Munillaren ustetan, Elkanoren eta kolonizazioaren “humus kristaua” justizia iturburu izan zen

  • Jose Ignacio Munilla gotzainak predikua egin zuen Getariako elizan Elkanoren alde, mendeurrenaren ospakizunen barnean. Espainiako koroak eta balore kristauek kolonizazioaren “abusuak” “mugatu” zituztela defendatu du. Horrek azalduko luke kolonizazioak sortutako “mestizajea eta topaketaren kultura”.


2019ko uztailaren 11n - 10:39

Itsas Armadako militarrez inguratuta bota zuen predikua Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillak. “Jainkoari eskerrak” eman zizkion lehenik eta behin, 500 urte eta gero Elkanori omenaldia egiteko kirol, arrantza, merkataritza eta itsas armadak bat egiteagatik. Jarraian eta ordu laurdenez, Elkanoren bidaiaren eta oro har Ameriketako kolonizazioaren irakurketa historiko-erlijiosoa eskaini zien bertaratutakoei.

“Zein izan zen balentria haren motorra?” galdetu zuen Munillak Elkanoren bidaiaz. Erantzuna “konplexua” dela defendatu zuen. Arrazoi ekonomiko, politiko eta estrategikoak, “ohore eta ospe” nahia, horik denak ba omen ziren. Baina elizgizonaren esanetan bazen ere, eta “justiziazkoa” da nabarmentzea, “jainkoaren loria” eta “fede kristaua” hedatze nahi bat: “Elkano eta bere tripulazioa “bataiatze askoren eta kristautasunaren hedatzearen agente aktibo izan ziren”.

Munillaren ustez, kristautasunak kolonizazioan egon zitezkeen bestelako interesak “purifikatu” zituen: “Kosmobisio kristau bat existitzen zen, ekintza handi horien autokritika egitea ahalbidetzen zuena”. Horrek bermatu zuen Elkanoren bidaietan “interesa, ohorea eta ospea motor bakarra ez izatea”.

Espainiako Koroa, indigenen eskubideen defendatzaile sutsua

Apezpikuak Isabel Katolikoa jarri zuen eredu bezala. Elkanok munduari bira eman baino 27 urte lehenago Cristobal Colónek Amerika “aurkitu” ondorengo “kolonizazioan”, Espainiako erreginak “balore kristauak” presente egotea bermatu zuen. Isabelek “indigenen esklabotza eta tratu txarren aurka irmoki” borrokatu zuen, “Espainiako historiaren orri ezezagunetarikoa” Munillaren ustetan. Isabel Katolikoak Colón bera Amerikatik preso etorrarazi zuela defendatu zuen, indigenei egindako abusuengatik. “Isabelek argi utzi zuen indigenak gizon libreak zirela. Koroaren menpekoak baina gainontzeko herritarrak bezala, haien eskubide eta betebeharrekin”.

Elkanoren balentrien “humus kristaua”

Testuinguru hori izan zen Elkanoren bidaia inguratu zuen “humusa”, Munillaren esanetan: “Horrela soilik azaldu daiteke diru-borroka eta botere-nahikeria haien erdian, egon bazirenak, noski, ekimen haiek laguntzen zituzten bekatu horien guztien erdian, mestizaje erabatekoa eta topaketaren kultura bat garatu izana”. Ipar Amerikako kolonizazioak izan ez zituen bertuteak, apezpikuaren ustez. “Humus kristaua” ez zen presente egon han, horrek azalduko luke kolonizazio hura “oso ezberdina” izatea.

Loiolako Ignacio eta Elkano goraipatu zituen Munillak amaiera aldera, “historian arrasto handiena utzi duten bi gipuzkoarrak”, garaikideak biak. Jainkoari Elkanoren bekatuak garbitu ditzan eskatuz (“guztiok baikara bekatari”) eta Ama Birjinari kolonizazio bidai haietan ontziratzen ziren gizonei emandako babesagatik eskerrak emanez itxi zuen predikua Donostiako apezpikuak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elkanoren mundu bira
“Euskal Herri dekoloniala” aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


‘Sin Límites’ edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
“Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan”

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


2022-09-05 | Axier Lopez
Getariako eta Filipinetako lehorreratzeak, nork zer omentzeko?

Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]


2022-08-29 | ARGIA
‘Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat’ liburuaren lehen aurkezpena ostegunean Getarian

Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]


2022-07-23 | Nekane Txapartegi
Nor garen eta zer izan nahi dugun...

Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]


Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.


2022-07-14 | Peru Iparragirre
Axier Lopez
“Dekolonialitateari buruzko eztabaida pil-pilean dagoenean gure zilborrari begirako diskurtsoak gailendu dira hemen”

Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]


Eguneraketa berriak daude