Hamabi urtez Donostiako apezpiku izan ostean, kargua utzi beharko du José Ignacio Munillak, Frantzisko aita santuak Orihuela-Alacanteko apezpiku izendatu duelako. Polemika ugari eragin ditu urteotan, feminismoarekin eta LGBTI komunitatearekin sartzeagatik eta Elizaren ondasunak hotel bihurtzeagatik, besteak beste. Gipuzkoako fededun katolikoekin ere izan ditu tirabirak.
Otsailaren 12an ekingo dio apezpikutza berriari Valentziar erkidegoan, eta ordura arte, Donostiako diozesiko administratzaile izango da. Munillak berak iragarri du eukaristia berezia ospatuko duela otsailaren 6an Donostiako Artzain Onaren katedralean, agur moduan.
Polemikaz beteriko hamabi urte
Eragin dituen polemikengatik ere ezaguna da Munilla. 2018an, martxoaren 8 bezperetan, adierazi zuen “deabruak gola sartu” diola feminismoari, eta kritika gogorrak jaso zituen bueltan. Hainbat emakumek protesta egin zuten Donostiako katedralaren aurrean.
Sexo con alma y cuerpo liburuan, gotzainak dio sexu berekoen arteko harremanak ezin direla inola ere onartu eta tradizioak beti azaldu duela “ekintza homosexualak intrinsekoki desordenatuak direla”. Behin baino gehiagotan egin zituen adierazpen homofoboak eta horiengatik guztiengatik muxukada kolektiboa eskaini zioten Harrotasunaren Egunean.
Gipuzkoako Elizaren ondasun higiezinak hotel bihurtzeagatik ere izan da kritikatua. Gipuzkoako Elizako kide asko ez ziren bat etorri erabakiarekin. Hain zuzen ere, gertaera horrek, Munillak gidaturiko gestioak eta beste hainbat kontuk tirabirak sortu izan ditu fededun katolikoen eta gotzainaren artean.
Adibide batzuk baino ez dira jarritakoak, bere adierazpen eta ekintzek soka luzea ekarri baitute behin baino gehiagotan.
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]
Biarnoko Lestelle-Betharramgo ikastetxe katolikoan ikasleek urtetan sufrituriko indarkeria fisikoa eta sexu-abusuak argitara eman ostean, biktimen eta Betharramgo kongregazioko ordezkarien lehen topaketa lotu dute, biktimei entzutea helburu. "Betharram ez da libratuko... [+]
Bermeon jaioa, frantziskotar eginik Hego Korean egin zuen bizimodurik gehiena, 40 urte. Sasoi batean mutil-koskorretan askok egin zuena egin zuen, komentura bidea hartu. Gero, handik mundura jauzi egin zuen Uriagerekak, bestelako hizkuntza eta kultura arrotzetara.
"Ez dut ezer musulmanen kontra"... baina mezetara gero eta fededun gutxiago joatea immigrazioarekin lotu du Cascanteko apaiz Jesús Planillo Bartosek, herriko festetan emandako sermoian. Esandakoek eliztarren artean marmarra eragin du, eta abadeak barkamena... [+]
Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.
Indarkeria fisikoa eta sexuala jasan izana salatua duten Betharramgo Notre Dame ikastetxeko kasik ehun ikasleei beste 26 salaketa batu berri zaizkie. Horien artean, oraindik ikastetxean lanean ari den begirale baten kontrakoa dago: 12 urteko mutikoa bortxatu zuela frogatu... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarrak asteartean egindako bilkuran onartu du abusuak jasan dituzten biktimei kalte-ordain ekonomikoak ordaintzea, baina elizbarruti eta kongregazioek ez dute nahitaez bete behar izango. Espainiako Gobernuak gogor kritikatu du plana,... [+]
Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]
70 urteko apaizari urtebeteko espetxe zigorra jarri diote, baita bost urteko debekua adin txikikoekin lan egiteko ere. Bere ordenagailuan pedofiliazko edukia aurkitu zuten ikertzaileek. Itaiak elkarretaratzea egin du Baionan, epaiketa hasi aurretik.