Otsailean apezpikua agurtzeko Donostian egin zen performancea ikusten izan zen Beatriz Goñi. Orain, zigortu egin dute identifikarazi zutenean ahoz adierazi zuelako bere NAN zenbakia. Identifikatzeari uko egitea egotzita, 700 euroko isuna jarri dio Ertzaintzak.
Mozal Legearen ondorioz jaso du isuna Beatriz Goñi Iribarrenek. Otsailean Jose Ignacio Munillari egindako “agur-performance” batean egon zen eta ondoren ertzain batzuekin eztabaidatu ostean. ARGIAk berarekin hitz egin du, gertatutakoaren gora-beherez jakiteko.
Otsailaren 6ean jazo zen dena. Munilla apezpikua bere azken meza ematen ari zen Donostian. Artzain Onaren katedrala fededunez bete zen, baita inguruak ere Naizen irakurri dezakegunez.
Bitarte horretan, katedralaren parean Emakume Askeak taldeko bost ekintzaile feminista gerturatu ziren, performance bat egitera. Ikusmina sortu zuten. Bost mandamendu irakur zitezkeen beren karteletako batean: bizitza maitatu, zure gorputza gozatu, aniztasuna errespetatu, hartzan eta eman zan, eta, azkena, ibili dantzan. Munillari San Benitoa itzuli zioten sinbolikoki.
Ertzaintzarekin tira-birak
Performancea amaitzean, bost feministek alde egin zuten bertatik. Inguruan ekintza ikusten aritu ziren hainbat pertsona ordea, bertan berriketan geratu zirela adierazi du Goñik.
Orduan bertaratu zen Ertzaintza. Kanpoan zeuden fededunek esan zuten Goñik performancean parte hartu zuela nahiz eta bera ikusten bakarrik egon zen. Hori gertatzen ari zela, berak argazkiak egin zituen. Horregatik gerturatu zitzaion ertzain bat. Argazkiak ezin zituela atera eta ezabatzeko esan zion. Goñik erantzun zion, berak argazkiak ateratzeko eskubidea bazuela, arazoa argazki horiekin ondoren zer egiten zen zela. Ertzainak bere burua identifikatzeko eskatu zion. Goñik ea modu prebentiboan jaso nahi zuten bere NAN zenbakia galdetu zuen, “zuek badituzue baliabideak jarraitzeko nik irudi hauekin zer egiten dudan, zerbait gaizki egiten badut aukera izango duzue isun bat jartzeko edo”.
Behin argazkiak ezabatuta, Goñiri bere burua identifikatzeko esan zioten berriro ere. Berak ez zuen ulertzen, argazkiak borratuak baitzeuden. Ordu erdi beranduago, “aspertuta”, ahoz eman zien bere NAN zenbakia. Goñik emandako identifikazioa Ertzainak zuzena zela baieztatzean amaitu zen dena, ustez.
Maiatzean isuna jaso du baina, “identifikatzeari uko egitea” leporatuta. 700 euroko isuna, ordainketa azkarra eginez gero, erdia, 350 euro.
Harritu egin zuen isunak, “ez nuen espero” aitortu du. Gertaera salatzea erabaki du Piztu Donostia mugimenduaren laguntzaz. Eragile sozial honek herritarren laguntza eskatu du zigor ekonomikoa neutralizatzeko.
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]
Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
Astearte goizean iragarri du Díazek Mozal Legearen “indargabetzea”, baina eguerdian Pilar Alegría Espainiako Gobernuko bozeramaileak eta Enrique Santiago Sumarreko bozeramaile laguntzaileak adierazi dute 36. artikuluko arau-hauste batzuetara mugatuko... [+]
20 lagun baino gehiago elkartzeko baimena eskatu behar dela dio legeak, eta apirilaren 25ean Altsasun 22 lagun elkartu zirela argudiatuta zigortu dute ekimena. Aldatu Gidoiak salatu du “politikan parte hartzea eragozteko” legea dela.
Segurtasun Sailak Ernaiko gazteen aurka egin du, eta zigor desproportzionatua ezarri die bidezko protesta bat egiteagatik, hala nola Aitor eta Galder lankideen espetxeratze arbitrarioaren kontra egiteagatik. Herritarren Segurtasunerako Lege eztabaidagarria erabili du... [+]
Aske antolakundeak aldarrikatu du elkartasuna eta amnistiaren aldeko borroka ez dela delitua. Eta, Ertzaintzak indarkeria erabiltzeko duen inpunitatea kritikatu du. Antolakundekoei jarri dizkieten isunak ordaintzeko, urriaren 5ean antolatuko duten elkartasun egunerako deia... [+]
"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]
2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]