Munduko zortzigarren herrialde populatuenak zart egin du

  • Bengalako golkoko krisiak jauzi kualitatiboa egin du jada Bangladeshen: estatu-kolpearen izena ez, baina izana baduen mugimenduan, Sheikh Hasina lehen ministroa agintetik kendu eta erbestera joanarazi du Armadak. Baina Bangladeshko krisi politikoak lehen bezalatsu jarraitzen du, hitzetatik harago aginte berriak hartu beharko dituen neurrien zain. Eta auzoko bi potentzia erraldoien, India eta Txinaren, buruhauste potoloa izaten jarraituko du.

Argazkia: AP

2024ko abuztuaren 06an - 10:12
Bi hilabete kalean borrokan daramatzaten manifestariek heroitzat txalotu dituzte militarrak. Halako zerbait eskatzen ari ziren azken egunetan. Eta zinez, Bangladeshko aurtengo abuztuaren 5koak ez du kidekotasunik 2021eko otsailaren 1ean Myanmarren Aung San Suu Kyi erreferentetzat zuen gobernu zibila eraitsi zuen estatu-kolpearekin. Hau da, une honetan Dhakatik 300 kilometrora gori-gorian dagoen gerra zibila (berr)abiarazi zuenarekin.
 
Baina lehen orduetako gozotasun horiek joaten direnean, errealitatearen mingostasuna berragertuko da ezinbestez. Trantsiziokoa izan behar lukeen gobernuaren eraketan lehenik. Hasinaren Awami Liga gabe, eta haren aurka, osatutako zerbait izan dadin tentazioa ez ezik presioa indartsua izango da. Baina hura agintetik kanporatuta Awami Liga oskol huts bat izango dela pentsatzea hutsegite larria izan daiteke. Militarrek “trantsizioa” nola ulertzen duten ikusi beharko da, bestalde.
 
Bi hilabetez borrokan aritu den kuoten aurkako ikasle-mobilizazioa amatatzeko Hasinaren gobernuak –alferrik– erabili duen errepresio gupidagabearen erantzukizun-garbiketa izango da ondorengo froga-harria: 300 hildako baino gehiago, milaka zauritu, dozena bat mila atxilotu... Ez da ahaztu behar, haatik, bere historia ez horren luzean Bangladeshek pairatu dituen jazoera bortitzen (independentzia prozesua bera, Sheikh Mujibur Rahmanen hilketa, haren hiltzaileen exekuzioa...) hala moduzko kitapenak dabiltzala, baita oraindik oraingo gorabehera hauen sustraian ere.
 
Eta ondoren, ekonomiak emango du zeresana. Munduko esku-lantegi handienetako bat bihurtu izanak erakarritako goraldi makroekonomikoaren erdian suertatu da “Kuoten aurkako Iraultza” hau. Baina esan gabe doa hazkunde horrek zerikusi estua duela Hasinaren erregimenak, baita lan-harremanetan ere, erruz erabili duen gogorkeriarekin, Eta etorri ziren bidetik joan daitezkeela kanpoko inbertsio asko egoera berrian.
 
Biztanlez munduko zortzigarrena den herrialdeak, gainera, begira-begira izango ditu sailkapen horretako lehena eta bigarrena; guztiz mugakidea bat, eta bertatik bertakoa bestea. Myanmar Txinarentzat buruhauste latza bada, are gehiago da Bangladesh Indiarentzat. Zorionez, bietako inork ez du deus irabazten krisi bat zein bestea zirikatuz.
 
Eta sarkasmoa badirudi ere, Bengalako golkoko krisiek Asiako bi handienen arteko tirabirak samurtu egin dituela ematen du. Bestela ere nahikoa eta gehiegi izan dezaketelako.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bangladesh
2024-07-23 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Krisien orbana zabaltzen ari da Bengalako golkoan

Myanmarreko gerra zibilak, gure hedabideen fokutik guztiz kanpo bada ere, atsedenik gabe jarraitzen duen bitartean, beste krisi politiko larri bat sutu da Bengalako golkoan. Sortzez, Bangladeshko gazteriaren kale-agerraldiek ez dute zerikusirik 2021eko estatu-kolpe militarrak... [+]


Bangladeshko ehungintzako milaka langilek greba egin dute soldata hirukoiztea eskatzeko

Langileek soldataren hazkundea aldarrikatu dute: 70 eurotik 195 eurora. Protesten harira, 300 lantegi baino gehiago itxi eta beste 50 arpilatu edo erre dituzte.


2023-09-27 | Nicolas Goñi
Urperatzeari egokitzeko aukerak eta mugak erakusten dizkigute bangladeshtarrek

Bangladesh, bere geografiagatik, populazio dentsitate handiko herrialdea izateaz gain, muturreko eguraldien aurrean oso zaurgarria ere bada. Itsasoko erasoen eta ibaiak ahultzearen aurrean, kostaldea babesteko hainbat ekimen bultzatu dituzte bertatik. Halere, egokitzapenak muga... [+]


2023-05-02 | Axier Lopez
Itxurakeria etiketan hasten da

10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]


2021-07-09 | ARGIA
Banbladeshko lantegi batean 52 pertsona hil ditu sute batek

Dacc hiriburutik gertu dagoen elikagai eta edari fabrika batean piztu zen sua ostegunean eta, gutxienez, 52 hildako eta 30etik gora zauritu eragin zituen. Hainbat pertsona, halaber, harrapatuta geratu zen eraikinean.


Gutxienez 15 hildako eta 560 zauritu utzi ditu Bangladesheko rohingya kanpaleku bateko suteak

Bangladesheko rohingya kanpaleku bateko suteak gutxienez 15 hildako eta 560 zauritu utzi ditu, eta baita 400 desagertu ere. Sugarrek eremu zabala suntsitu dute eta 45.000 pertsona etxerik gabe geratu dira.


Indiak 6.000 koronabirus kasu berri zenbatu ditu egun bakarrean, orain arteko zifrarik altuena

118.000 kutsatu daude herrialdean, horietatik 3,583 hildako. Ostiralean kaleratutako datu berriek 6.000 kasu berri eman dituzte egun bakarrean, orain arte emandako daturik altuena. %5eko igoera izan dute kutsatze berriek.


Amphan zikloiak gutxienez 22 pertsona hil ditu Bangladeshen eta Indian

Historian jasotako zikloirik bortitzena India eta Bangladesh batzen dituen Bengalako itsasoan da. Bengalako itsasoko mendebaldera heldu denean, hamabost pertsona hil ditu gutxienez; hiru milioi pertsona inguru ebakuatu bazituzten ere.


158 migratzaile zeramatzan Aita Mari itsasontzia Messinan porturatu da

Otsailaren 9 eta 10 artean 158 pertsona erreskatatu zituen Mediterraneoko uretan itsasontzi euskaldunak. Bete-bete egindako itsasontzia Italia edo Maltako porturen batean porturatzeko baimen bila egon da, atzo, otsailaren 12a, Italiako gobernuak Sizialiako Messinako porturako... [+]


2020-02-12 | ARGIA
Aita Mari ontziari Sizilian porturatzeko baimena eman dio Italiak

Sizilia aldean erreskatatutako 153 pertsona daramatza eta Italiak baimena eman dion Messinako portura iristeko egun bateko bidaia egingo du.


2019-12-18 | Erran .eus
Bangladesheko larrungintza-industriaren kalteak, Baztanen ikusgai

Baztango Liburutegi Publikoan Larrugintzaren sektorea Bangladeshen erakusketa zabalik dago ortzirala bitarte. Arratsaldez, 15:00etatik 20:00ak arte ikus daiteke. GMB Akash argazkilariak Bangladesheko Hazaribagh barrutian egindako Setem GKEaren irudi- eta testigantza-erakusketa... [+]


Singapurreko paradisuan adreiluak garraiatzen dituzten idazle etorkin horiek

Menturaz ez zaizu inoiz burutik pasa poeta izan daitekeela kafea zerbitzatu dizun errumaniar hori, karrikako zuloan telefono sarea ikuskatzen duen perutarra, ama zaharra zaintzen dizuen nikaraguarra edo igeltseritzan ari dela entzun duzun pakistandar hori, ostiralez jantzi... [+]


Eguneraketa berriak daude