Murtziako AHT: herri batasuna errepresioari eta PPren gobernuari aurre egiteko

  • 2017 urte amaieran indarra hartzen hasi ziren manifestazioak Murtzian AHTren eraikuntza zela eta. Agintariek, herritarren hitza aintzat hartuz, trena lur azpitik egingo dutela hitza eman arren, protestek ez dute etenik Murtzian: obrak hasi berritan, adostutako proiektua ez betetzea leporatzen die “Pro Soterramiento” plataformak agintariei. Jakina baita proiektu osoa amaitu bitartean trenaren zati bat gainazaletik joango dela, baina hasierako neurriak ez direla errespetatu diote bizilagunek: “Ez dira hasi zegokien lekuan lanean eta horrek zuzenean eragiten du gure egunerokotasunean”.


2018ko urtarrilaren 18an - 12:59
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Lanek iraun bitartean eraiki duten harresiak bitan banatzen du hiria, horrek dakarren guztiarekin. “Hiriaren periferia harresiaren albo batera utzi dute. Alternatibak badira, etengabe ari gara proposamenak egiten baina ez digute entzun nahi”, adierazi du plataformako bozeramaileak sare sozialetan. Trenbide sare osoa lur azpitik eraikita egon arte, AHT Murtziaraino ez iristea eta geltoki gertuena 17 kilometrotara jartzea proposatzen dute. 128 egun daramatzate protestak egiten eta Twiterreko kontuan irmoki adierazi dutenez, ez dute amore emateko asmorik. Mugimendu antolatu eta indartsu bat eraiki dute PPren udal gobernuari aurre egiteko.

Protestak bezala, errepresioa ere areagotzen joan da egunak igaro ahala. Azken gertakarien arabera, asteazken gauean poliziak bi bizilagun atxilotu ditu kale erdian, inongo azalpenik eman gabe. Atxilotuetako bat adin gutxiko gaztea da eta deklaratu bezain laster aske utzi dutela adierazi dute herri plataformako kideek. Beste atxilotuak gaua polizia-etxean pasa du eta ez dakite noiz askatuko duten.

 

Kanpaldia indarrak batzeko

Egunero, arratsaldeko 20:00etan elkartzen dira Santiago el Mayor auzoan Pro Soterramiento plataformako kideak. Sare sozialetan salatu dutenaren arabera, poliziaren errepresioa areagotzen ari da urte berria hasi zenetik: urritik urtarrila bitartean jada 60 isun baino gehiago jarri dizkie poliziak auzokideei, 600 eta 2.000 euro artekoak. 2018 hasieratik kanpaldi bat ere antolatu dute, modu iraunkorrean agintariei hiria bitan banatuko duen harresia erabat arbuiatzen dutela argi uzteko. Momentuz trenbide ondoko parke batean “sendo” jarraitzen dutela diote plataformatik, deslojatzeko mehatxuak egon badaude. 

Hedabideek apenas jaso dituzte azken 128 egunetan behin eta berriz egin diren manifestazioen berri. Plataformatik salatu dutenez, “agintarien menpe dauden komunikabideengandik ez da ezer espero behar”. Hori dela eta, argazkiak, bideoak eta edukiak elkarbanatzeko kanpaina jarri dute abian, beraien borroka ahalik eta gehien zabaldu dadin. #MurciaNoSeParte #SoterramientoYa eta #AlasVias kontagailuetan herritarren jarduna jarraitu daiteke.

Udal Gobernuak herritarrak isilarazteko tresna guztiak erabiltzen ari direla iritzi dute eta elkarrizketarako parada aprobetxatu beharrean, herriaren aldarrikapenei entzun gor egiten dietela salatu dute. Ez dira fio ez bertako politikoez ezta Madriletik iristen diren promesez ere, aspaldiko kontua baita AHTren auzia Murtzian. Irailean egin zuten manifestazioa mugarri izan zen eta indarra eman zien borrokan jarraitzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murtzia
2020-08-03 | Mikel Eizagirre
Jornalari bat hil da Murtzian, bero handiko egunetan lan eginarazteagatik

Behargina Murtziako Lorca herriko osasun zentro batean abandonatu zuten, bero-kolpeak jota. Guardia Zibilak lursailetako nagusia atxilotu du, langileen eskubideen aurkako delitua egotzita.


2020-07-06 | Mikel Eizagirre
Murtzia II espetxera martxa antolatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Euskal preso politikoen egoera salatzea eta “horren arduradunak seinalatzea” dute helburu. Horretarako, uztailaren 10ean 21:00tan autobusa abiatuko da Bilboko Plaza Zirkularretik. Lopidanatik, aldiz, 22:00etan irtengo da.


2020-05-22 | ARGIA
Murtziako ospitale batera eraman dute Patxi Ruiz

Ostegun gauean Patxi Ruiz presoa Murtziako Virgen de Arrixaca ospitalera eraman zutela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Ruizen familia Murtzian dago, eta bere konfiantzazko medikua bidean da.


2020-05-15 | ARGIA
Gose greba hasi dute lau lagunek Ondarroan, Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko

Patxi Ruiz preso politiko iruindarraren egoera salatu eta elkartasuna adieraztekoo gose greba hasi dute lau lagunek Ondarroan. Presoak Murtzia II espetxean jarraitzen du astelehenetik hasitako gose eta egarri grebarekin.


2020-05-11 | ARGIA
Patxi Ruiz presoak gose eta egarri greba hasi du kartzelazainen mehatxuak salatzeko

Murtzia II espetxean dagoen Iruñeko preso politikoak mehatxuak salatu zituen funtzionarien partetik, maiatzaren 9an presoek euren egoeragatik protestatzeko egindako elkarretaratze baten ondoren. Hori dela-eta bere buruari zauriak egin zizkion beso batean eta astelehenean... [+]


2020-01-03 | Gedar
Patxi Ruiz presoak ebakiak egin ditu, kartzelazain baten “jazarpena” salatzeko

Espetxezain batek "euskal preso politikoekin eta preso arabiarrekin" duen "etengabeko jarrera erasokorra" salatzeko, "protesta politikoa" egin du Patxi Ruizek: bere burua zauritu du "objektu zorrotz" baten bidez. Amnistiaren Aldeko eta... [+]


2017-10-11 | Miren Osa Galdona
Bizilagunen garaipena Murtzian: lehen unetik lur azpitik hasiko dira eraikitzen AHT eta lanak aurreratuko dituzte

Etengabeko protesten ostean, entzunak izan dira murtziarren eskaerak: azaroaren 15ean hasiko dira lur azpiko trenaren lanak.


2017-10-05 | Miren Osa Galdona
Milaka herritar kalera atera dira Murtzian, hiria bi zatitan banatuko duen harresiari ezetz esateko

Hiria bi zatitan banatuko duen makro- proiektuaren aurka etengabeko protestan ari dira Murtzian, Espainiako Estatuan. Pasa den igandean 50.000 herritar atera ziren kalera, agintariei beren desadostasuna azaltzeko. Protesten arrazoia: abiadura handiko trenaren lanak errazteko... [+]


Eguneraketa berriak daude