Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Gutxienez 21 lagun zauritu dira ostegun goizean Munichen (Alemania), auto batek Ver.di sindikatuaren manifestazio bat jo duenean. Suhiltzaileen arabera, zaurituetako hamar egoera kritikoan daude eta 11 dira lesio larriak dituztenak. Poliziak jakinarazi zuenez, gidaria, 24 urteko gizonezko afganiar bat, bertan atxilotu dute, eta "ez da arrisku gehigarri bat". Joachim Herrmann Bavariako Barne ministroak adierazi du "asilo-eskatzailea" dela gaztea: agintaritzek atzera bota zuten berak egindako eskaera, baina "Alemanian bizi zen tolerantzia-baimen batekin".
Karlstrae eta Seidlstraere arteko bidegurutzean izan dira gertakariak, eta 2.500 bat pertsona parte hartzen ari ziren une horretan mobilizazio sindikalean. "Autoa manifestazioaren aurka abiatu da", Ver.diko bozeramaile batek Der Spiegeli esan dionez, baina "oraindik ez dakigu nahita edo istripuz izan den". Sare sozialetan zabaldutako irudiek erakusten dute kotxeko gidaria atxilotu dutela eta hainbat zauritu lurrean artatu dituztela. Dieter Reiter Municheko alkateak baieztatu du kaltetuen artean haurrak daudela.
Agintaritzek ingurua hesitu dute eta droneak erabili dituzte eremua ikuskatzeko. Manifestazioa bertan behera geratu da, eta Ver.dik iragarri du etorkizuneko protestekin nola jokatu aztertzen ari dela. Municheko Fiskaltza Nagusiak bere gain hartu du ikerketa.
Ohikoa da eskuin muturrak horrelako gertaerak manipulatzea eta pertsona migratzaileen aurkako gorrotoa elikatzeko erabiltzea, duela gutxi Alemanian bertan gertatu zen bezala, AfDren jarraitzaile saudi batek Gabonetako azoka txiki batean egindako harrapaketarekin. Duela egun gutxi Örebron (Suedia) izan zen atentatu bat, 11 hildakorekin, eta erasotzailearen nortasuna eta motibazio posibleak argitara atera aurretik, narratiba berberak zabaldu ziren; harik eta jakin zen arte supremazista zuri bat zela erasotzailea, eta pertsona migratzaileak nagusi diren helduentzako eskola batean jo zuela erasora, Europatik alde egin zezatela oihukatuz.
Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]
Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.
Berlingo mobilizazio komunista tradizionala, Palestinarekiko elkartasunak markatua, bortizki zapaldu zuen Poliziak: kargak, ospitaleratutako zaurituak, atxiloketak, manifestarien inguraketa metro-geltoki batean eta abar.
Alemaniako Brandenburgo estatuaren azken hauteskundeetan Sahra Wagenknecht Aliantzak (BSW) botoen %13,5 lortu zuen. Alderdia Sahra Wagenknecht-ek sortu zuen, Die Linke alderdi ezkertiarraren kide ohiak. Die Linke botoen %10,7tik %3ra iragan da, eta estatuko legebiltzarretik... [+]
Boto gutxi tarteko gailendu zaio Olaf Scholz lehen ministroaren SPD alderdia eskuin muturrari Alemania ekialdeko Brandenburgoko hauteskundeetan. Turingia eta Saxoniako porroten ostean Brandenburgoko emaitzak arnasa eman dio Scholzek zuzentzen duen “semaforoaren”... [+]
1,1 puntuko aldea baino ez. Alemanian koalizioan gobernatzen ari diren sozialdemokratek hauteskundeak irabazi dituzte Branderburgo eskualdean. Botoen %30,7 lortu dute. Bigarren tokian, botoen %29,6rekin, gelditu da Alemaniari Alternatiba (AfD) eskuin muturreko alderdia... [+]
Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.