Aurreko astean ekitaldi bat antolatu genuen, Pablo Hasél kartzelaratzeko egoeraren aurrean. Adierazpen askatasuna erabiliz, ahal zen neurrian arreta deitzea zen asmoa, errepresio eta zentsura larri honen aurrean. Badirudi lortu dugula, ez hainbeste gure ekintzengatik, baizik eta ekitaldi horretatik abiatuta izan diren gertakariengatik. Deialdi irekia egin genuen nork bere auzo, herri eta hirietan parte hartu zezan eta Tres Xemeneies parkean ere bildu ginen. Han hainbat mural marraztu zituzten. Horietako bat izan zen errege emerituaren erretratua (muralak izendatzen zuena lapur, diktadorearen sasikume, eta abar). 24 ordu baino gutxiagoan mural hori (hori bakarrik) estali zuten Bartzelonetako langileek, udaltzainek babestuta. Ezin zen bestela izan, zentsura ekintza nabarmen eta selektibo horrek indignazioa eragin du.
Hedabideetako zarata itzela izaten ari da. Zurrunbilo honen aurrean, nire posizionamendua argitu nahi dut hainbat alorretan:
Lehen txio harian, hainbat galdera jaulki nizkien, besteak beste, @bcn_ajuntament, @bcnencomu, @AdaColau eta @MarcSerraSole -ri: hau da adierazpen askatasunarekiko zuen posizionamendua? Benetan?
Adierazi izan dut nire ezin-ulertua eta kezka, Udala ekintza horren kontziente baldin bazen, zein ez. Udala kontziente bazen, zentsura selektiboko ekintza izugarri eta onartezina litzateke (mural guztietatik, estali dute errege emerituaren aurpegia daramana eta bere delituak seinalatzen dituena. Kasualitatea?).
Udala ez bazen kontziente, larria iruditzen zait langile batzuek, auskalo noren agindua jarraituz, modu deskontrolatuan aritzea adierazpen askatasuna bermatzen duten protokolo zehatzak jarraitu gabe. Baita ere kezkatzen nau pentsatzeak ea nork erabakitzen duen zer estaltzen den, noiz, zergatik, eta zer irizpide edo helbururen pean.
Galdera horiek guztiak mahai gainean geratzen dira, argitzeko exigentziarekin batera.
Jende askok galdetzen dit ea egia den Udala nirekin harremanetan jarri dela: bai, horrela izan da, adierazi didate ez zegoela agindu politikorik murala estaltzeko, sentitzen dutela gertatutakoa, kasua ikertuko dutela berriro gertatu ez dadin eta eskaini dizkidate bitartekoak, baimenak eta erraztasunak murala berriz egiteko gastuak estalita.
Nik helarazi diet ez dudala barkamen pertsonalik behar, ezta baimenik ere berriz margotzeko. Urteak dira Bartzelonan marrazten dudala eta arazorik baldin badago mural eta grafitiekin, ez da igandeko muralaren ingurukoa, ezta Tres Xemeneies-koa ere, baizik eta ordenantza zibikoaren ingurukoa, baita udaltzainarena (obra zentsuratu zenean bertan zeudenak) eta Bartzelonetakoa ere eta adierazpen askatasuna libreki erabiltzeko dauden berme faltarena.
Beraz, jakinarazi diet kalea gure ekintza artistiko, kultural eta aldarrikatzaileko marko gisa dugun jende kolektiboak espero dugula argiki eta zalantzarik gabe posizionatzea adierazpen askatasunaren alde, Pablo Hasélen defentsan eta zentsura eta kriminalizazioko kasu guztienean, eta ardurak argitzeko ahalegina egin dezatela horrelako kasurik berriz gerta ez daitezen Udaletxearen uniformea janzten dutenen eskutik. Denborak soilik esango digu hau gertatzen den edo, zurrunbiloa pasatzen denean, dena berdin gelditzen den.
Iragan orduetan, alkatesak gaiari buruzko posizionamentu publikoak egin ditu. Hortik aurrera bakoitzak baloratuko du, egokien ikusten duen moduan. Zer da, posizionamentu berantiar baina zintzoa? Garaipen txiki eta umil bat ote, hori eragiteko besteko presioa egin dugulako? Kanpainako ekintza bat da? Hala al da, baita ere, eskuak burura eraman dituzten beste alderdien aldetik? Ez dakit, argilunez betetako gertaerak dira, baita interesez eta "politikeoz" ere (adiera hau erabiltzen uzten badidazue). Ez dagokit niri epaitzerik, eta ez dut nahi murala bihurtu dadin kanpaina elektoraleko arma.
Edalontzia erdi beteta ikusten zalea naizenez, pentsatzen dut konkista txiki bat dela, kalean ditugun baliabide gutxiekin lortu duguna: mobilizazioarekin. Honen guztiaren ondoren murala estaltzeagatik protesta egin duten alderdi politiko guztiek urrats bat aurrera egiten badute modu argian adierazpen askatasunaren alde, eragiteko ahaleman duten lekuetan, bai Bartzelonan, bai udal, auzo, herri eta administrazio guztietan, eta erantzuten badiote adierazpen askatasunaren aldeko herritarren oihuari, agian pixkatxo bat aurrera egin izango dugu, baina bidea luzea da eta abiapuntua (urrundik datorrena eta inondik ere ez nire muraletik) testuinguru izugarri bat da, zentsuraren, errepresioaren eta iritzien kriminalizazioarena. Demokraziarik ezaren egoera argi eta larri bat, disidentzien judizializazioa eta lapurren estaltzea, botere gehiegikeriena, herrialde eta estatu honen estadio guztiak barne hartzen dituena.
Jarraituko dugu protesta egiten eta adierazpen askatasuna erabiltzen eta epaitu daitezela krimenak egiten dituzten horiek, eta ez seinalatzen ditugunok.
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.
2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.
Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]
Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]
Grafitigileak identifikatzea da Gasteizko Udalaren helburua. Horretarako, grafologiaz baliatzen den Orion Analistas enpresa kontratatu du.
“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]
Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak zigortu dituzte San Sebastian egunaren bezperan Plaza Berrian Udaltzaingoarekin izandako talkarengatik. Bakoitzari 750 euroko zigorra ezarri diete, eta ostegunean epaitegian deklaratu dute.
Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.