"Glokalizazioak, lokalaren eta globalaren arteko sinbiosiak, bi aldeen arteko errespetua eskatzen du. Glokalak etengabeko koopetizioa dakar, hau da, aldi berean lehiatu (competir) eta kooperatzea (Jon Azua). Nik zera gehituko dut: herri proiektu batek abangoardia artistikoaren konplizitatea behar du, errepublikan eta diktaduran zehar euskal nazionalismoak hain ondo ulertu zuen bezala. Arteta, Guridi, Aresti, Oteiza, Basterretxea eta abar luzea, horren erakusgarri dira". (2007/04/18)